50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko martxoaren 6an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Lizarrako Udaleko funtzionario izendatzea, zerbitzu anitzetako enplegatu, plantilla organikoko 6.3 eta 6.5 kodearekin, honako hauek:

–Alfredo Martínez Urricelqui, txanda irekian.

–Carlos García Muñoz, igoera txandan.

2. Izendapen proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea izangaiek deialdiaren 8.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituztela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.

4. Udalbatzaren Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Lizarran, 2020ko martxoaren 6an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2003641