50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Udalbatzako kideen ordainsariak

Adiosko Udalak, 2020ko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Indarrik gabe uztea 2019ko uztailaren 23ko osoko bilkuran onetsitako erabakia.

2.–Ez erabakitzea edo ezartzea inolako ordainsaririk karguan aritzeagatik.

3.–Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik bilkura-sariak finkatzea. 220 euro ezartzen dira osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik; zenbateko horiek ordainduko dira harik eta aurrekontuan dagokien partida amaitzen den arte.

4.–Kalte-ordainak ezartzea zinegotziek karguan aritzean sortutako eta behar bezala justifikatutako gastuengatik: Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat ezartzen diren berberak izanen dira.

5.–Bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntua, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Hori dena aditzera ematen da, bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikulua, behar diren ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Adiosen, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2002784