50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren legeetan agindutakoari jarraikiz.

Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, toki entitatearen iragarki-taulan eta 2020ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24koan, argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten. Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2020ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:

Funtzionarioak

1.–Izena: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: Hutsik.

2.–Izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Sartu bitarteko osagarri iragankorra: %14,95. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: Hutsik.

3.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: Hutsik.

4.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14, behin-behineko peoiak zuzentzeagatik. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: Jardunean.

Funtzionarioen izenen zerrenda

–Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994-07-01.

Administrazio araubideko kontratudunak

–Fernández Azcona, Cecilio. Maila: A. Idazkaria. Antzinatasuna: 2001-05-01.

–Zaracain Pérez, M.ª Blanca. Maila: D. Administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 1994-09-01.

–Aramendía Díaz, Ana Isabel. Maila: D. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2009-07-01.

Lan-kontratudunak

5.–Garbiketako langilea. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Hutsik.

Kontratu mugagabeko langileen zerrenda

Gonzalez Amador, Mirían. Garbitzailea: Maila: E. Antzinatasuna: 2015-1-1.

Allon, 2020ko otsailaren 18an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2002780