50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa Irigai Auzoa kaleko 14an. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2020ko otsailaren 6ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketaren proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua jartzeko Agoizko Irigai Auzoa kaleko 14. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, Irigai Auzoa kaleko 14. zenbakiko jabeen elkarteak aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Agoitzen, 2020ko otsailaren 6an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2002637