50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

28/2020 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez merezimendu lehiaketa baterako deialdia egiten baita ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lanpostuak nola bete arautzen da. 2.1 eta 2.2 artikuluen arabera, oro har, Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketak deituko ditu ikastetxeetan hastear diren edo hasi berriak diren berariazko programa edo proiektuak aztertu edo ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunek ikasturte honetan zenbait programa eta proiektutarako deialdia egiteko proposamenak jaso ondoren, bidezkoa da merezimendu lehiaketetarako deialdia onestea ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Merezimendu lehiaketarako deialdia onestea, ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

2. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta gainerako eranskinak, II.etik LXXIV.era artekoak, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (www.educacion.navarra.es) argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Idazkaritza Tekniko Nagusira; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; eta Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura.

MEREZIMENDU LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Merezimendu lehiaketarako deia egiten da, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz, ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintza orokorrak.

Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

–Karrerako irakasle funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta, egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende egotea.

–Jardunean egotea 2020ko irailaren 1ean.

Orobat, ebazpenaren eranskinetan lanpostu bakoitzerako eskatzen diren berariazko baldintzak bete beharko dituzte izangaiek.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek horretarako diseinatutako eta Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web-orrian eskuragarri dagoen eskaera-orria bete beharko dute, eta, bete ondoren, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta.

Parte hartzeko baldintza orokorrak betetzen direla ofizioz egiaztatuko du Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, izangaien espediente pertsonalaren arabera. Era berean, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du izangaiak dagozkien irakasleen kidegokoak, espezialitatekoak eta hizkuntzakoak direla, eta, kasua bada, dagozkien profiletakoak direla.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek frogagiriak aurkezten ahalko dituzte prestakuntza eta esperientzia justifikatzeko, hain zuzen ere, ebazpen honen eranskinetan, “hautapen sistema” ataletan, jasotzen dena. Epaimahaiak egiaztatuko ditu agiri horiek.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Hamar egun balioduneko epea izanen da eskabideak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren webgunean. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak ere agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten eta/edo parte hartzeko eskabidean egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, bost egun balioduneko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Epe hori iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Seigarrena.–Hautapen sistema.

1. Hautatua izan ahal izateko, izangaiak nahi duen lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren zehaztapenekin bat.

Memoria edo proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortu ez dutenak baztertuko dira.

Lortzen den puntuazioa epaimahaiko kideek emandakoen batezbesteko aritmetikoa izanen da, milarenera biribilduta.

Izangai bakoitzak epaimahaiari azaldu beharko dio memoria edo proiektua, ahoz, 30 minutuz gehienez. Gero, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.

Prozedura hasteko, izangaiak epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira eta memoriaren edo proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo memoriaren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Aurkezpen ekitaldira joateko deia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez eginen zaie izangaiei, prozeduran onartzen diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean hain zuzen, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baita gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zer ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, zozketaz bi letra aterako dira, eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da. Zozketa hori izanen da letra-zozketaren prozedura ezartzen duen araudian ezarritakoa, hain zuzen ere, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako deialdietarako eta jarduketetarako egindakoa.

2. Behin epaimahaiaren aurreko jarduketak hasita, izangaiei egin beharreko hurrengo deiak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dituzte epaimahaiek.

3. Izangaien balorazioa bukaturik, epaimahai bakoitzak behin-behineko kalifikazioak eta esleitutako puntuazioak igorriko dizkio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, eta horrek Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu.

Puntuazioan berdinketarik baldin badago, epaimahaiak honako hau hartuko du kontuan berdinketa hori hausteko: deitutako lanpostu bakoitzean aritu ahal izateko baldintza gisa eskatutako irakasleen kidego(et)an izangaiek funtzionario gisa duten antzinatasuna. Berdinketak jarraitzen badu, aintzat hartuko da zozketaren emaitza. Zozketa hori ezarrita dago letra-zozketaren prozedura ezartzen duen araudian, hain zuzen ere, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako deialdietarako eta jarduketetarako aplikatzen den horretan.

Kalifikazioen kontra izangaiek erreklamazioak aurkezten ahal dizkiote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura igorriko du prozeduraren espediente osoa, barnean sartuta behin betiko kalifikazioak, zeinak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baitira (www.nafarroa.eus).

4. Deialdi honen xedeko zerbitzu eginkizunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez emanen dira, izangaiak hautatzen diren ordenaren arabera.

Zazpigarrena.–Epaimahaiak.

1. Epaimahai bakoitzak hiru kide izanen ditu: bi Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak proposatuak, eta bat Irakasleen Batzordeak proposatua.

Epaimahaien osaera ebazpen honen eranskinetan agertzen da.

Beharrezkoa bada, ordezko kideak izendatuko dira.

2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Zortzigarrena.–Zerbitzu eginkizunen araubidea.

1. Proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu eginkizunetan beteko dira, bi ikasturtez gehienez, haiek ezarriak dituzten ikastetxeetan, 2020ko irailaren 1etik hasita.

2. Zerbitzu eginkizunak emateko ezinbestekoa izanen da esleitutako ikastetxean kasuan kasuko espezialitatean eta hizkuntzan lanpostu hutsen bat izatea, ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzaren arabera aurreikusitako beharrak zein diren zehaztu ondoren.

3. Deialdi honen ondorioz ematen diren zerbitzu eginkizunak arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:

a) Aldi jakin baterako eman zirelako eta aldi hori bukatu delako.

b) Ikastetxea kendu edo aldatu delako kentze edo aldatze horrek kalteturiko zerbitzu eginkizunen jarraitutasuna galarazten badu.

c) Interesdunak espresuki uko egin diolako.

d) Gerora sortutako arrazoiak, honako hauen ondorioz: lanpostua betetzeko gaitasun edo egokitasun falta, agerian jarria emandako eginkizunak eraginkortasunez betetzeko errendimendu urria erakusteagatik, edo eginkizunen edukia aldatu izana.

Aipatu arrazoi horiengatik zerbitzu eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedura Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez hasiko da. Ebazpena zentroko zuzendaritzak igorritako txostenarekin batera igorriko da deialdia proposatu duen organora, honek egoki iritzitako jarduerak egin ditzan, interesdunari eta Langile Irakasleen Batzordeari entzunaldia eman ondoren.

Bidezko jarduketak egin ondoren, deialdia proposatu duen organoak langileen gaitasuna edo lanposturako egokitasuna baloratzeko txostena prestatuko du, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko dio.

Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez.

e) Jarduneko zerbitzua ez den zeinahi beste egoera administratibotara pasatzea.

f) Administrazioan beste lanpostu baterako izendatua izatea.

g) Langileari beste zerbitzu eginkizun bat eman izatea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barnean zein beste edozein administrazio publikotan.

h) Zerbitzu eginkizunen kontzesioa arrazoitu zuen beharra desagertu izana, ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasleek lanpostu hori bete dutelako.

Justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik, zerbitzu eginkizunak aurreikusitako epea baino lehen bukatzen badira b eta c letretan aurreikusitako arrazoiren bat suertatzeagatik, ikasturtearekin batera bukatu beharko da zerbitzualdia.

4. Zerbitzu eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean aurreikusitako arrazoi bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, ez da zerbitzu eginkizunetarako baimenik emanen.

5. Zerbitzu eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).

Horrenbestez, funtzionarioak horrelako baimenen bat esleiturik badu baina oraindik hasi ez baldin bada, baimenari uko egin beharko dio, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu eginkizunak onartzea nahi badu. Orobat, funtzionarioari zerbitzu eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu eginkizunetan ari bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.

6. Deialdi honetan izangai bat ere ez hautatzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak zerbitzu eginkizunen bidez betetzen ahalko dira ikasturte baterako, organo eskudunak proposatuta.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2020ko otsailaren 25ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

PROIEKTUA/PROGRAMA

IKASTETXEA

LANPOSTU KOPURUA

LANSPOSTUEN EZAUGARRIAK

Koordinazio-lana egitea Uharte BHIko Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan lanerako prestakuntza eta orientabideen arloa ezartzeko, diziplinartekotasunez eta modu transbertsalean, proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren (POEI) bidez

1

II. eranskina

Uharte BHIko Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan gorputz jardueren zientzien arloa ezartzea, diziplinartekotasunez eta modu transbertsalean, proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren (POEI) bidez

1

III. eranskina

Lantaldeak dinamizatzea Uharte BHIan elkarlana eta proiektuetan oinarritutako lana ezartzeko, Kimua programaren barnean

1

IV. eranskina

Koordinazio-lana egitea Uharte BHIko Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza ezartzeko, komunikazioaren eta gizartearen arloan eta diziplinartekotasunez

1

V. eranskina

Koordinazio-lana egitea Uharte BHIko Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza ezartzeko, arlo zientifiko-teknikoan eta diziplinartekotasunez

1

VI. eranskina

Erasmus+ eta Bioalternativa KA2–KA202 nazioarteko proiektuak koordinatzea, “Lantokiko Prestakuntza” modulua Europako herrialdeetako enpresetan egiteko, nazioarteko mugigarritasun proiektuen bidez (Azkoiengo “Ribera del Arga” BHI)

1

VII. eranskina

Koordinazio-lana egitea proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza –Kimua programa–, ezartzeko Elektrizitatea, Elektronika eta Industria lanbide arloetako heziketa zikloetan (Tuterako ETI IBP)

1

VIII. eranskina

Dinamizazio-lana egitea proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza –Kimua programa– ezartzeko administrazioaren eta zerbitzuen sektoreko lanbide arloetako heziketa zikloetan (Tuterako ETI IBP)

1

IX. eranskina

Dinamizazio-lana egitea proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza –Kimua programa– ezartzeko industria sektoreko lanbide arloetako heziketa zikloetan (Tuterako ETI IBP)

1

X. eranskina

Kudeatzea berrikuntza teknologikoko programa, online prestakuntzakoa eta CISCO edukiak dauzkana (Tuterako ETI IBP)

1

XI. eranskina

Proiektu hau kudeatzea: birtualizazioa eta proiektuetan oinarritutako lanaren metodologia aplikatzea hezkuntza sektoreko steam espezialitateetan (Iruñeko “María Ana Sanz” IB)

1

XII. eranskina

Kalitatea Kudeatzeko Sistema izeneko proiektuaren arduraduna (Mendabiako “Joaquín Romera” DBHI)

1

XIII. eranskina

Kalitatea Kudeatzeko Sistema garatzea

Cortesko “Cerro de la Cruz” DBHI

1

XIV. eranskina

Kalitatea Kudeatzeko Sistema ezartzeko arduraduna

Sarrigurengo “Sarriguren” BHI

1

XV. eranskina

Osasun programaren arduraduna

Lizarrako “Lizarraldea” BHI

1

XVI. eranskina

Proiektu honen arduradunak: “(H)Argatik Pinpilin: Emozio eta Arte Amarauna”

Burlatako “Askatasuna” BHI

2

XVII. eranskina

Proiektu hauen arduraduna: “Memoria” eta “Sarri for future”

Sarrigurengo “Sarriguren” BHI

1

XVIII. eranskina

Proiektu honen arduraduna: “Kontsumo arduratsua, aldaketa sozialerako heziz”

Burlatako “Ibaialde” BHI

1

XIX. eranskina

Eskolari buruz gogoetan

Andosillako “Virgen de la Cerca” HLHIP

1

XX. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Iruñeko “San Francisco” HLHIP

3

XXI. eranskina, XXII. eranskina eta XXIII. eranskina

“Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Fustiñanako “Justo y Pastor” HLHIP

1

XXIV. eranskina

Programa honen arduraduna: Ingelesa sendotzea “IDEAL-Haur Hezkuntzako giroak” proiektuaren curriculumeko hiru arloetan

Iruñeko “García Galdeano” HLHIP

1

XXV. eranskina

Programa honen arduraduna: “IDEAL-Haur Hezkuntzako giroak” proiektua ezartzeko lantaldea koordinatzea

Iruñeko “García Galdeano” HLHIP

1

XXVI. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Iruñeko “José María Huarte” HLHIP

2

XXVII. eranskina eta XXVIII. eranskina

Programa honen arduraduna: “Eskola aktiboa, inklusiboa”

Beriaingo “Beriain” HLHIP

2

XXIX. eranskina eta XXX. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Vianako “Ricardo Campano” DBHI

1

XXXI. eranskina

“Proeducar-Hezigarri, pedagogia aktiboen eskola berrikuntza proiektua ezartzea”

Iruñeko “Mendigoiti” HLHIP

3

XXXII. eranskina, XXXIII. eranskina eta XXXIV. eranskina

Programa honen arduraduna: “Metodologia manipulatiboak ezartzea matematikaren arloan”

Eloko “Santa Bárbara” HLHIP

1

XXXV. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektuan finkatzea”

Eloko “Santa Bárbara” HLHIP

1

XXXVI. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Orkoiengo “San Miguel” HLHIP

2

XXXVII. eranskina eta XXXVIII. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Mendabiako “San Francisco Javier” HLHIP

1

XXXIX. eranskina

Programa honen arduraduna: Jolastokian kirola, inklusioa eta bizikidetza bultzatzeko proiektua garatzea: “Niregatik eta nire kide guztiengatik”

Mendabiako “San Francisco Javier” HLHIP

1

XL. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Noaingo “San Miguel” HLHIP

2

XLI. eranskina eta XLII. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Erriberriko “Príncipe de Viana” HLHIP

1

XLIII. eranskina

Programa honen arduraduna: “Ikaskuntza komunitateak” proiektua garatzea

Olaztiko “Domingo Bados” HLHIP

1

XLIV. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Iruñeko “Basoko” BHI

3

XLV. eranskina, XLVI. eranskina eta XLVII. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Corellako “Alhama” BHI

1

XLVIII. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar koordinatzea eta taldean esperimentatzea arloka eta irakaslan partekatuaren bidez”

Azkoiengo “Ribera del Arga” BHI

1

XLIX. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Sarrigurengo “Sarriguren” BHI

1

L. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Larraintzarko “Larraintzarko Ikastetxea DBHI”

1

LI. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri programa finkatzea”

Iruñeko “Iñaki Ochoa de Olza” DBHI

3

LII. eranskina, LIII. eranskina eta LIV. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea eta zabaltzea”

Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI

2

LV. eranskina

Programa honen arduraduna: “Talentua aintzat hartzea. Curriculuma aberastea” proiektua finatzea

Iruñeko “Aita Moret-Irubide” BHI

1

LVI. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Iruñeko “Aita Moret-Irubide” BHI

2

LVII. eranskina eta LVIII. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Iruñeko “Iturrama BHI”

2

LIX. eranskina eta LX. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Iruñeko “Plaza de la Cruz” BHI

6

LXI. eranskina

Programa honen arduraduna: “Irakasle Taldea Ehuntzen”

Arbizuko Herri Eskola

1

LXII. eranskina

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

Faltzesko “Álvara Álvarez” HLHIP

2

LXIII. eranskina eta LXIV. eranskina

Programa honen arduraduna: “Jolasaldi inklusiboak denontzat”

Iruñeko “Aita Moret-Irubide” BHI

1

LXV. eranskina

Programa honen arduraduna: “Jolasaldi irisgarria eta erosoa”

Tuterako “Monte San Julián” HLHIP

1

LXVI. eranskina

“Ikasleen agurra musikal gisa” proiektua koordinatzea

Iruñeko “Buztintxuri” HLHIP

1

LXVII. eranskina

“Jolaserako baliabideak jolastokian euskara eta ingelesa erabiltzeko” proiektua koordinatzea

Iruñeko “Buztintxuri” HLHIP

2

LXVIII. eranskina

Proiektu hau koordinatzea: “Dinamika kooperatiboak sartzea euskararen irakaskuntzan, A ereduko 4., 5. eta 6. mailetan”

Iruñeko “Buztintxuri” HLHIP

1

LXIX. eranskina

“Chromebook-aren ustiapen didaktikoa hizkuntzen azterketa ofizialak prestatzeko”

Iruñeko “Basoko” BHI

1

LXX. eranskina

“eTwinning-a gure aniztasunari erantzuteko” proiektua

Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI

1

LXXI. eranskina

“Erasmus+ Y e-Twinning programa” proiektua

Azagrako “Reyno de Navarra” DBHI

1

LXXII. eranskina

“eTwinning proiektua eta proiektu europarrak ezartzea eta jarraipena ematea”

Lekunberriko “Ibarberri” HLHIP

1

LXXIII. eranskina

“Hezkuntza emozionala Storybird-en bidez ingeleseko eskoletan” proiektua koordinatzea

Berriozarko “Mendialdea I” HLHIP

1

LXXIV. eranskina

Iragarkiaren kodea: F2002999