1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Zangozan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, proiektuaren onespenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. Espedientea: SAT11080.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:
a) Instalazioaren kokalekua: Zangozako udal-mugartea.
b) Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.
c) Ezaugarri nagusiak: “Zangoza-Kaseda” 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa berritzea, 1901. eta 1914. euskarrien arteko tartean, Zangozako udal-mugartean.
d) Aurrekontua: 22.746,35 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, idatziz egin ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, iradokizunak edo oharrak, 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2020ko otsailaren 27an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA “Zangoza-Kaseda” 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa berritzeko proiektua, 1901. eta 1914. euskarrien arteko tartean, Zangozako udal-mugartean (Nafarroa) |
KOD. FINKA | UDALERRIA | TITULARRA ETA HELBIDEA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | OHARRAK (zuhaitzak etab.) |
Jabea | Pol. | Lurzatia | Izaera / Laborea | Jarduketa | Euskarri zk. | Euskarriaren okupazioa (m²) | Linearen luzera (m) | Hegalkin zortasunaren azalera (m²) |
2 | Zangoza | PEMAN RODRIGO, JOSE LUIS | 4 | 592 | Ureztalurra | GTAL | 1901 | 0,60 | 114,24 | 755,13 | Zortasuna: 650,14 m² |
3 | Zangoza | SOLA JIMENEZ, JOSE IGNACIO (katastroko titularra) SOLA JIMENEZ, FRANCISCO JAVIER (katastroko titularra) SOLA JIMENEZ, ANGEL (katastroko titularra) ARTAJO CARLOS, FRANCISCO | 4 | 568 | Ureztalurra | GTAL | 1902 | 0,28 | 23,15 | 101,65 | Zortasuna: 31,33 m² |
4 | Zangoza | PEMAN RODRIGO, JOSE LUIS | 4 | 567 | Ureztalurra | GTAL | 1902 | 0,28 | 71,00 | 438,95 | Bi euskarri desmuntatuko dira eta euskarri berri bat muntatuko da mugan. Zortasuna: 398,51 m² |
5 | Zangoza | PEMAN RODRIGO, JOSE LUIS | 4 | 566 | Ureztalurra | GTAL | - | - | 56,85 | 354,94 | Zortasuna: 259,81 m² |
6 | Zangoza | LACOSTA SANCHEZ, NARCISO | 10 | 584 | Ureztalurra | GTAL | 1903 | 1,16 | 58,77 | 318,96 | Zortasuna: 342,43 m² |
7 | Zangoza | ZANGOZAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 4 | 533 | Oihana-larreak | GTAL | - | - | 14,06 | 141,34 | Mozketa: 42,5 m² Zortasuna: 55,75 m² |
8 | Zangoza | SOLA JIMENEZ, JOSE IGNACIO (katastroko titularra) SOLA JIMENEZ, FRANCISCO JAVIER (katastroko titularra) SOLA JIMENEZ, ANGEL (katastroko titularra) ARTAJO CARLOS, FRANCISCO | 4 | 538 | Lehorreko lurrak | GTAL | - | - | 68,60 | 543,45 | Lehendik dagoen euskarri bat desmuntatuko da. Mozketa: 173,6 m² Zortasuna: 335,46 m² |
9 | Zangoza | SOLA JIMENEZ, JOSE IGNACIO (katastroko titularra) SOLA JIMENEZ, FRANCISCO JAVIER (katastroko titularra) SOLA JIMENEZ, ANGEL (katastroko titularra) ARTAJO CARLOS, FRANCISCO | 4 | 539 | Lehorreko lurrak | GTAL | 1904 | 0,64 | 128,37 | 829,05 | Lehendik dagoen euskarri bat desmuntatuko da eta euskarri berri bat muntatuko da finkan. Mozketa: 84,9 m² Zortasuna: 740,71 m² |
10 | Zangoza | ZANGOZAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 4 | 530 | Ureztalurra | GTAL | 1905 | 0,49 | 112,22 | 716,28 | Bi euskarri desmuntatuko dira eta euskarri berri bat muntatuko da finkan. Mozketa: 113 m² Zortasuna: 544,85 m² |
11 | Zangoza | ZANGOZAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 4 | 542 | Ureztalurra | GTAL | 1906 | 1,16 | 155,35 | 962,96 | Bi euskarri desmuntatuko dira eta euskarri berri bat muntatuko da finkan. Mozketa: 41 m² Zortasuna: 714,65 m² |
12 | Zangoza | ZANGOZAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 4 | 522 | Ureztalurra | GTAL | 1907 1908 | 1,32 1,16 | 173,71 | 980,54 | Hiru euskarri desmuntatuko dira eta euskarri berri bat muntatuko da finkan. Mozketa: 33,24 m² Zortasuna: 797,41 m² |
Iragarkiaren kodea: F2003084