50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

132E/2020 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez eta maiatzaren 8ko 311E/2018 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen, eta batzorde horretako burua, kideak eta idazkaria izendatu ziren.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte Ebaluazio Batzordeak: horietarik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion batzorde tekniko asistentzialak.

Ebaluazio Batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendatu zituztenetik lau urte igarota, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Batzordekide izateari uko egin dio María del Mar Malón Musgo andreak, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu baitzuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez. Hori horrela izanik, bidezkoa da hura ordeztea.

Lau urteko agintaldia bete dute Mariano Hernández Galindo jaunak (batzordeburua), Jose Luis Moreno Ochoa jaunak (idazkaria) eta Borja Azaola Estévez jaunak, zeinak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu baitzituen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez. Hori horrela izanik, bidezkoa da horiek ordeztea.

Lau urteko agintaldia bete dute hiru batzordekide hauek: Jesús Soria Aznar jauna, Ramón Villanueva Moreno jauna eta Rosa Alás Brun andrea. Batzorde Tekniko Asistentzialak izendatu zituen lehenbiziko biak, eta Langileen Batzordeak, berriz, hirugarrena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez. Hori horrela izanik, bidezkoa da horiek ordeztea.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak honako hauek proposatu ditu Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordea osatzeko: Patricia Alfonso Landa andrea eta Susana Miranda Alcoz andrea, batzordekide; Mariano Hernández Galindo jauna, batzordeburu; eta José Luis Moreno Ochoa, idazkari.

Langileen Batzordeak Rosa Alás Brun andrea proposatu du Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateko.

Batzorde Tekniko Asistentzialak Jesús Soria Aznar jauna eta Ramón Villanueva Moreno jauna proposatu ditu Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izatetik kentzea:

María del Mar Malón Musgo andrea.

Borja Azaola Estévez jauna.

Rosa Alás Brun andrea.

Jesús Soria Aznar jauna.

Ramón Villanueva Moreno jauna.

2. Honako hauek izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide:

Patricia Alfonso Landa andrea.

Susana Miranda Alcoz andrea.

Rosa Alás Brun andrea.

Jesús Soria Aznar jauna.

Ramón Villanueva Moreno jauna.

3. Mariano Hernández Galindo jauna berriz ere izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru.

4. José Luis Moreno Ochoa jauna berriz ere izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkari.

Horrenbestez, honako hau da Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordearen osaera:

–Batzordeburua: Mariano Hernández Galindo jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak proposaturik.

Batzordekideak:

–Patricia Alfonso Landa andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak proposaturik.

–Susana Miranda Alcoz andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak proposaturik.

–Rosa Alás Brun andrea, langileen batzordeak proposaturik.

–Jesús Soria Aznar jauna, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposaturik.

–Ramón Villanueva Moreno jauna, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposaturik.

–Pablo Pascual Pascual jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 8ko 311E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Idazkaria: José Luis Moreno Ochoa jauna.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2020ko otsailaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2002880