50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa 2020rako ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2019ko azaroaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020an aplikatu beharreko ordenantza fiskalak aldatzea.

‘’Ikusirik ordenantza fiskalak, prezio publikoen gaineko arauak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizeen eskala, eta lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasak 2020rako biltzen dituen espedientea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearekin, eta ezaguturik Kontu-hartzailetzaren txostenak, barnean dela azterketa tekniko ekonomikoa, erabaki da:

Onestea zerrendatzen diren udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen dituzten ordenantza eta tarifen eranskinak. 2020rako %0,7 gehituko zaie (2018ko iraila-2019ko iraila, urtetik urterako KPIa). Espedientean jaso dira haien testu bateginak.

ORDENANTZA FISKALAK ETA ARAUAK

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena irekitzeko lizentzien tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena zangak irekitzea.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena merkataritza ez egonkorra (merkatu txikia).

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena Udalaren hilerriko zerbitzuak emateko tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena herritarrek herri-lurrak erabiltzea.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena lehen erabilerarako lizentziak ematea.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen aprobetxamendu bereziak egiteko tasak.

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasak.

–Ordenantza, arautzen dituena Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak.

–Ordenantza, arautzen dituena Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak.

–Araua, materialak lagatzeko eta zerbitzu pertsonalak emateko.

Onestea honako ordenantza hauen tarifen eranskinak aldatzea:

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK KENTZEKO ZERBITZUAREN TASAK

Tarifen eranskina

IBILGAILU
MOTA

I. EPIGRAFEA:
ZERBITZU HASIA EZ BUKATUA

II. EPIGRAFEA:
ZERBITZU OSOA BUKATUA

III. EPIGRAFEA:
ZAINTZA

Egunekoa
(euro)

Gauekoa
(euro)

Egunekoa
(euro)

Gauekoa
(euro)

Egunean zenbat (euro)

Ziklomotorrak

39,62

49,00

79,23

97,99

3,20

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

Tarifen eranskina

I. epigrafea. Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.4. Festetako etxolak.

–Lotzeko eskubideak: 100,00 euro.

–Fidantza: 150,00 euro.

Fidantza 300 euro igo daiteke, eskatzen den jarduera motaren eta tokiaren arabera.

Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L2002617