50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Bigarren aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren bigarren aldaketa. Onespen hori 2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an, argitaratu zen.

Jendaurreko epean hiru alegazio aurkeztu ziren, zeinak 2019ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran ebatzi baitziren. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2019ko plantilla organikoaren bigarren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat, toki entitateetako plantilla organikoak urtero onetsi behar dira, aurrekontua onestearekin batera. Onesteko eta hura indarrean dagoen bitartean aldatzeko, aurrekontuetarako ezarritako tramiteak bete behar dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere barne.

Burlatan, 2020ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Ana Góngora Urzaiz.

ERANSKINA

Plantilla organikoko 4.1 zenbakidun lanpostuaren aldaketa, ezaugarri hauekin:

“Lan-harremanetarako eta arriskuen prebentzioko teknikaria”; euskarazko profila: %5. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %38,57.

Iragarkiaren kodea: L2003353