50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

33/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen dituena. 27/2009 Foru Aginduak balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenaren 189 eredua onetsi zuen, eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri zituen. 231/2013 Foru Aginduaren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren; eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

2019. urtean lantzen ahal diren aldaketa teknikoak itxi ondoren, foru agindu honen bidez onesten dira 189 ereduari dagozkion egin gabeko aldaketak. Horrela, aipatu ekitaldiko informazio adierazpenekin lotutako aldaketa multzoa osatuko da.

Foru agindu honen lehen artikuluak aldatu egiten du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua. Foru agindu horrek balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenaren 189 eredua onetsi zuen, eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri zituen, zergadunari, bere baloreen zorroari dagokionez, laguntza emateko sistema berrien funtzionamendu egokirako eskatzen den informazioari egokitzeko.

Horretarako, lehenik, “MERKATU GAKOA” izeneko eremua aldatzen da, bereizteko Europar Batasuneko atzerriko balio-merkatuak eta atzerriko gainerako herrialdeetako balio-merkatuak.

Bigarrenik, “BALOREEN KOPURUA” izeneko eremua aldatzen da, horiek zenbatzeko formula “Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena” izeneko 198 ereduarekin homogeneizatzeko, aitortuak guztira dituen tituluak aitortzearren.

Azkenik, eremu berri bat gehitzen da, “TITULARTASUNAREN GAKOA”, bereizteko titular-jabe osoa eta aipatu informazio adierazpenaren xede diren balioen jabe soila.

Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko orduan, Estatuak ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz eduki bera duten arauak aplikatuko ditu Nafarroak. Horrenbestez, bigarren artikuluaren bidez, aldatu egiten da 210 eta 211 ereduak onesten dituen 231/2013 Foru Agindua, 11.1 artikuluko a) letrari bigarren paragrafo bat gehituta, 210 ereduaren araudia Estatuko arauarekin parekatzeko.

Horrenbestez, eta bat etorriz maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluarekin,

AGINTZEN DUT:

Lehen artikulua.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 27an emandako 27/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horrek balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenaren 189 eredua onetsi zuen, eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri zituen.

Bat. II. eranskina.–2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 80 idazgunea:

80

Alfabetikoa

MERKATU GAKOA

Gako hauetako bat jarriko da:

GAKOA

DESKRIBAPENA

A

Espainiako bigarren mailako balore-merkatu ofiziala

B

Atzerriko bigarren mailako balio-merkatu ofiziala (Europar Batasuna)

C

Espainiako beste merkatu batzuk

D

Atzerriko beste merkatu batzuk

E

Atzerriko bigarren mailako balio-merkatu ofiziala (Europar Batasunekoa ez dena)

Bi. II. eranskina.–2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 96 idazgunetik 107 idazgunera:

96-107

Zenbakizkoa

BALORE KOPURUA

Entitate juridikoen kapitaleko edo funts berekietako akzio edo partaidetzen guztirako zenbatekoa adieraziko da, merkatu antolatu batean negoziatu direnak, merkatu antolatuetan negoziatutako kapital berekiak hirugarrenei lagatzearen ondoriozko baloreena edo inbertsio kolektiboko erakunde baten kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzioena edo partaidetzena.

Eremu honi buruzko informazioa emanen da, bakar-bakarrik, “BALOREAREN GAKOA” (81 idazgunea) izeneko eremuan “A”, “B” edo “C” balioa idatzi denean.

Bi eremutan zatitzen da:

96-105

Baloreen zati osoa

106-107

Baloreen zati dezimala (edukirik ez badu, zeroz beteko da)

Era berean, aitortu asko daudenean, haietako bakoitzean adieraziko da partaidetza-portzentaje jakin bat duten guztirako baloreen kopurua.

Hiru. II. eranskina.–2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 129 idazgunea, “TITULARTASUNAREN GAKOA” eremua gehitzea:

129

Alfabetikoa

TITULARTASUNAREN GAKOA

Gako hauetako bat jarriko da:

T: Titularra

J: Jabe soila

Lau. II. eranskina.–2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), “ZURIAK” eremuak, 129-500 idazguneak hartzen dituenak, aurrerantzean, 130-500 idazguneak hartuko ditu.

Bigarren artikulua.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduaren 11.1.a) artikuluan bigarren paragrafo bat gehitzea. Foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi ziren, eta haiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri. Eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

“Hala ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko abenduaren 14ko 2016/2341 (EB) Zuzentarauak (jarduerak eta enplegu pentsioen funtsak gainbegiratzeari buruzkoa) araututako gizarte aurreikuspeneko instituzioa izanik, instituzioa finkatua dagoen estatuan eskumena duen agintaritzak luzatutako ziurtagiri bat eransten ahalko dute, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Erregelamenduaren hirugarren xedapen gehigarriko 2.a) apartatuan, bigarren paragrafoan, aurreikusitako baldintza beretan eta mugagabeko balio berarekin.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

189 ereduaren aldaketak 2020 martxoaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie, 2019ko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2020ko martxoaren 4an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2003294