50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Ordenantza, lurzoru urbanizaezinean aire zabaleko lastategiak jartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2020ko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Adiosko udalerriko lurzoru urbanizaezinean aire zabaleko lastategiak jartzea arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, horrekin batera behin betiko testua ere argitaratuz.

Adiosen, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2002791