50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Laburpena, euskarazko udako kanpaldietarako
2020ko dirulaguntzen deialdiarena

Osoko Bilkurak otsailaren 27ko erabakiaren bidez onetsia.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 497936.

Laguntzak D ereduko ikasleentzat dira, diruz laguntzeko 2020ko udan egiten dituzten euskarazko kanpaldiak. Helburu horretarako 2.000 euroko kreditua izanen da gehienez. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean hasiko da, eta 30ean bukatuko.

Esteribarren, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2003298