48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

8E/2020 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honetarako deialdia onesten baita: nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, ez direnak “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztapenetarako laguntzak”. Landa Garapenerako 2014-2020 Programa. 04.01. neurria”. DDBN identifikazioa: 496964.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horren barnean nekazaritzako ustiategien modernizazioaren sustapena dago, ustiategi horietako aktibo fisikoetan inbertsioak egiten laguntzeko neurrien bidez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak nekazaritzaren garapena arautzen du Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EB) 1698/2005 Erregelamendua; haren 17. artikuluan aktibo fisikoetan inbertitzeko neurria ezarri zuen, eta azpineurri berariazko gisa, berriz, artikulu horren 1.a) puntuan zehazten zena, nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra eta jasangarritasuna hobetu beharrez.

Aipatutako 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean ezartzen dira laguntzaren gehieneko portzentajeak, eskualde motaren, onuradunaren izaeraren edo proiektu motaren arabera.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programak neurri hori jasotzen du. Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez.

Nekazaritzako jardueran nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuak ekoizten dira, eta, horrez gain, nekazariek norberaren ekoizpena eraldatu gabe zuzenean saltzen dute, edo norberaren ekoizpenaren lehen eraldaketa, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean (38. artikuluari lotua) agertzen bada.

Kontuan harturik ustiategi askoren bideragarritasun ekonomikoa, batez ere oztopo naturalak dituzten eremuetan, lotuta dagoela merkaturatzeko zirkuitu laburrak garatzeari, ustiategiko produktuen balioa handitzeari eta produktuak zuzenean saltzeari, komeni da inbertsio hauek dirulaguntza jaso ahal izatea deialdi honetan.

Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasunak, eta sektorean dauden emakumeen tasa txikia dela, beharrezkotzat jo da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat (3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa).

Halaber, kontuan hartu da neurri horren ekarpena Nafarroako testuinguruan, “Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak” lortzeari eta haietan parte hartzeari begira; lehentasun horiek Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera daude bideraturik, hazkunde zentzuzko, jasangarri eta bateratzaile baten atzetik, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta beste zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

Zehatz-mehatz, 1305/2013 Erregelamenduaren 17. artikuluari jarraikiz, neurri hau Batasuneko landa garapenak duen lehentasun honi dagokio: “ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea eskualde guztietan, eta nekazaritzako teknologia berritzaileak eta baso-kudeaketa jasangarria sustatzea”.

Beraz, esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.

–Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, landa garapeneko neurriak eta baldintzazkotasuna.

–Batzordearen martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, zeinak osatu baitzuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 Erregelamendua, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboak.

Ebazpen honi, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Ebazpen hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babesean (foru dekretu horren bidez baimendu zen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak –NBEUF– eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak –LGENF– finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea, eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak eman ditzan foru dekretu hori garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren dirulaguntzei buruzko arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari baimena eman zaio 8.000.000 euroko gastu konpromisoa hartzeko, laguntza hauek 2021eko ekitaldian finantzatzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Oinarri arautzaileak onesten dira laguntza hauek emateko: nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, ez direnak “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztapenetarako laguntzak”. Inbertsio horiek jasota daude Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian, I. eranskinean azaldu bezala. Ebazpenaren II., III. eta IV. eranskinak ere onesten dira.

2. Deialdiaren onespena.

Honako laguntza hauetarako deialdia onesten da 2019ko ekitaldirako: nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, ez direnak “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztapenetarako laguntzak”. Aurreko puntuan ezarritako oinarri arautzaileekin eta baldintzekin bat emanen dira aipatu laguntzak.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 8.000.000 euroko gastua baimentzen da 2021eko ekitaldian, 2020ko Aurrekontu Orokorretako honako partida honen baliokidearen kargura: 720004 72230 7700 412102 partida, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izenekoa.

Baimendutako kredituari 2.000.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, 2020rako luzatutako 2019ko aurrekontu orokorretako honako partida honen baliokidearen kargura: 720004 72230 7700 412102 partida, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izenekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin bat, eta aurrekontuan dirua baldin badago.

4. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekitaldiko deialdian.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea 90 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Mendialdea, goi mendialdea eta, mendialdea izan gabe ere, muga natural garrantzitsuak dituzten tokiak.

Mendialdetzat, goi mendialdetzat eta, mendialdea izan gabe ere, muga natural garrantzitsuak dituzten tokitzat hartuko dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 11ko 82/2019 Foru Aginduaren V. eranskinean jaso direnak. Foru agindu horren bidez honako hauen deialdia egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

6. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari jakinaraztea.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira.

7. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 20an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, laguntza hauen 2019ko deialdirako: nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, ez direnak “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztapenetarako laguntzak”. Laguntza horiek “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurriaren barnean sartzen dira, Landa Garapenerako 2014-2020 Programan

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da laguntza hauek arautzea: nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, ez direnak “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztapenetarako laguntzak”; laguntza horiek emanen dira Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriarekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.a) artikuluaren esparruan. Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

2. oinarria. Neurriaren helburua.

1. 1305/2013 (EB) Erregelamenduan eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan ezarritakoari jarraikiz, neurri honen helburu orokorrak dira nekazaritzako ustiapenen errendimendua hobetzea eta haien jasangarritasuna erraztea.

2. 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluan adierazitako Batasunaren lehentasunen alde argi eta garbi egiten dutenez, helburu estrategikotzat jotzen da nekazaritzako profesional kualifikatuak jar daitezela, behar adinako tamaina duten eta bideragarriak eta jasangarriak diren familia-ustiategietan, batez ere baldin profesional horiek jardueraren ikuspegi kolektiboa ekartzen badute, elkarteak sortuz eta horietan parte hartuz, zeinek balioa erantsiko baitute, bai enpresa bera egonkortzeagatik, bai oinarri duten lurraldearekiko loturarengatik.

3. Ustiategiaren errendimendu orokorraren lorpena eta Batasunaren lehentasunak erdiesteko oinarri baitira, interes handieneko eragiketa-helburutzat hartzen dira honako hauek, zerrenda guztia ez badago ere:

a) Errendimendu ekonomikoa hobetzea.

b) Ustiategiko errendimendu fisikoak eta bertako ekoizpenen kalitate maila hobetzea.

c) Ekoizpen kostuak murriztea.

d) Inputak erabiltzean efizientzia hobetzea, bereziki uraren eta energiaren erabileran.

e) Teknika berritzaileak hautatzea, bai enpresaren kudeaketan bai ekoizpen eredu eta/edo prozesuetan.

f) Ingurumen arloan hobekuntzak egitea.

g) Abeltzaintzako ustiategietan, higiene baldintzak eta animalien ongizateari dagozkionak hobetzea.

h) Azpiproduktuen eta nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen kudeaketa hobetzea.

i) Partaidetza handitzea balio erantsiaren banaketan.

j) Nekazaritza sektorean enplegua mantentzea eta sortzea.

k) Lan eta osasun baldintzak hobetzea.

l) Nekazaritzako jardueren dibertsifikazioa bultzatzea, bioenergia sortzeari lotuak barne.

3. oinarria. Onuradunak.

1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak Nafarroan egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak betetzeko hitza ematen dutenak.

2. Administrazio publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, administrazio publikoen menpekoak edo haiei lotuta badaude.

4. oinarria. Onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

1. Laguntzen eskaera aurkezteko egunean onartuak izateko irizpide hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke neurriaren onuradunak:

a) Adinez nagusi izatea, pertsona fisikoak badira.

b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea, salbu eta kasu hauetan: nekazari gazteak izatea, eta dena delako deialdiko ekitaldiko “nekazari gazteen” lehen instalaziorako laguntzen deialdian laguntza bat eskatu badute edo aurreko bi ekitaldietako baten batean laguntza horiek esleituta badituzte, edo egoera horietan dauden gazteek bakarrik osatutako sozietateak izatea.

c) Nekazari aktibo gisa sailkaturik egotea, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko I. kapituluan biltzen den definizioarekin bat, kontuan harturik aurreko letran nekazari gazteentzako eta haien sozietateetarako jarritako salbuespena. Errege dekretu hori nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen eta laguntzeko beste araubide batzuen aplikazioari buruzkoa da, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketari eta kontrolari buruzkoa ere.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.

e) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

5. oinarria. Ustiategiak onartuak izateko irizpideak.

Laguntza hauek titularrei emanen zaizkie, haien nekazaritzako ustiategiek baldintza hauek betetzen badituzte laguntza eskaera aurkezteko egunean:

a) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea, salbu nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdian laguntza eskatu badu ekitaldi berean, edo aurreko bi deialdietako batean laguntza hauek onartu bazaizkio, baita egoera horietan dauden gazteek bakarrik osatutako sozietateak ere.

b) “Europako dimentsioko 10 unitateko” tamaina izatea gutxienez. Irizpide hau ez zaie eskatuko nekazari gazteek eta haien sozietateek egindako inbertsioei, aurreko letran jarritako salbuespenarekin bat.

c) Behar den azterlan tekniko-ekonomikoaren bidez bideragarritasun ekonomikoa frogatzea, aurkeztutako inbertsio plana aplikatuz gero.

6. oinarria. Inbertsioen plana.

1. Eskaerarekin batera, inbertsio plana aurkeztu beharko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.

2. Ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzeaz gain, inbertsio planak frogatu beharko du ustiategiaren errendimendu orokorra handituko dela, hots, aurrerapen bat izanen dela honako hauetan: hobekuntza ekonomikoarekin lotutako alderdiren bat, inputen eta energiaren erabileraren efizientzia, enpleguaren mantentzea edo handitzea, kalitate sistemetan sartzea, jarduerak dibertsifikatzea, ingurumenaren zainketa, laneko segurtasuna, etab., oinarri arautzaile hauen 2.3 oinarrian azaldutako ildotik.

3. Inbertsio planean, gutxienez ere, alderdi hauek sartuko dira:

a) Ustiategiaren abiapuntuko egoeraren azalpena, datu hauek barne, besteak beste:

–Ustiategiaren identifikazioa, kokalekua eta ekoizpenaren ildoa.

–Nortasun fisiko edo juridikoa, titulartasuna eta, bidezkoa bada, titularren zerrenda eta sozietatearen kapitaleko partaidetza azaltzea.

–Ustiategiari atxikitako eskulanaren zerrenda sailkatua eta kuantifikatua: familiakoak, soldatapekoak, finkoak, aldi baterakoak.

–Azalera eta batez besteko errendimenduak ekoizpen jarduera bakoitzean.

–Abelburuak, espezieen arabera, eta, hala denean, batez besteko errendimenduak.

–Jarduera bakoitzaren ekoizpen gordina.

–Ekoizpen jarduera bakoitzaren gastuak eta ustiategi osoaren gastu finkoak.

b) Ustiategiko bukaerako egoeraren azalpena, abiapuntuko parametroen aipamen konparatiboa barne, eta azterlan ekonomikoa, adierazten duena azken emaitza hori lortzen ahal dela, ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu eta haren bideragarritasuna bermatzen dituena.

c) Egin asmo diren inbertsioen zerrenda eta azterketa, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta, eta abiapuntuko ustiategiaren eta amaierakoaren arteko koherentziarena, egiteko beharra justifikatzeko.

Azterketa horrek bere baitan izan beharko ditu, halaber, inbertsio horiek laguntza jaso dezaketela erabakitzeko behar diren justifikazio teknikoak eta agiri bidezkoak, oinarri arautzaile hauetako 7. oinarrian ezarritako beharkizun eta baldintzekin bat.

d) Kostuen apaltzea aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 15. oinarriko 1.b) puntuaren araberako inbertsioetarako.

e) Inbertsio planaren iraupena. Inbertsioen izaeraren eta burutzeko aurreikuspenaren araberakoa izanen da, barnean dela inbertsio bakoitza hasteko aurreikusitako eguna.

f) 1305/2013 Erregelamenduaren 45. artikuluaren 1. zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako (haren xedea da ingurumenean ondorio negatiboak izan ditzaketen inbertsio eragiketen hautagarritasuna), inbertsioen planari erantsi beharko zaizkio, dokumentazio gisa, ingurumen eraginaren adierazpena, ingurumen baimen integratua, ingurumen ukipenetarako baimena, ingurumen ukipenei buruzko txostena, jarduerarako udal lizentzia, edo erantzukizunpeko adierazpena, egoki dena jarduketa motaren arabera, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa), edo aplikagarria den beste arauren bat, edo eskatu izanaren gordekina. Kasu honetan, gehienez ere 2 hilabeteko epean aurkeztu beharko da baimena, txostena edo lizentzia, laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik aurrera.

g) Ureztapen instalazioetako inbertsioak hautatzearen ondorioetarako, 1305/2013 Erregelamenduaren 46. artikuluko 5. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, Nafarroako Ubideko jarduketa eremutik kanpo ureztalur bihurtzeko inbertsioak, baldin 10 hektareatik behera ukitu behar badira, aldeko ingurumen ukipenei buruzko txostena izan beharko dute, edo eskatu dutela frogatu beharko dute, eta hala bada, bi hileko epean aurkeztu beharko dute, aurreko letran aurreikusi bezala.

7. oinarria. Inbertsio diruz lagungarriak.

1. Nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu beharko dute inbertsioek. Horretara bideratuko da oinarri arautzaile hauetako 2.3 oinarrian zehaztutako helburu baten edo gehiagoren lorpena.

2. Inbertsioek ingurumenean kalterik ekar badezakete, beharrezkoa izanen da dagokion administrazio baimena eskuratzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean aurreikusitakoak bereziki.

3. Lurretan, ondasun higiezinetan, instalazioetan eta landaketetan egiten diren inbertsioak Nafarroan egin beharko dira. Horrez gain, ureztapenerako instalazioak edo landaketak ez diren instalazio iraunkorren kasuan, agirien bidez frogatuko da inbertsioak egiten diren lurzartien erabilgarritasuna, gutxienez ere konpromisoek dirauten artean, eta horretarako, honako hauek aurkeztuko dira: katastroko titulartasuna, errentamendu-kontratuak edo herri-lurren esleipena.

4. Agintaritza eskudunari laguntza eskaera aurkeztu ondoan hasi eta gauzatutako inbertsioak eta gastuak baizik ez dira diruz lagungarriak, oinarri honen 5, h) atalean aurreikusiak izan ezik. Ondorio horietarako:

–Kontuan hartuko dira, bestelako frogabideen artean, inbertsioak justifikatu beharrez aurkezten diren faktura, albaran eta konturako ordainketen datak.

–Ez dira hartuko inbertsioaren hasieratzat lurra prestatzeko lanak, hots, landaketa iraunkorrak egiteko zangak irekitzea.

–Inbertsioen kokapen geografikoa zehazten ahal bada, aldez aurretik egiaztatu beharko da inbertsioak ez direla hasi. Ondorio horietarako, eskatzaileak inbertsioen hasiera egunaren berri eman beharko dio Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari, hasi baino 15 egun natural lehenago gutxienez.

5. Laguntzen ahal diren inbertsioak –eta haien kostuak, berriz, hautatzen ahal direnak– honako hauek izanen dira:

a) Eragiketan definituriko inbertsioak berezko dituen eraikuntzak hartuko dituzten lur eraiki nahiz eraiki gabeak erostea, barne direla sailak eta eremu erantsiak (instalazio osagarriak, aparkalekua, iraganbideak etab.), laguntzen ahal diren inbertsioen zenbateko osoaren %10eraino.

b) Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu, handitu edo hobetzea. III. eranskinean agertzen diren unitateen arabera mugatuko da eraikuntzen azalera. Hobekuntzen funtsa izanen dira instalazioetara bestelako baldintzak ekartzen dituzten jarduketak, hau da, premia berrietara egokitzeko aukera emanen dietenak ekoizpen prozesuei, efizientzia energetikoari, animalien ongizateari, edo gisako arazoei dagokienez; beraz, ez dira inola ere izanen konponketa edo mantentze lan hutsak.

c) Makineria eta ekipamendu berria erostea, informatikoa barne.

d) Inbertsioak ondasun ukiezin hauetan: programa informatikoak, web-orriak edo patenteak, lizentziak, egile eskubideak eta marka erregistratuak.

e) Laborantza iraunkorrak ezartzea, mahastiak barne, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. eta 64. artikuluen arabera emandako landaketa berria egiteko baimenarekin. Laguntza hauen ondorioetarako, ulertuko da iraunkorrak direla lursailean bost urte baino gehiago iraunen duten landaketak.

f) Instalazioak, ekipoak eta makinak, automobilak eta garraiobideak izan ezik, nekazariek norberaren ekoizpena eraldatu gabe edo norberaren ekoizpenaren lehen eraldaketa zuzenean saltzeari lotuak, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean (38. artikuluari lotua) agertzen bada. Inbertsioek laguntza jaso ahal izateko, honako hau ere bete behar dute:

–Zuzeneko salmentarako inbertsioetan, ustiategiek nekazaritzako elikagaiak zuzenean saltzen dituzten operadoreen Nafarroako erroldan inskribaturik egon behar dute, edo inskripzioa eskatua izan behar dute, arau honekin bat: Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legea garatzen duen azaroaren 12ko 107/2014 Foru Dekretua.

–Bi kasuetan, izan produktuak eraldatzeko inbertsioak edo izan zuzeneko salmentarakoak, aurreikusitako inbertsioaren eraldatze edo merkaturatze gaitasunak koherentea behar du izan nekazaritzako ustiategiaren ekoizpen gaitasunarekin, eta eraldatze gaitasuna ezin da izan ustiategiaren ekoizpen gaitasuna halako 1,5 baino gehiago.

g) Energia berriztagarria sortzeko inbertsioak, ustiapenean bertan kontsumitzeko, gaitasuna izanik ustiapenaren batez besteko urteko kontsumoa adinakoa edo txikiagoa. Nekazaritzako edo abeltzaintzako instalazio berrien kasuan, urteko batez besteko kontsumoa teknikoki justifikatu beharko da. Baldin instalazioak aldez aurretik ere bazeuden, eta sare elektrikora loturik bazeuden, eskaera egin aurreko urte naturaleko kontsumoaren muga izanen du gaitasunak.

h) Aurreko ataletan sarturiko gastuei loturiko kostu orokorrak, hala nola arkitektoen eta aholkularien kabineteentzako ordainsariak, jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoari buruzko aholkularitzari lotuak, barnean direla bideragarritasun azterketak eta ingurumen baimenak lortzekoak, bai eta laguntza eskaera egiteari lotutako ordainsariak ere. Betiere, laguntzen ahal diren inbertsioen zenbateko osoaren %12ko muga ezarri da atal honetarako.

i) Lehorreko lurra ureztalur bihurtzeko instalazioak eta ureztalurrak modernizatzea Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpo, baldin eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Legearen 51. artikulutik 55. artikulura bitartekoetan eta 1305/2013 Erregelamenduaren 46. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Horri dagokionez, honako hau justifikatu beharko da eta memoria baloratuan sartu, ureztapen instalazio bakoitzerako, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan eskura jarriko den ereduaren arabera:

I) Ureztaketa Sindikatuaren edo Ureztatzaileen Elkartearen baimena, jarduketek entitate horiei egindako emakida baten bidez lortzen dutenean ura, edo Konfederazio Hidrografikoaren baimena gainontzeko kasuetan.

II) Inbertsio planean jasotako laguntzaren xede den azalerari dagokion ura neurtzeko moduko kontagailua sartzea inbertsioaren barnean, edo neurketa hori egiten duten gailuak aitzinetik badirela frogatzea.

III) Aurretik baden ureztapen instalazio bat modernizatu behar bada, frogatu behar da hobekuntzak ura aurreztea ahalbidetzen duela, 46. artikuluko 4. puntuko beharkizunekin bat, gutxienez ere %10, egungo instalazioa kontuan hartuta.

6. Ez dira diruz lagungarriak izanen eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauetatik heldu diren kostuak:

a) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabiltzen duten teknologiagatik edo haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.

b) Aurretik dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko baizik ez diren inbertsioak, edo eskaeraren aurreko 10 urteko epearen barnean diruz lagundu diren higiezinak, ekipoak edo instalazioak eskuratzeari dagozkionak.

c) Zorren interesak, horien birfinantzazioa, aseguruak eta nekazaritzako enpresaren bestelako gastu orokorrak.

d) Ekoizpen eskubideak edo laguntza eskubideak erostea.

e) Animaliak erostea. Hala ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 18.1.b) artikuluaren araberako hondamendi naturalek hondaturiko nekazaritza ahalmena berriz eratu behar delarik, diruz lagungarriak izan daitezke animaliak erosteko kostuak, aurretik justifikatzen badira.

f) Ustiategiko bertako laneskuaren gastuak eta zuzeneko beste ekarpen batzuk, salgaietan.

g) Onuradunen inbertsio edo partaidetza finantzarioak, haiek ureztatzaile elkarte bateko kideak izan eta harexek sustatzen dituen interes orokorreko obretan egindakoak.

h) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere, baita pertsona fisiko eta juridikoen arteko eskualdaketak ere, baldin horiek bazkide gisa parte hartzen badute, salbu eta 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek luzatzen dituzten fakturak eta likidazio ziurtagiriak.

i) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen industria mozkina.

j) Helburu nagusitzat biomasatik energia elektrikoa sortzea duten instalazioak, salbu frogatzen bada gutxienez erabiltzen den energiaren %50 termikoa dela eta lehengai gisa jangaiak ez diren produktuak (Europar Batasuna eratzeko Tratatuaren I. eranskinean agertzen direnak) erabiltzen badira.

k) Ardogintza sektorean merkaturatzeari edo lehen eraldaketari dagozkienak.

l) Inbertsio horiek non inbertsioa egiteko premia ez dagoen behar bezala justifikatuta, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta, eta ustiategiarekiko koherentziaren azterketan, inbertsio planean biltzen baita. Ildo horretatik, ez justifikatutako inbertsiotzat hartzen ahalko da neurri eta/edo gaitasuna gehiegizkoa bada (ustiategiaren neurria kontuan hartuta), ustiategiaren xede-ekoizpenarekin bat ez badator, etab.

7. Hautatzeko baldintza hauek erabiliko dira neurri honetan:

a) Nekazaritzako ustiategien titularrek Europar Batasuneko zuzenbideak inposatutako baldintza berriak betetzeko dituzten laguntzak gehienez ere 12 hilabeteko epearen barnean baizik ez dira emanen, nekazaritzako ustiategirako nahitaezkoak bilakatzen diren egunetik hasita.

b) Nekazaritzako ustiategi batean titular gisa lehen aldiz hasten diren gazteek Batasunak nekazaritzako ekoizpenari nahiz laneko segurtasunari jartzen dizkion arauak bete beharrez egiten dituzten inbertsioetarako laguntzak, gehienez ere 24 hilabeteko epean onetsi beharko dira horiek ezartzen diren egunetik hasita.

8. oinarria. Inbertsio kolektiboak.

1. Inbertsio kolektibotzat joko dira nekazaritzako zenbait ustiategiren titularrek batera egiten dituztenak, ustiategiei egiturazko hobekuntzak ekartzen badizkiete eta horiei modu koordinatuan heltzen bazaie, azken inbertsioaren titulartasuna modu kolektiboan partekatuz.

Hauek baizik ez dira joko inbertsio kolektibotzat:

–Argindarra, transformadoreak eta horien inguruko ekipamendua ekartzea.

–Ura hartzeko putzuak, eroanbide hidraulikoak, drainatzeak eta ureztatzeko putzuak, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak edo legeria aplikagarriko beste batek ukitzen ez dituenak.

–Bideak eta sarbideak.

–Eustormak eta babeserako beste egitura batzuk.

2. Honi dagokionez, ez dira inbertsio kolektibotzat hartuko eraikuntzetan, ekipamenduan edo makinerian egiten diren inbertsioak (azienda nabeak, biltegiak, jetzitegiak, pibotak eta ureztatzeko gisako ekipoak, traktoreak, uzta biltzeko makinak etab.), ekoizpen bideak partekatzea badakarte, halakoetan ezinezkoa baita haien erabileraren ondoriozko erantzukizunen identifikazioa eta, orobat, mugatua baita enpresa arloko erabakiak aske hartzea.

3. Partekatzen ahal diren inbertsio kolektiboak, azpiegiturez edo egiturazko osagaiez hornitzekoak, nekazaritzako ustiategi batzuk ukitzen ahal badituzte, ustiategi haien inbertsio planetan sartzen ahalko dira, banan-banan sartu ere bakoitzari dagokion zatian, inbertsioari buruz hartutako konpromisoen arabera. Hori dena hala da, eta ez da beharrezkoa inplikatutako ustiategien artean bat egiteko helburuaren konpromisorik izatea.

4. Partekatutako inbertsio kolektibo batean inplikatutako ustiategi baten inbertsio plana izan daiteke hobekuntza horri bakarrik dagokiona, edo izan ditzake ustiategiaren beraren beste inbertsio esklusibo batzuk ere.

5. Inbertsio kolektiboaren zatian, onuradun bakoitzak bereizirik aurkeztu beharko du bere espedientea, eta horietan guztietan agertu beharko dira inbertsio kolektibo horretako titular guztien identifikazioa, onuradunak izan edo ez, bakoitzaren partaidetza ekonomikoa eta inbertsio osoaren oinarrizko datu teknikoak.

9. oinarria. Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak kapitaleko zuzeneko dirulaguntzak izanen dira.

2. Honako muga hauek erabiliko dira laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko:

a) Laguntza jaso dezakeen gehieneko inbertsio tamaina, onuraduneko eta deialdiko: 100.000 euro ustiategiaren urteko lan unitateko (ULU), inbertsio plana gauzatu ondoren kalkulaturik, gehienez ere 800.000 euro.

b) Laguntza jaso dezakeen gutxieneko inbertsio tamaina, espediente bakoitzeko: 7.500 euro.

c) Gehieneko laguntza, onuraduneko eta deialdiko: 300.000 euro.

d) Onuradun bakoitzeko gehieneko laguntza, 2014-2020 programazio aldian: 800.000 euro.

Zenbateko horiek kalkulatuko dira bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai azkeneko ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuak apaltzeko irizpideak aplikatu ondoren.

Aurreko a) eta c) ataletan ezarritako mugak (laguntzarako eta inbertsio diruz lagungarrirako) gehieneko mugak dira onuradun batek, deialdiaren ekitaldian, eskatutako laguntzen batuketarako, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren M04.01 neurriarekin bat.

Orobat, aurreko d) atalean ezarritako muga (onuradunarentzat) gehieneko muga da onuradun batek eskatutako laguntzen batuketarako, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren M04.01 neurriarekin bat.

Aurreko a), c) eta d) letretan aipatutako mugetako bat gainditzen bada, neurri horrekin bat datozen beste deialdi batzuetan eskaerak aurkezteagatik, laguntzak murriztuko dira oinarri arautzaile hauei dagokien espedientean.

3. Inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoaren gainean, portzentaje hauetako laguntza emanen da gehienez ere:

a) %30, orokorrean.

b) %40, nekazari gazteen kasuan.

c) Gazteak dituzten ustiategi elkartuetan, oro har ezarritako muga handitzen ahalko da 10 punturaino, 40 gehienez ere, nekazari gazteek kapital sozialean duten proportzioaren arabera.

d) Aurreko a), b) eta c) letretan aurreikusitako laguntza zenbatekoen mugak ez dira aplikatuko, eta espedienteari gehieneko laguntza bat aplikatuko zaio (inbertsioaren zenbateko diruz lagungarriaren %20koa), bi baldintza hauek betetzen direnean: laguntza eskaeraren xede diren inbertsioetako bat II. eranskineko multzoetan jasota daudenei dagokienean, hau da, “abeltzaintzako eraikinak”, “beste eraikin batzuk”, “abeltzaintzako ekipamendua/nabearen m² kopurua”, “esne edo haragitarako behi-aziendarako ekipamendua”, “esne edo haragitarako ardi-aziendarako ekipamendua”, edo “hornidurak” izenekoetan, eta inbertsioa bideratuta dagoenean atal hauetako batean jasotako ekoizpen sistemetara:

–Zerri ekoizpen intentsibora bideratutako inbertsioak. Ez dira halakotzat hartuko uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuan, zerri ekoizpen intentsiboko ustiategiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituenean, jasota dauden betebeharrak betetzen dituzten zerri ustiategiak.

–Haragitarako, arrautzetarako eta ehizarako hegaztien hazkuntzara bideratutako inbertsioak, ekoizpen ekologikoa denean salbu.

–Aziendara bideratutako inbertsioak, esnetarako ardiak edo ahuntzak izan edo gizentzeko behiak edo zaldiak; edukiera txikiko ustiategietarako mugak gainditzen badituzte, hain zuzen ere, martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuaren 2. eranskinean zehaztutakoak. Foru dekretu horren bidez ezarri ziren abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak. Ondorio horietarako, gizendegi berrien kasuan, 5 m²-ko gehieneko ratioa aplikatuko da animalia bakoitzeko.

–Esnetarako behi aziendara bideratutako inbertsioak, edukiera ertaineko ustiategietarako zehaztutako mugak, aurreko puntuan aipatutako eranskinean ezarritakoak, gainditzen dituztenak, baldin eta mendialdean edo goi mendialdean badaude.

–Esnetarako behi aziendara bideratutako inbertsioak, edukiera txikiko ustiategietarako zehaztutako mugak, aurreko puntuan aipatutako eranskinean ezarritakoak, gainditzen dituztenak, baldin eta mendialdean edo goi mendialdean ez badaude.

–Untxien hazkuntzan egindako inbertsioak, ekologikoa denean izan ezik.

4. Espediente bakoitzari dagokion laguntzaren portzentajeak, aurreko puntuan adierazitako mugekin, honako baremo honen arabera kalkulatuko dira:

a) Gutxieneko portzentaje orokorra: %15. Portzentaje hori handitzen ahalko da, ondoko ataletako inguruabarrak gertatzen direnean.

b) Nekazari gazteek egindako inbertsioak: %25.

Oinarri arautzaile hauen ondorioetarako, horrelako laguntza pertsona hauei aplikatuko zaie:

–“Nekazari gazteak” beren gain hasteko laguntzaren onuradunak izatea ustiategietako inbertsioetarako laguntzen deialdi honi dagokion ekitaldian bertan edo aurreko bietan.

–“Nekazari gazteak” beren gain hasteko laguntzaren onuradunak izanda, laguntza eskaera aurkezten den egunean 41 urte bete ez dituztenak eta beren gain hasteko prozesua bukatu zenetik hiru urteko epearen barnean daudenak. Ondorio horietarako, ulertuko da prozesu hori bukatu dela beren gain hasteko laguntzaren azken tarteko ordainketa onesten den egunean.

–“Nekazari gazteak” beren gain hasteko laguntza lortu ez izanik laguntza eskaera aurkezten den egunean 41 urte bete ez dituztenak, lehentasunezko gisa katalogatutako nekazaritzako ustiategi baten titularrak direnak, eta hiru urte baino gutxiago igaro izana nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan afiliatu zirenetik.

Onuraduna pertsona juridikoa bada, eta, deskribatutako baldintzen arabera, bazkide guztiak gazteak badira, aurreko portzentajea aplikatuko da osorik.

Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, eta hartan aipatutako baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute bazkide gisa, arestiko portzentajea aplikatuko da, gazteak kapital sozialean duen partaidetzaren proportzioan.

c) Lehentasunezko gisa sailkatutako nekazaritzako ustiategi baten titularrek egindako inbertsioak, edo Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) artikuluan agertzen diren nekazaritzako kooperatibak badira: %10.

d) Inbertsioak goiko mendialdean, mendialdean edo, mendialdeak edo goiko mendialdeak izan gabe, muga natural garrantzitsuak dituzten tokietan dauden lehentasunezko nekazaritzako ustiategietan gauzatzen badira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean: %5.

10. oinarria. Dirulaguntzak emateko prozedura eta baloraziorako irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek. Beraz, aurkezten diren eskaerak alderatuko dira haien hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, honako balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuen batuketa eginen da (gehienez ere 200 puntu lortzen ahalko dira):

a) Nekazari gazteen parte-hartzea: 50 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

–Onuraduna pertsona fisikoa bada, nekazari gaztea, edo soilik nekazari gazteak dituen elkarte bat, 9. oinarriaren 4.b) puntuan jasotako errekerimenduekin bat: 50 puntu.

–Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, laguntza eskaera aurkeztean lehentasunezko ustiategi baten titularra, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta hartan 9. oinarriaren 4.b) puntuan aipatu baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute, nekazari gazteek kapital sozialean duten portzentajea 50i aplikatzetik aterako diren puntuak aplikatuko dira.

b) Lehentasunezko ustiategiak eta titularraren baldintzak: 35 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

–Baldin onuraduna bada lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra, edo nekazari gaztea bada, bere gain hasteko prozesuan, bere gain hasteko laguntza onartua duena ekitaldi honen deialdian edo aurreko bi deialdietan, edo soilik nekazari gazteak dituen elkarte bat, aurreko baldintzekin bat: 35 puntu.

–Baldin onuraduna bada ogibide nagusia nekazaritza duen pertsona fisiko bat, ustiategia ez izanik nekazaritzako lehentasunezkoa, edo 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) edo c) artikuluko nekazaritzako kooperatiba bat, lehentasunezko ustiategi izaera izan gabe: 25 puntu.

–Baldin onuraduna bada nekazari profesional gisa sailkatutako pertsona fisiko bat: 15 puntu.

Balorazio irizpide horren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira aintzat laguntza eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean: 9. oinarriko 4. puntuaren c) letra; ustiategien eta horien titularren kalifikazioak; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 111/2015 Foru Agindua, zeinaren bidez arautu baitzen Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa eta ezarri baitziren Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak; eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 14ko 55/2019 Foru Agindua, zeinaren bidez kudeaketa irizpideak onetsi baitziren Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan.

c) Kokapen geografikoa: 20 puntu bitarte, irizpide hauei jarraikiz:

–Inbertsioak goi mendiko ustiategietan gauzatzen direnean: 20 puntu.

–Inbertsioak mendialdeko ustiategietan gauzatzen direnean: 16 puntu.

–Inbertsioak muga natural garrantzitsuak dituzten tokietako ustiategietan gauzatzen direnean: 12 puntu.

d) Enplegua sortzea eta berrikuntza sustatzea: 35 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

–Baldin diruz laguntzen ahal diren inbertsioetako zenbatekoaren %20 baino gehiago –kostuak apaltzeko irizpideak aplikatu ondoren– badagokie IV. eranskinean biltzen diren ekipo edo inbertsio berritzaileei: 15 puntu.

–Inbertsio planak aukera ematen badu ustiategiaren nekazaritzako lan-unitateak %100 edo gehiago handitzeko: 20 puntu.

–Inbertsio planak aukera ematen badu nekazaritzako lan-unitate horiek %50 edo gehiago handitzeko, %100era iritsi gabe: 10 puntu.

–Inbertsio planak aukera ematen badu nekazaritzako lan-unitate horiek %25 edo gehiago handitzeko, %50era iritsi gabe: 5 puntu.

Apartatu honen ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko eraldatu eta merkaturatzeko jarduerek sortutako nekazaritzako lan-unitateak.

Halaber, baldin laguntzen onuradunak beren gain hasten ari diren nekazariak badira, laguntza onartua dutenak, edo aurreko egoeran dauden nekazariak dituzten elkarteak, kalkulu horretarako abiapuntua hau izanen da: nekazaritzako lan-unitate bat sartutako pertsona bakoitzeko.

e) Generoa: laguntza espedientearen onuradunak baldin badira emakumeak edo, pertsona juridikoak izanik, haien gobernu organoen %30 gutxienez emakumeen esku badaude, edo sozietate zibilak non emakumeen esku dauden gobernu organoen %30 gutxienez eta kapitalaren %30 gutxienez: 10 puntu.

f) Balio katean merkataritzako marjina hobetzea: baldin eskatzaileek aurkeztutako inbertsio planean badaude eraldatu eta merkaturatzeko inbertsio gisa laguntza jaso dezaketen jarduketak, 7.5.f) oinarriaren arabera, eta gutxienez ere diruz lagungarria den inbertsioaren 7.500 euro badagozkie gutxienez: 10 puntu.

g) Inbertsio kolektiboak: eskatzaileek inbertsio plan bat aurkezten badute eta haren barnean jasotzen bada 8. oinarriaren arabera “inbertsio kolektibo” gisa katalogaturiko proiektu bat, diruz lagungarritzat jotzen dena: 5 puntu.

h) Ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpen metodoak: 15 puntura arte, baldintza hauen arabera:

–Ekoizpen ekologikoaren neurriaren barnean emandako laguntzarik baldin badute, 1305/2013 Erregelamenduaren 29. artikuluarekin bat, edo gutxienez ere ustiategiaren nekazaritzako 0,5 lan unitate badagozkio abeltzaintzako edo nekazaritzako ekoizpen ekologikoari: 15 puntu.

–Nekazaritzako eta ingurumeneko neurriaren barnean emandako laguntzarik baldin badute, 1305/2013 Erregelamenduaren 28. artikuluarekin bat, edo gutxienez ere ustiategiaren nekazaritzako 0,5 lan unitate badagozkio behi, ardi, ahuntz edo zaldi arraza autoktonoen abeltzaintzari edo erlezaintzari: 10 puntu.

–Aurreko gidoiaren ondorioetarako, arraza autoktonotzat hartuko dira Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko maiatzaren 26ko Foru Agindua aldatzen duen abuztuaren 29ko 309/2014 Foru Aginduan ezarritakoak. Foru agindu haren bidez onetsi zen Nafarroako Abere Arrazen Katalogo Ofiziala. Ondorio horietarako ere hartuko da kontuan ustiategiko abereen arraza Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroarekin bat.

i) Prestakuntza eta aholkularitza: onuradunak aholkularitza neurrian parte hartzen badu Nafarroako Foru Komunitatean homologatutako edo aitortutako prestakuntza eta aholkularitza entitateen bitartez, 1305/2013 Erregelamenduaren 14. eta 15. artikuluekin bat, edo frogatzen badu 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera onartutako prestakuntza entitateek nekazaritzako enpresa kudeatzeari buruz ematen dituzten ikastaroetara joan izana: 5 puntu.

j) Kalitate araubideak: onuradunak bere ustiategian Nafarroan ezarritako kalitate-araubideek babestutako produktuak ekoizten eta/edo lantzen baditu, barne merkatuko informazio eta sustapen neurrietan jasoak, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 16. artikuluarekin bat, eta kalitate araubide horietan ekoizpen unitateak gutxienez nekazaritzako 0,5 lan unitate badira: 5 puntu.

k) Elkartea eta ekonomia sozialekoa izatea: 10 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

–Onuraduna lehentasunezko elkarte bat baldin bada, Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatibak eta beste elkarte batzuk sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen arabera, edo nekazaritzako kooperatiba bat, Nafarroako kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65. 1.a) eta c) artikuluaren arabera, edo elkarte-ustiategi bat, lehentasunezko nekazaritzako ustiategi gisa sailkatua eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

–Baldin bestelako nekazaritzako elkarte-ustiategi bat baldin bada, aurreko gidoian aipatutakoak ez bezalakoa, edo Nafarroako kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65. 1.a) artikuluan jasotako nekazaritzako kooperatiba bateko bazkide diren pertsona fisikoak baldin badira: 5 puntu.

3. Onuradunak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzeko egunari dagokionez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsioen planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

4. Onuradunak eskatutako balorazio irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait kasu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, betiere eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada, eskatutako puntuazioa inola ere gehitu gabe.

11. oinarria. Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean aurreko oinarrian ezarritako balorazio irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei emanen zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako muga gainditu gabe.

2. Espedienteen puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, lehentasuna izanen du, lehenbizi, aurreko oinarriaren a) atalean puntuazio handiena lortzen duen espedienteak, eta gero, hurrenez hurren, b), c), d) edo eta abarretan lortzen den puntuazioa hartuko da aintzat, aurrekontua agortu arte. Berdinketak bere horretan segitzen badu, lehentasunezko elkarte bateko bazkide diren pertsona fisikoak edo juridikoak lehenetsiko dira, edo lehentasunezko elkarte bateko kide den entitate bateko bazkide direnak, eta, hala ere berdinketa hausten ez bada, gazteenak lehenetsiko dira, edo eratze data aintzat harturik berrienak direnak.

3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 60 puntu lortzea balorazio irizpideetan.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

12. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Inbertsio plana laguntzen deialdian adierazten den epean gauzatzea, justifikatutako arrazoiengatik eman daitezkeen luzapenak galarazi gabe. Luzapen horiek ez dira inoiz ere kasuko ekitaldiko azaroaren 1etik harago joanen.

Plana oso-osorik gauzatutzat emateko, 10.2. oinarrian aipatutako jarduketak bukatu beharko dira, betiere jarduketa horiei esker puntuak lortu baldin badira hautapen irizpideak aplikatuz.

b) Inbertsio plana bukatzen den egunera arte mantentzea baldintza hauek: nekazari aktiboarena, 4.1.c) oinarrian ezarria, eta ustiategiaren neurriarena, 5.b) oinarriarekin bat. Bere gain hasteko prozesua bukatu ez duten nekazari gazteen kasuan, berriz, prozesu hori bukatzen denean eskatuko zaie konpromiso hauek betetzea.

c) Jarduketak egitea, eta behar denean, mantentzea, eta betetzea uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuan aurreikusitako beharkizunak (haren bidez onesten da Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina), lehentasunezko ustiategiei dagokienez, baita ogibide nagusia nekazaritza izateari dagokionez ere, eta, orobat, betetzea uztailaren 4ko 19/1995 Legean aurreikusitako beharkizunak (lege horrek hizpide ditu nekazaritzako ustiategien modernizazioa), nekazari profesionala izateari dagokionez, behar denean, baldin horiek balio izan badute zehazteko laguntzaren intentsitatea, 9. oinarriarekin bat, eta espedienteen lehentasuna, 10. oinarriarekin bat, inbertsioen plana bukatzeko eguna arte, betiere ordaindu aurretik, salbuespena izanik aurreko letran aurreikusitakoa, ezartzeko prozesuan diren nekazari gazteentzat.

d) 13. oinarriaren arabera gerora bete beharreko konpromisoei eustea bost urtez, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpena ematen denetik aurrera, edo hiru urtez, baldin onuraduna enpresa txiki edo ertaina bada.

e) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan honako hauek frogatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

f) Laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

g) Ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoei, lan arlokoei eta sozialei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzei buruzkoak ere, haien jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

h) Dirulaguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, azkeneko ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

i) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, pertsona onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

j) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

k) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoz hornitutako inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak paratu beharko du azalpen plaka bat, ereduaren araberakoa. Eredua eskura daiteke laguntzetarako izapideen katalogoan.

Plaka horretan proiektu edo eragiketaren azalpena agertuko da, horren %25 hartuko duena, gutxienez. Gainera, Europako ikurra agertuko da, Europar Batasunaren arau grafikoekin bat, eta, harekin batera, irakurgarri hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

l) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

m) Bidezko denean, inbertsioko ondasunak Nafarroako Foru Komunitateko behar diren erregistro ofizialetan inskribatuko dira inbertsio plana amaitu baino lehen.

n) Eskatzailearen ardura da ingurumenerako kaltegarriak izan daitezkeen inbertsioetarako 7. oinarriko 2. zenbakian aurreikusten den baimena eskuratzea. Laguntza emateak ez dakar berekin inola ere inbertsioek baimen hori izatea.

2. “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrian laguntzen eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

3. Ulertuko da bete direla “lehentasunezko nekazaritzako ustiategi”, “ogibide nagusia nekazaritza duena”, edo “nekazari profesionala” izateko baldintzak, baldin eta ebazpen batek onesten badu nekazaritzako ustiategien titularrak eta/edo nekazaritzako ustiategietako bazkideak direla ogibide nagusia nekazaritza duena, nekazari profesionala, edo nekazaritzako profesionala, eta nekazaritzako ustiategiak hala sailkatu badira bat etorriz Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 111/2015 Foru Aginduarekin (foru agindu horren bidez arautzen da koordinazioa batetik Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta bestetik Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren artean, eta irizpideak ezartzen dira Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategiak kalifikatzeko). Hori dena, betiere, inbertsioak gauzatzeko epea bukatzen den urteari dagokionez. Aurrekoa gorabehera, organo kudeatzaileak betebehar hori betetzat emateko, aurretik ziurtagiri bat eman beharko du Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroak, esanez ustiategiak eta/edo onuradunak behar den izaera dutela.

13. oinarria. Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak dira onuradunak bere gain hartu dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, edo hiru urtez, Enpresa Txiki eta Ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta onuradunen kasuan:

–Ekoizte jarduera mantentzea, eta bere kokapenak programaren eremuan jarraitzea edo

–Azpiegiturako edo inbertsioko elementuen jabetza mantentzea edo

–Eragiketaren helburuak, izaera eta gauzatzeko baldintzak mantentzea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

–Beren gain hasteko prozesuan ari diren gazteen kasuan, prozesu hori bukatzen denean betebehar hauek betetzea, eta oinarri honen 1. apartatuan ezarritako epeetan mantentzea: nekazari aktiboarena, ustiategiaren neurriarena eta laguntzaren intentsitatea zehazteko eta espedienteak lehenesteko erabili diren kalifikazioena. 12.1.b) eta c) oinarrian ezartzen dira betebehar hauek.

Konpromiso horiek ez zaizkie aplikatuko finantza tresnek egin edo jasotako ekarpenei, ezta bestelako eragiketei ere ekoizpen jarduera bertan behera uzten delarik iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

Ez zaie orobat aplikatuko inbertsiorako laguntzen onuradun diren pertsona fisikoei, baldin eta behin inbertsio eragiketa bukatu ondoan, laguntza bat hautatzen eta eskuratzen ahal badute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamenduaren arabera, kasuan kasuko inbertsioa zuzenean loturik badago Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren laguntzaren bidez diruz laguntzen ahal den jarduera gisa identifikaturiko jarduera motari.

3. Hauek izanen dira gerora bete beharreko konpromisoak, laguntzaren intentsitateari lotuak:

a) Lehentasunezko nekazaritzako ustiategiaren izaera edo, hala bada, nekazaritzako kooperatibarena mantentzea.

b) Ustiategien kokapena mantentzea mendialdean, goi mendialdeetan eta, goi mendialdea edo mendialdea izan gabe, muga natural garrantzitsuak dituzten tokietan.

4. Hauek izanen dira gerora bete beharreko konpromisoak, 10. oinarriaren araberako balorazio irizpideei lotuak:

a) Titularraren eta ustiategiaren baldintzei eustea, 2.b) puntuaren arabera; edo kalifikazio horiek lortzeko eskatzen diren gutxieneko baldintzak betetzea, neurriei, unitateko lan errentari eta nekazaritzaren arloko gizarte segurantzari buruzkoak.

b) Ustiategiaren kokapen geografikoari eustea, 2.c) puntuaren arabera.

c) Ustiategiaren neurria mantentzea nekazaritzako lan unitateen hazkundearen irizpidearengatik emandako puntuei dagokien tartean, 2.d) puntuaren arabera.

d) Pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakumeak izaten jarraitzea, eta sozietate zibilen kasuan, kapitalaren %30 gutxienez haiena bada, 2.e) puntuaren arabera.

e) Ustiategiko produktuak eraldatzeko edo merkaturatzeko inbertsioak mantentzea, 2.f) puntuaren arabera.

f) Ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpen metodoak mantentzea, 2.h) puntuaren arabera.

g) Prestakuntza eta aholkularitza neurrietan parte hartzen segitzea, 2.i) puntuaren arabera.

h) Kalitate araubideen babespeko produktuak ekoizten eta/edo prestatzen jarraitzea, 2.j) puntuaren arabera.

i) Onuradunak elkarte-entitate edo kooperatiba bateko bazkide izaten jarraitzea, 2.k) puntuaren arabera.

5. Aurreko 2. puntuko konpromisoak, beti, onuradunak hartzen dituela ulertu behar da. 3. eta 4. puntuetako konpromisoak automatikoki hartu direla ulertuko da baldin eta laguntza eskaeran zehazki sartu badira, laguntzaren intentsitatea handitzeko edo eskaeren hurrenkerarako balorazio irizpideetan parte hartzeko, eta laguntza onartzeko edo ordaintzeko unean balidatu badira.

14. oinarria. Laguntza eskaera eta dokumentazioa.

1. Hartarako ezarri den atzemate programaren bidez aurkeztuko dira laguntza eskaerak. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren izapideen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabiltzeko, onuraduna egiaz bera dela egiaztatu behar da, sinadura elektronikoaren edo NANaren/PINaren bidez. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren bidez, behar ziren oinarriak onetsi ziren, Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko.

3. Betebeharrak betetzen direla frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia eta, Europar Batasunetik kanpoko lurralde bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoak badira, egoitza-baimen iraunkorrarena.

b) Ingurumen baimenak edo haien eskaerak, sozietateen eraketa eskriturak, aurrekontuak edo proformako fakturak, eta oinarri arautzaile hauen aplikazioak eragindako guztiak, laguntzaren tramiteen katalogoan eskuratzen ahalko den zerrendaren arabera.

4. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.

15. oinarria. Kostuen moderazioa.

1. Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eskatzen du proposatutako kostuak moderatuak direla egiaztatzea, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten du. Ondorio horietarako, inbertsio planean kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, instrukzio organoak sistema hauek erabiliko ditu:

a) Zer inbertsiotarako eskatzen den laguntza, horiei aplikatzea II. eranskineko moduluak, “Inbertsio moduluak”; horretarako, horien kostuari buruzko frogagiria aurkeztu beharko da (memoria baloratua, proformako faktura, aurrekontua...) Eranskineko moduluen artean goi mendialdeko makineria aipatzen dutenak 10.2.c oinarriko lehen atalean jasotzen den irizpidea betetzen duten ustiategiei baizik ez zaizkie aplikatuko.

b) II. eranskinean, “Inbertsio moduluak” izenekoan, aipatzen ez diren inbertsio eta gastuetarako, eskatzaileak laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharko dituen hiru aurrekontu edo proformako fakturen artean aukeratuko da.

Egiazko enpresa hornitzaile independenteenak izanen dira eskaintzak, eta alderatzeko behar bezain zehatzak izanen dira. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, baldin justifikatzen badu merkatuan ez daudela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hori behar bezain justifikatua egonen da inbertsio planean.

c) Aurreko kasuetan sartzen ez diren inbertsioak badira, Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, ordezko aurrekontua aurkeztu.

Batzorde horren erabakia justifikatua izanen da, orobat, ondasunaren prezioak egiaztatuz onuradunari dagokion jarduketa-merkatu logiko batean.

2. Aurrekontu diruz lagungarria kalkulatzeko, onuradunak aurkezturiko aurrekontua eta ebaluazioaren ondoriozkoa hartuko dira, eta bietan txikiena hartuko da aintzat.

3. Kostuen moderazioari buruzko egiaztatze kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin aurretik, onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.

4. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (memoria, aurrekontua, proformako faktura, etab.) inbertsioen planari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

5. Onuradunak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira ondorio horietarako, gastuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

16. oinarria. Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

17. oinarria. Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen hori egin ezean eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Eskaera osorik dela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean edo, kasua bada, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean dagoen informazioaren arabera.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatu daitezkeen parametroak zehazteko, datuak onartutako azken katalogazioaren arabera erabiliko dira.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa argitzea eska dezake unitate erantzuleak. Behar izanez gero, gehienez 15 egun naturaleko epean zuzendu ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen hori egin ezean agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak hartuko dira kontuan, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleipen espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

18. oinarria. Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du. Ahal bada, ekitaldi bakoitzean gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdia egin ondoren emanen da ebazpena, laguntzaren intentsitatea zehazteko eta eskaerak baloratzeko irizpideak (9. eta 10. oinarrietan ezarriak) behar bezala aplikatu ahal izateko.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da eta eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa, baldintzak eta, orobat, onuradunak bete behar dituen konpromisoak.

5. Gainera, laguntza esleitzeko jakinarazpenean onuradunei adieraziko zaie neurri honek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren babespeko dirulaguntza izan duela, besteak beste Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzazioarekin, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietako aktibo fisikoetan”, “Ustiategien bideragarritasuna hobetzeko” delako neurrian.

6. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da berariazko ebazpenik eman ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatzean, edo deialdiak ezarritako epean.

7. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebazpena espresa izanez gero, edo isiltasun administratiboz ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ustezko ezespena izanez gero.

19. oinarria. Inbertsio plana aldatzea.

1. Bidezko arrazoiengatik onuradunak beharrezkotzat jotzen badu hasiera batean onetsitako inbertsio planean aldaketak egitea, aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Ondasun eta/edo konpromiso berriak hartu aurretik aurkeztuko da eskaera hori, eta, betiere, inbertsioak bukatzeko epea bukatu baino sei hilabete lehenago.

2. Proposatutako aldaketa behar bezainbat arrazoitu eta justifikatu beharko da, eta honako hauek bermatu beharko dira:

–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.

3. Aldaketa horiek nabarmen gisa sailkatuko dira honako kasu hauetan:

a) Ustiategiko ekoizpenaren ildoa aldatzen bada, sektore, labore mota edo abere espeziearen arabera.

b) Ustiategiko ekoizpenerako baliabideak, laborantzarako hektareak edo abelburuak %30 baino gehiago gehitu edo kentzen badira, aurreikusitakoekin alderatuta, inbertsio plana aplikatu ondoan.

c) Obra zibileko, makineriako edo ekipamenduko elementuak laguntzen ahal den inbertsio osoaren %30 baino gehiago gehitu edo kentzen badira, elementu bakoitzean, eta 15.000 euro baino gehiagoko goiti-beheitia bada.

4. Inbertsio planaren aldaketa nabarmen bakarra aurkeztea onartuko da.

5. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira handituko.

–Aldaketak nabarmenak badira, kostuak apaltzeko prozedurarako modulu berriak aplikatzea badakarte eta/edo emandako laguntza murrizten bada, inbertsio plan berria ebazpen bidez onetsi beharko da, hasierako planak agertzen zituen irizpide tekniko-ekonomikoei eta kostuak apaltzeko irizpideei jarraikiz.

–Aurreko paragrafoan aipatu gabeko aldaketak badira, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

6. Kudeaketa organoak lagungarritzat jo ditzake epean jakinarazten ez diren aldaketak, betiere oinarri honen 2. atalean ezarritakoa eta 15. oinarriaren araberako kostuen apaltzea betetzen badituzte. Bidezkotzat jotzen dituen frogagiriak eskatzen ahalko dizkio onuradunari, galarazi gabe 22. oinarrian aurreikusitako murrizketak.

Ondorio horietarako, aurreikusitako inbertsioak, aldaketa nabarmentzat jo daitezkeenak, osorik edo hein batean egiten ez badira, jakinarazi gabeko aldaketatzat hartuko dira.

20. oinarria. Ordainketa eskaera.

1. Laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuaren web-orriko izapideen katalogoan eskura dagoen atzemate programaren bidez. Ordainketa eskaera zehaztu diren egunen aurretik aurkeztu ezean, laguntzak galdu eginen dira.

2. Ordainketa eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako behar diren fakturak edo frogagiri baliokideak aurkeztuko dira, baita gastu eta inbertsio diruz lagungarri guztien ordainagiriak ere.

21. oinarria. Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa deialdian aurreikusitako aurrekontu ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Onuradunak proposaturiko inbertsio plana gauzatzeko epea 2021eko irailaren 15ean bukatuko da.

2021eko urriaren 1ean bukatuko da epea ordainketa eskaera aurkezteko eta, berekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak, erregistroak eta aurkeztu behar diren gainerako agiriak aurkezteko. Beraz, data hori baimen horiek lortzeko eta/edo erregistro horiek egiteko mugaeguna dela ulertuko da.

Epe horiek izanen dira, arrazoi justifikatuengatik eskatzen eta ematen ahal diren luzapenak ezertan eragotzi gabe, baldin eta luzapen horien iraupena, gehienez ere, 2021eko azaroaren 1era artekoa bada eta inbertsio plana amaitzeko hiru hilabeteko epea baino lehen eskatu badira.

Oro har, dirulaguntzak onartzea eragin zuen jarduera gauzatu dela egiaztatu ondotik ordainduko dira dirulaguntzok. Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela frogatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietarako joko du, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera. Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

5. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketak eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira.

22. oinarria. Murrizketak eta bazterketak baremoa ezartzeko irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Inbertsio plana 12.1.a) oinarrian adierazitako epean bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.

2. 12.1.b) oinarrian jasotako konpromisoa (nekazari aktiboarena eta ustiategiaren neurriarena) ez bada betetzen azkeneko ordainketaren aurretik, laguntzak galdu eginen dira, salbu ebazpen honen 4.1.e) oinarriko kasua gertatzen bada; hala izanez gero, laguntza ez da ordainduko harik eta onuradunak organo kudeatzaileari adierazten dion arte Gizarte Segurantzaren eta tributuen arloko betebehar guztiak eguneratuta dituela.

3. 12.1. oinarriaren e) eta f) letretan jasotako konpromisoa (gastuen justifikazioarena eta kontrolen onarpenarena, hurrenez hurren) betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.

12.1. oinarriaren g), h), i) eta m) letretan jasotako konpromisoak (hurrenez hurren, informazioa ematea, beste laguntza batzuk jakinaraztea, kontabilitatearena eta erregistroetako inskripzioarena) betetzen ez badira, konpromisoari zuzenean lotutako laguntza galduko da. 12.1. oinarriaren j) eta k) letretan jasotako konpromisoak (agiriak gordetzearena eta azalpen plakak jartzearena, hurrenez hurren) betetzen ez badira, laguntzaren %50 galduko da.

4. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak bete ez direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da, salbu beren gain hasteko prozesua bukatu ez duten nekazari gazteen kasuan; haientzat, prozesu hori bukatzen den arte atzeratzen ahalko da egiaztapen hori. Ondorio horietarako, baremazio irizpideak, onuradunak Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programako beste neurri batzuetan parte hartzeari dagozkionak, bete direla ulertuko da baldin eta onuradunak, enpresa planaren bukaeran, frogatzen badu kasuko laguntzetatik kanpo gelditu dela deialdirako aurrekontu nahikorik ez egoteagatik.

5. Baldin eta, behin inbertsio plana gauzaturik, gauzatutako inbertsio diruz lagungarria onetsitakoaren %70 baino txikiagoa bada, egiaz gauzatutako inbertsioari egokituko zaio ordaintzen den zenbatekoa, eta %10eko penalizazioa izanen du, doikuntza egin ondoko laguntzaren gain kalkulatuta, betiere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak uste badu oraindik ere baliozkoak direla gauzatutako planak, bai teknikoki bai ekonomikoki.

6. Eskaeretako aldaketak jakinarazteko betebeharra betetzen ez bada (19.1 oinarrian ezarria), oinarri horren 6. puntua aplikatu behar bada ere, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina %10eko penalizazioa aplikatuta doikuntzaren ondoriozko laguntzaren gainean.

7. Ordainketa eskaerari dagokionez, murrizketa hau aplikatuko da:

Ordainketa eskaeran adierazitako laguntzaren zenbatekoa eskaera horren onargarritasun azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino %10 handiagoa bada, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Hala ere, ez da batere murrizketarik eginen onuradunak frogatzen badu ez dela diruz lagungarri ez den zenbateko hori sartu izanaren erantzulea.

8. Aurreko murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 3. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

9. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntzak bertan behera utziko dira, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

Aurreko paragraforaren ondorioetarako, proformako faktura edo aurrekontu faltsuak aurkeztea nahita egindako gezurrezko adierazpentzat hartuko da.

10. Frogatzen bada, espediente baten bidez, onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 1306/2013 Erregelamenduaren 60. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta, bidezkoa bada, laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

23. oinarria. Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere.

a) 13.2 oinarria ez dela bete egiaztatzen bada, ezarritako salbuespenak kenduta, ondorio hauek izanen dira:

I) Ekoizpen jarduera bertan behera uzten bada, edo programatik kanpoko beste toki batera eramaten: jasotako laguntzaren %100 itzultzea.

Honi dagokionez, ez da ulertuko jarduera bertan behera utzi dela pertsona fisikoa den onuradun batek, azken ordainketaren ebazpenaren ondoan, erabakitzen badu nortasun juridikoa duen entitate bat sortzea edo halako batean sartzea bere ustiategia osorik edo hein batean jarriz, baldin eta entitate horren kapital sozialean onuradunak duen partaidetzaren arabera, lehen berak zuenaren adinakoa edo handiagoa bada. Betiere, entitate hartzaileak sailkaturik egon behar du lehentasunezko nekazaritzako ustiategi gisa, eta subrogatu etorkizunean bete beharreko konpromisoei eusteaz den bezainbatean.

Orobat, ulertuko da jarduerari eusten zaiola, onuradunak erretiroa hartzen duelarik, betiere ustiategia beste ustiategi bati eskualdatzen bazaio, eta hura lehentasuneko gisa sailkaturik badago eskualdaketa baino lehenago, edo bere gain hasten ari den gazte bati, eta hark gazteak beren gain hasteko laguntzetan ezarritako konpromisoak bere gain hartzen baditu, betiere titular berria subrogatzen bada etorkizunean bete beharreko konpromisoei eusteaz den bezainbatean.

II) Azpiegiturako elementu baten jabetzan –inbertsioak higiezinetan, ekipamenduan edo makinerian– aldaketarik izan bada, eta onuraduna ez bada jada ondasunaren erabiltzaile bakarra, salmenta, lagatze, alokatze edo antzeko sistema baten ondorioz: ondasun horregatik jasotako laguntzaren %100 itzultzea.

III) Funtsezko aldaketa bat gertatzen bada, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak ukitzen dituena, eta horrek jatorrizko helburuei kalte egin: jasotako laguntzaren %100 itzultzea. Funtsezko aldaketatzat hartuko da baldin azkeneko ordainketaren unean zeuden Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

IV) Beren gain hasten ari diren gazteen kasuan, nekazari aktiboaren izaeraren betebeharra edo ustiategiaren gutxieneko neurriarena betetzen ez bada, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

b) Titularraren eta ustiategiaren baldintzak betetzen jarraitzea:

i) Egiaztatzen bada lehentasunezko ustiategi izaera edo titularrarena konpromisoko lehenbiziko urtean galdu dela, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean %30, eta hirugarrenean %15.

ii) Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak ez badu bere dimentsioa murrizten Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago.

c) Ustiategien kokapen geografikoari eustea. Mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, muga natural garrantzitsuak dituen toki batean dagoen ustiategiaren izaera konpromisoaren lehenbiziko urtean galtzen bada, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean %30 eta hirugarrenean %15. Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak bere azalera osoa murrizten ez badu mendialdean edo, goiko mendialdea edo mendialdea izan gabe, muga natural garrantzitsuak dituen toki batean.

d) Egiaztatzen bada ez dela bete, pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakume izateko konpromisoa, jasotako laguntzaren %20 galduko da, salbu konpromisoa betetzea, materialki, ezinezkoa izan bada.

e) Ez bada betetzen ekoizpena ingurumena gehiago errespetatzen duten metodoen bidez gauzatzen jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

f) Ez bada betetzen prestakuntza eta aholkularitza neurrietan parte hartzen jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

g) Ez bada betetzen kalitate araubideek babestutako produktuak ekoizten eta/edo lantzen jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

h) Ez bada betetzen elkartea eta/edo horietako bateko bazkidea izaten jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

3. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen direnean ez da ulertuko aurreko ataletan aipatzen diren konpromisoak bete gabe gelditu direla:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ustiapena edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eskaera aurkeztu zuenean ezin bazen aurreikusi. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako neurri unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurrak eta/edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) Ustiategiko eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, onuradunen azienda edo labore guztiak edo zati bat kaltetu dituena.

4. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

24. oinarria. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen pertsona onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programan.

Dirulaguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, dirulaguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa, ezta ezarritako intentsitate gordinak baino handiagoa ere.

25. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei jarraituko die, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.

II. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

KONTZEPTUA

EUROAK/UNITATEA

LURRAK EROSTEA

1. Industrialdeko lurra edo abeltzaintzakoa/m²

25

2. Industrialdetik kanpoko lurra edo abeltzaintzakoa/ha

4.000

LUBERRITZEAK ETA SASI GARBIKETAK

1. Lur ez sasitsua/ha

500

2. Lur sasitsua/ha

1.070

3. Sasi-garbitzea, %50etik beherako sastraka dagoela (hektareako)

230

4. Sasi-garbitzea, %50etik gorako sastraka dagoela (hektareako)

440

BIDEAK

1. Bide osoa (honako hauek barne: sasi-garbitzea, erauzketa, karga eta garraioa, areka, lubeta bat egitea, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea, ureztaketa eta trinkotze-lanak)/m²

7,50

2. Bide sinplea (sasi garbitzea, lurra profilatzea, ureztaketa eta trinkotze-lanak, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea)/m2

5,75

3. Areka gaineko pasabidea (honako hauek barne: hodia, aldeetako paramentuak, hormigoitzea –beharrezkoa bada–, igeltserotza-lanei dagokien zati proportzionala, indusketa, legarra eta lurra ekartzea)/ml

–Diametroa 30 cm

70

–Diametroa 40 cm

100

–Diametroa 50 cm

150

–Diametroa 60 cm

200

–Diametroa 80 cm

250

4. Hesi kanadarra (neurri aldakorrak, metalezko parrilla, profil laminatua T bikoitzean, hormigoizko murruak eta hala bereko zolata dituena, baita saneamendua eta drainatzea ere)/ unitatea

6.000

FINKAK HOBETZEA

1. Hustubide berriak (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa)

–euro/m³

1,5

–euro/metro lineala

3

2. Ubideak garbitzea (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa)

–euro/m³

1,25

–euro/metro lineala

2,5

3. Lur erauzketa eta tarte aldakorretarako garraioa, buldozer bidezkoa/m³

0,68

4. Lur erauzketa pala kargatzailearekin, eta kamioian garraiatzea, finkaren barnean/m³

1,70

5. Lur erauzketa beldar-traktorearekin, eta are-makina motordunean garraiatzea, finkaren barnean/m³ lur

1,25

6. Nibelazioa edo landare geruza kentzea are-makina motordunarekin, finkaren barnean/m³ lur

0,85

7. Arroka erauzketa, baita karga eta garraioa edo lurperatzea ere/m³

22

8. Zangak, putzuak, etab. hustea/m³

13

9. Material solteak kargatzea eta finkatik kanpo garraiatzea/m³

2

10. Drainatzeak

10.1 Geotestila drainatzeetarako euroa/ml

1

10.2 Hodi eta legarrez drainatzea euroa/ml

8

10.3 Legar edo hodiz drainatzea euroa/ml

6

10.4 Drainatzea hodi bikoitzarekin, gehikuntza metro linealeko

5

11. PVCzko lurpeko hodia, finkan noizean behin sartutako ura ateratzeko, euro/ml

16

UREZTAPENAK, ORO HAR

1. Irazgaizte naturaleko ureztatzeko putzuak, ur harguneekin, hustubideekin, drainatzearekin, honako hauek barnean direla: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukiera (m³)

11

2. Ureztatzeko putzuak, iragazgaizteko xafla elastikodunarekin, xafla geotestilarekin, ur harguneekin, hustubideekin, drainatzearekin, honako hauek barnean direla: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondatzea, inguruko hesitura, hainbat hormigoiztatze, hondoko hargunea, erabat funtzionalak eta bukatuak. Edukiera (m³)

16

3. Ura hartzeko azaleko putzua, honako hauek barne: hartxintxarra, hormigoizko eraztunak (gehienez 2 metroko diametrokoak) eta estalkia/metroa (sakon)

255

4. Ureztapeneko etxola, zolata barne/m²

600

5. Telekontrola (unit.)

1.500

6. Iragazte tresnak, proformako fakturen bidezkoak

7. Motoponpa, proformako fakturen bidezkoa

LURZATIKO EKIPAMENDUA NEKAZARITZAKO INTERES PRIBATUKO UREZTAPEN INSTALAZIOETARAKO

1.1 Aspertsiozko ureztapena, lurpeko estaldura osokoa (euroak/ha)

–Azaleko instalazioak < 2 hektarea

4.200

–Azaleko instalazioak >= 2 hektarea eta < 5,5 hektarea

3.700

–Azaleko instalazioak >= 5,5 hektarea eta < 10 hektarea

3.300

–Azaleko instalazioak >= 10 hektarea

3.000

1.2 Aspertsiozko ureztapena, azaleko estaldurakoa/ha

2.600

2. Tantakako ureztapena (euro/ha)

2.400

3. 150 metro baino gutxiagoko erradioa duen edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen duen pibotaren bidezko ureztapena. (hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

4. 150 metroko erradioa edo handiagoa duen eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzen duen pibotaren bidezko ureztapena. (Pibotaren metro linealeko)

200

5. Ureztapen mistoa, pibot eta aspertsio bidezkoa, izkinetako sistema lurperatua duena:

5.1 Pibota, 150 metroko erradioa baino txikiagoa duena edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa. (hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona.

5.2 Pibota, 150 metroko erradioa edo handiagoa duena eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (a+b)

a) Pibotak ureztatutako azalerarako. (Pibotaren metro linealeko)

200

b) Izkinetako estalduraren bidez ureztatutako azalera, a+b lurzatiaren azaleraren adinakoa edo txikiagoa izanda. (Hektareako)

4.700

5.3 Zenbait pibot: azalera osoa 2 pibotez edo gehiagoz estaltzen bada, diruz laguntzen ahal den aurrekontua kalkulatzeko erabilgarri den erradioa izanen da 150 metro lineal baino erradio handiagoa duten piboten erradioen batuketa, betiere horietariko bakoitzak 7 ha baino gehiago ureztatzen baditu. Piboten erradioa 150 metro lineal baino gutxiagokoa bada edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen badute, haien azalerari 3. ataleko kopurua aplikatuko zaio. Izkinetako gainerako azalerari 5.2.b) ataleko kopurua aplikatuko zaio

Aurrekoen konbinazioak.

6. Ureztaketa alboko aitzinamenduaren bidez

6.1 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira

6.2 Aurreko 6.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik. (Makina bakoitzagatik)

5.800

7. Hipodromo bidezko ureztaketa

7.1 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira

7.2 Aurreko 7.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik. (Makina bakoitzagatik)

10.300

LANDAKETAK (hektareako)

1. Mahastiak eta mahatsondoak hektareako

5.305

2. Zelaiak jartzea, honako hauek barne: lurra lantzea, hondoko ongarriketa egitea, haziak lortzea eta ereitea hektareako

585

3. Lehorreko lurrean fruta-arbolak landatzea

3.1 Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: < 300 arbola hektareako (unitatea)

7,62

3.2 Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: ≥ 300 arbola hektareako (unitatea)

4,79

Landarea, proformako fakturen bidez

4. Ureztalurrean fruta-arbolak landatzea

4.1 Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: < 1.000 arbola hektareako (unitatea)

7,69

4.2 Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: 1.000 arbolatik 5.000 arbolara bitarte hektareako (unitatea)

1,34

4.3 Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: > 5.000 arbola hektareako (unitatea)

0,73

Landarea, proformako fakturen bidez

5. Labandina

Landaketa lana/unitatea

0,23

Landarea, proformako fakturen bidez

6. Arte gaineko boilurra hektareako

2.627

7. Lupulua hektareako

7.536

8. Arnika hektareako

4.377

9. Menda hektareako

2.591

10. Belar bedeinkatua hektareako

2.191

11. Ahabia hektareako

2.988

12. Mugurdiondoa hektareako

14.368

13. Andere-mahatsa hektareako

10.268

FRUTA-ARBOLAK SARTZEKO LAGUNTZA OSAGARRIAK (iraunkorrak konpromiso aldian)

1. Zurkaitzak: zutoinak hektareako

1.900

2. Besora jartzea hektareako

4.000

3. Mahatsondorako besora jartzea hektareako

3.400

4. Kiwiondoarendako besora jartzea hektareako

6.500

5. Kontzeko eta gidatzeko egitura iraunkorrak hektareako

13.250

6. Kazkabarraren kontrako sarea: euskarri egitura partekatu gabe, hektareako

11.700

7. Kazkabarraren kontrako sarea: euskarri egitura partekatuta, hektareako

9.450

8. Haize-babesak: kiwiondoarendako berezia hektareako

7.000

ZAINZURIEN LANDAKETA (hektareako)

1. Landaketa lanak

2.500

Landarea, proformako fakturen bidez

BEROTEGIAK

1. Tunela, plastikozko estalkia, automatismorik gabea/m²

13

2. Multikapera plastikoz estalia < 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

20

3. Multikapera plastikoz estalia. ≥ 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

25

4. Multikapera estalia eta alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, edo gisakoak, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

40

5. Multikapera, alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, eta estalki plastikozkoa dituena, eta motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

30

6. Itzaltegiko egitura, sarezko estalkia duena/m²

15

7. Pantaila termikoa/m²

10

8. Laborantza-mahaia/m²

36

9. Aire-berokuntza/m²

6

10. Biomasako aire-berokuntza/m²

10

11. Aspertsioaren eta tantakaketa orokorraren bidezko ureztaketa, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

6

12. Ureztaketa lokalizatua, landare bakoitzari zuzendua, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

8

13. Kapera-berotegi motako egitura duen biltegia (honako hauek barne: zimendua, zolata, metalezko egitura, itxitura eta estalkia) (m²)

115

ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZAK

1. Esnetarako ustiategiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

2. Haragitarako ustiategiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

3. Zerri azienda: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria, barneko argindarra, itxitura sanitarioa eta saretak (m²)

210

4. Untxiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

5. Ahateak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

180

6. Hegaztiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

7. Abeltzaintzako nabeen barneko obrak/m² (honako hauek barne: lur mugimenduak eta eraisketak, zolatak, horma txikiak eta saneamenduak)

50

BESTELAKO ERAIKUNTZAK

1. Simaurtegia

1.1 Zolata/m²

30

1.2 Hormak/m³

300

1.3 Egitura eta estalkia/m²

80

2. Hobiak

2.1. Hobia/m³

90

2.2. Minda-putzuaren estalkia/m²

70

3. Hormigoi armatuko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

8

4. Zabor-legarrezko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

1,25

5. Hormigoitua/m³

130

6. Irazgaizteko xafla, minda putzurako >1000 m²/m²

15

7. Iragazgaizteko xafla, minda putzurako ≤ 1000 m²/m²

18

8. Hormigoi proiektatua edo “GUNITA” paratzea, 5 cm-ko lodiera/m²

15

9. Bazka-siloa (zolata eta paretak)/oinplanoaren m²

140

10. Eustormak/m³

400

11. Nabeen itxitura/paretaren m² (olanak salbu)

30

12. Edozein diametrotako kareharri hautatuzko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak paratu aitzin egokitzea eta material iragazlez betetako estradosa, hormigoitua beharrezkoa izanez gero, erabat funtzionala eta bukatua

-euro/m³

70

-euro/t

40

13. Estalkiaren modernizazioa/m² (desmuntatze eta muntatze lanak barne)

70

14. Isolamenduak

14.1 Poliuretano hedatuaren bidezko isolamendua, 2,5 cm-ko lodiera (m²)

7

14.2 Lodierako cm erantsi bakoitzetik (m²)

2

15. Jetzitegia, esnetegia, lokal teknikoa: bulegoak eta jantzitegia (m²)

400

16. Minden putzua (erauzketa mekanikoa, betegarria botatzea eta hura tinkotzea, zabor-legarreko oinarria, landare geruza betetzea, instalazioetako zanga hondeatzea, drainatzeko hodia eta kutxatila, gunitatzea, ate metalikoa eta metalezko itxitura)/ m³-ko edukiera

12

ABELTZAINTZAKO EKIPAMENDUA/nabeko m²

1. Behi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, bazkategiak, askak eta hesiak)

30

2. Ardi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, erditze lekuak, bazkategiak, askak, eta hesiak)

25

3. Arrautzetarako oiloak/nabeko m² (barne dira errutegiak, slatak, kotak, bazkategiak eta askak)

75

4. Haragitarako oiloak/nabeko m² (barne dira slatak, bazkategiak, askak, aireberritze estatikoa eta berokuntza)

70

5. Zerri azienda/nabeko m² (barne dira pentsu banaketa, ur hodiak, kalapatxak, askak eta aireberritze estatikoa)

5.1 Gizentzea/m²

35

5.2 Haurdunaldia/m²

55

6. Untxia/nabeko m² (barne dira amatzeko eta gizentzeko kaiolak, bazkategiak, askak, habiak, jatekoen eta uraren banaketa, eta garbitzeko sistema)

55

ESNETARAKO EDO HARAGITARAKO BEHI AZIENDARENDAKO EKIPAMENDUA

1.1 Minden irabiagailu murgildua/unitatea

10.500

1.2 Palarrak/unitatea

11.500

1.3 Aratxeak edoskiarazteko makina/unitatea

10.700

1.4 Plantxen goma/m²

60

1.5 Kautxuzko lastaira/ml

125

1.6 Hazkagailua/unitatea

1.500

1.7 Erditzeen detektagailua/unitatea

4.000

1.8 Jezteko errobota/unitatea

127.000

1.9 Aratxeendako etxola, parkea barne/unitatea

560

1.10 Esnea hozteko tanga > 10.000 litro/unitatea

45.000

1.11 Esnea hozteko tanga < 10.000 litro/unitatea

27.000

1.12 Aska/unitatea

300

1.13 Askak (3-4 m)/unitatea

1.000

1.14 Uraren eta pentsuaren banaketa lerroak/unitatea

10.000

1.15 Harrapatokia < 4 metro luze/unitatea

170

1.16 Harrapatokia >= 4 metro luze/unitatea

250

1.17 Hesia < 4 metro luze/unitatea

160

1.18 Hesia >= 4 metro luze/unitatea

280

1.19 Langa < 4 metro luze/unitatea

150

1.20 Langa >= 4 metro luze/unitatea

235

1.21 Etzalekua/unitatea

120

1.22 Pentsurako siloa/unitatea

3.000

1.23 Pentsua garraiatzeko tornua/unitatea

2.500

1.24 Kanpoko bazkategia/unitatea

1.300

1.25 Barneko bazkategia/unitatea

200

1.26 Garbitzeko errobota/unitatea

12.500

ESNETARAKO EDO HARAGITARAKO ARDI AZIENDARENDAKO EKIPAMENDUA

1.1 Ardi aziendarentzako parriladura (lurreko saretak)/m²

75

1.2 Bildotsak edoskiarazteko makina/unitatea

5.500

1.3 Ardi esnea hozteko biltegia/unitatea

12.000

1.4 Aska solteak (lurzatietarako, patiorako...)/unitatea

65

1.5 Askak (3-4 m)/unitatea

1.000

1.6 Uraren eta pentsuaren banaketa lerroak/unitatea

10.000

1.7 Hesiak < 3 metro luze/unitatea

50

1.8 Hesiak >= 3 metro luze/unitatea

70

1.9 Erditze-lekua, osoa, bazka-ontzi txikiarekin/unitatea

160

1.10 Gobernatzeko mahuka 8-10 m/unitatea

2.500

1.11 Pentsurako siloa/unitatea

3.000

1.12 Pentsua garraiatzeko tornua/unitatea

2.500

1.13 Bazkalekuak patiorako < 3 metro luze/unitatea

50

1.14 Bazkalekuak patiorako >= 3 metro luze/unitatea

75

ERLEZAINTZARAKO EKIPAMENDUA

1.1 Zurezko kutxak/unitatea

45

1.2 Argizari koadroak/unitatea

2

HORNIDURAK

1. Ur hornidurak. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko edo legarrezko ohea, hodia, sarearekiko konexioa, kontagailua eta paso-giltzak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

12

2. Behe tentsioko eta tentsio ertaineko lur azpiko linea elektrikoa. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko ohea, kanalizazioa, kableatua, igeltserotza-lanei dagozkien zati proportzionala, erregistroko kutxatxilak, terminal bimetalikoak, lur konexioak, armairuak eta kaxa elektrikoak, sarrera orokorretako lur konexioak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

90

3. Behe tentsioko eta tentsio ertaineko linea elektrikoa. Honako hauek barne: euskarri-zutoinak, kableatua, konexioak, tximistorratzak, tenkaketarako osagarriak, ebakigailuak, larako-eraztunak, armairu-kontagailuak, armairuak eta kaxa elektrikoak, sarrera orokorretako lur konexioak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

90

4. Transformadorea. Honako hauek barne: zutoina, armairuak eta kaxa elektrikoak, konexioak, etab., erabat funtzionala eta bukatua/unitatea

24.000

BILTEGIAK

1. Biltegi itxia/m²

200

2. 2-3 paretako biltegi itxia/m²

170

3. Estalia eta paretagabea/m²

150

4. Lehorpea/m²

125

PRODUKZIO, ERALDAKETA EDO MERKATURATZE ZENTROA

1. Eraikin berriak eta aurretik zeudenak handitzea (lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra, margotzea eta panelak jartzea, hozkailukoak salbu) m²

1.1 Osasun eta girotze errekerimendu altuak dituztenak (harakintza industria, esnekien industria...)

480

1.2 Osasun eta girotze errekerimendu ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak)

380

1.3 Lehengai, azken produktu eta beste produktu batzuen biltegiak, osasun eta girotze errekerimendu berezirik gabe

300

2. Oraingo eraikinak egokitzea m²

2.1 Osasun eta girotze errekerimendu altuak dituztenak (harakintza industria, esnekien industria...)

400

2.2 Osasun eta girotze errekerimendu ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak), bai eta biltegiratzekoak ere, osasun eta girotze errekerimendu berezirik gabe

300

3. Web orrien garapena

3.000

HESIAK ETA ITXITURAK (honako hauek barne: sartzeko ateak eta atakak, ate automatikoak salbu)

1. Sare erronboidal zokaloduna (2 m.)/metro lineala

35

2. Sare erronboidal zokalorik gabea (2 m.)/metro lineala

25

3. Harri-horma 2 m/metro lineala

45

4. Burdin-haria/Autopistako sarea/metro lineala

6,50

5. Heskaia/metro lineala

15

6. Urbanizazio zuhaitzak/unitatea

30

7. Hesi elektrikoa/artzain elektrikoa: 230 v-ko bateria edo ekipoa

500

8. Hesi elektrikoa/artzain elektrikoa: 2 hari/metro lineala

2

AZIENDA EROSTEA/abelburua

1. Esnetarako behi-azienda

1.1 Esnetarako behiak edo esnetarako biga ernalduak, kartadunak/burua

1.890

1.2 Esnetarako behiak edo esnetarako biga ernalduak, kartarik gabeak/burua

1.610

2. Haragitarako behi-azienda

2.1 Haragitarako behi piriniarrak edo biga piriniar ernalduak edo hazitarakoa, kartadunak/burua

1.715

2.2 Haragitarako behiak edo haragitarako biga ernalduak edo hazitarakoa/burua

1.430

2.3 Haragitarako urtebeteko bigak/burua

1.000

3. Ardi-azienda

3.1 Esnetarako ardia eta aharia/burua

140

3.2 Esnetarako arkaztea/burua

100

3.3 Haragitarako ardia eta aharia/burua

120

3.4 Haragitarako arkaztea/burua

80

3.5 Jezteko ahuntza eta antxume arra/burua

250

3.6 Ahuntza umearekin/burua

300

3.7 Beste arrazetako ahuntzak/burua

70

4. Txerriak

4.1 Umetarako zerrama/burua

420

4.2 Aurrerako zerrama/burua

280

5. Untxi azienda

5.1 Ernalketarako untxi arrak/burua

20

5.2 Umatzeko untxi emeak/burua

7

6. Behor azienda

6.1 Auritz arrazako zaldi azienda, kartaduna

6.1.1 Behorra/burua

1.100

6.1.2 Aurrerako moxal emea/burua

700

6.1.3 Garañoa/burua

2.000

6.2 Nafarroako zaldikoa arrazako zaldi azienda, kartaduna

6.2.1 Behorra/burua

1.000

6.2.2 Aurrerako moxal emea/burua

625

6.2.3 Garañoa/burua

1.300

6.3 Zaldi azienda mestizoa

6.3.1 Behorra/burua

715

6.3.2 Aurrerako moxal emea/burua

500

6.3.2 Garañoa/burua

1.200

7. Zezenketarako behi azienda

7.1 Behitarako zezena/abelburuko

1.500

7.2 Behi ama, behitarako ez den zezena/abelburuko

1.000

7.3 Zekorrak/abelburuko

600

7.4 Txahalak/abelburuko

300

8. Landako oiloa edo ekologikoa/unitatea

5

9. Erlezaintza

9.1 Erlategiak/erlategia

45

NEKAZARITZAKO MAKINAK (unitateko)

1. Traktoreak

1.1 Pot. < 50 ZP

13.600

1.2 50 ≤ pot. < 100

35.000

1.3 100 ≤ pot. < 150

56.000

1.4 150 ≤ pot. < 200

80.000

1.5 200 ≤ pot. < 250

100.500

1.6 Pot. ≥ 250

133.000

1.7 Gurpil estuak

–Aurreko gurpila (unitatea)

2.500

–Atzeko gurpila (unitatea)

3.500

2. Pala-traktorea (mekanismo hidraulikoa, euskarria eta pala edo hasierako beste tresna bat barne)

6.400

2.1. Palaren tresnak (ontziak, pintzak, ziriak...)/unitatea

2.500

3. Motokultoreak

3.200

4. Uzta biltzeko makina autopropultsatuak (ebaketa-burua barne)

4.1 Zerealak eta bestelakoak (bihiak-haziak) biltzeko makina

Potentzia < 250

135.000

4.2 Zerealak eta bestelakoak (bihiak-haziak) biltzeko makina

Potentzia ≥ 250

160.000

4.3 Uzta biltzeko makinaren ebaketa-burua

40.000

4.4 Uzta bildu eta xehatzeko makina

10.000

4.5 Bazka biltzeko makina autopropultsatuak

222.000

4.6 Enborretik eta hostoetatik bibragailu bidez uzta biltzeko makina

98.400

4.7 Frutagintzako plataforma autopropultsatua

20.300

4.8 Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastiak, olibondoak eta gisakoak)

156.300

4.9 “Baby leaf” hostoak biltzeko makina

52.100

4.10 Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (lekak, ilarrak, ziazerbak)

358.500

4.11 Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomateak)

135.000

4.12 Uzta biltzeko ekipamenduetarako automatismoak –errendimenduaren, hezetasunaren eta abarren monitorizazioa...– (IV. eranskina)

10.000

5. Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak

5.1 Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak)

33.500

5.2 Kargatzaile trinkoa (robota edo bobcata)

30.500

5.3 Gurpil gaineko pala kargatzailea

110.200

5.4 Pala kargatzaile teleskopikoa

54.200

5.5 Unifeed motako nahasgailuak

110.000

6. Gurditraktorea

28.000

7. Lurra lantzeko makineria

7.1 Golde belarriduna

16.000

7.2 Lurpe-golde destrinkotzailea

4.500

7.3 Craker lurpe-goldea

16.000

7.4 Chisel goldea

8.500

7.5 Lurra lantzeko makina errotore bidezkoa-errotokultorea

18.000

7.6 Harriak lurperatzeko fresatzeko makina-konformatzeko makina

25.000

7.7 Disko-area

10.500

7.8 Are azkarra

15.000

7.9 Are abiarazia

20.000

7.10 Lurra lantzeko makina arantzaduna edo besoduna

7.900

7.11 Mahatsondoen edo landareen arteko kultibadorea

5.700

7.12 Mahatsondoen arteko lanabesa kultibadoreari egokitzeko

1.700

7.13 Lerrokako lur-lantzea (strip hill)

18.000

7.14 Arrabolak

10.000

7.15 Sasia garbitzeko makina

5.800

7.16 Harriak kentzeko makina

9.500

7.17 Marruskagailua

15.500

8. Erein eta landatzeko makineria

8.1 Lerro ereiteko makinak (zurrustakakoak) mekanikoa

16.000

8.2 Kolpeka ereiteko makinak (bihiz bihikoak/doitasunezkoak), mekanikoak

23.000

8.3 Ereiteko makina pneumatikoak

40.000

Zuzenean ereiteko makinak

8.4 Zuzenean ereiteko arrasteko makinak

50.000

8.5 Zuzenean ereiteko makinak (zurrustakakoak)

16.000

8.6 Zuzenean ereiteko makinak (kolpeka)

23.000

8.7 Zuzenean ereiteko makinak (pneumatikoak)

40.000

8.8 Birlandatzeko makinak

14.800

8.9 Erein eta landatzeko ekipamenduetarako automatismoak (IV. eranskina)

10.000

9. Tratamenduetarako ekipamenduak

9.1 Arrasteko ihinztagailuak

28.000

9.2. Ihinztagailu esekiak

20.000

9.3. Tratamenduko ekipamenduetarako automatismoak (IV. eranskina)

10.000

9.4. Aurrealdeko ihinztatze biltegia

5.000

9.5 Ihinztagailu autopropultsatua

89.500

9.6 Atomizagailu-langarreztagailua

6.000

9.7 Hautseztagailuak

6.000

10. Ongarriak eta ura ekartzeko ekipoak

10.1 Ongarritzeko makina herrestatuak

25.000

10.2 Ongarritzeko makina esekiak

15.000

10.3. Ongarriak eta ura emateko ekipamenduetarako automatismoak (IV. eranskina)

10.000

10.4 Simaurra hedatzeko orga

16.500

10.5 Simaurra hedatzeko orga, goi mendialdeko ustiategietan

19.000

10.6 Minden zisterna

49.300

10.7 Minden zisterna, goi mendialdeko ustiategietan

56.700

10.8 Minda zisternak egokitzea minden lokalizaziorako (hodi esekiak edo bestelako sistemak)

20.000

11. Bazka biltzea

11.1 Segamakina (egokitzailea)

21.000

11.2 Segamakina (ez egokitzailea)

12.000

11.3. Eskuareak

12.500

11.4 Birringailuak

15.600

11.5 Belardien aireztatzailea

4.000

11.6 Ohiko paka-makinak

17.800

11.7 Paka handiak egiteko makinak

76.200

11.8 Bolak egiteko makina

20.900

11.9 Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

9.300

11.10 Arrasteko Unifeed

26.300

11.11 Bestelakoak (etzanarazteko makinak)

13.900

11.12 Bestelakoak (silokoa ateratzeko makinak)

4.900

12. Bazka biltzea, goi mendialdeko ustiategietan

12.1 Segamakina (egokitzailea)

24.150

12.2 Segamakina (ez egokitzailea)

13.800

12.3. Eskuareak

14.400

12.4 Birringailuak

18.000

12.5. Belardien aireztatzaileak

4.600

12.6 Ohiko paka-makinak

20.500

12.7 Paka handiak egiteko makinak

87.700

12.8 Bolak egiteko makinak

24.100

12.9 Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

10.700

12.10 Arrasteko Unifeed

30.300

12.11 Bestelakoak (etzanarazteko makinak)

16.000

12.12 Bestelakoak (silokoa ateratzeko makinak)

5.700

13. Uzta biltzeko beste makina batzuk

13.1 Arrasteko plataformak

50.600

13.2 Zuhaitz-astingailuak

35.000

13.3 Mahatsa biltzeko arrasteko makinak

50.200

14. Arrasteko beste makina batzuk, edo esekiak

14.1 Hondakinen birringailua

7.200

14.2 Hostoak kentzeko makina

12.600

14.3 Inausi aurreko makina

9.900

14.4 Puntak mozteko makina

8.200

14.5 Nibelagailua

26.100

14.6 Kabailoiak egitekoa

10.000

14.7 Plastikoak hedatzekoa

5.000

14.8 Lurra estaltzekoa

3.000

15. Atoiak (orokorra)

15.1. Iraulki-atoiak

12.400

15.2 Plataforma-atoia

9.000

15.3 Mozteko tresneria eramateko atoia

2.500

15.4 Fardoendako atoi autokargatzailea, A motakoa-Fardo txikiak elkartzeko makina

39.500

15.5 Fardoendako atoi autokargatzailea, B motakoa-Fardo handia biltzeko makina

65.000

15.6 Bazkarendako atoi autokargatzailea

59.000

15.7 Bestelako atoiak-Autoan azienda eramateko atoia

3.000

15.8 Bestelako atoiak-Atoi trakzionatua

3.800

15.9 Bestelako atoiak-Atoi autoegozlea

37.500

15.10 Bestelako atoiak-Azienda garraiatzeko atoia, traktoreari lotua

10.100

15.11 Bestelako atoiak-Mahatsa biltzeko atoiak

17.100

16. Bestelako tresnak

16.1 GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemarik gabea

3.000

16.2 GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemaduna (IV. eranskina)

9.500

16.3 Jasogailuak

3.500

16.4 Torloju amaigabea

1.650

16.5 Minda irabiagailua, traktoreari lotua

3.100

16.6 Urez garbitzeko makina

1.800

16.7 Hiru puntuko krokadura

8.850

EKIPAMENDU INFORMATIKOA

1. Ekipamendu informatikoa (ordenagailua, inprimagailua, oinarrizko softwarea...)

1.000

2. Mapaketa sistemak (IV. eranskina)

10.000

3. Doitasunezko software sistemak (IV. eranskina)

17.400

III. ERANSKINA

Nekazaritzako biltegiak (m²/nekazaritzako lan unitateak)

400

1. Gehieneko azalera biltegiko (m²)

1.000

IV. ERANSKINA

Inbertsio berritzaileak

1.–Analisi ekipoak.

1.1. Labore intentsiboen eta estentsiboen garapen mailaren detektagailua, lurzoruen eta uren analisia, lortutako produktuaren egoerarena.

2.–Erregulazio eta kontrol ekipoak.

2.1. Sentsoreetan oinarritutako sistema elektronikoa, erregulatzeko tarteak eta dosiak ereitean, bestelako lan batzuk –ongarria, tratamenduak, minden eta/edo ongarri likidoen banaketa lokalizatua, uzta...–

3.–Gidatzeko sistemak GPSaren bidez.

3.1. Gidatzeko sistema pilotu automatikoaren bidez.

4.–Mapaketa sistemak.

4.1. Traktoreen eta uzta-makinen mapaketa sistema.

5.–Nekazaritzarako (berotegiak barne) eta abeltzaintzarako doitasun softwarea.

6.–Kudeaketa eta kontrol automatikoko plataformak abeltzaintzan (sistema adimentsuak, hala nola abereak eta loteak gobernatzeko irakurgailu interaktiboak, datuen idazketa elektronikoa–, GPS lokalizagailuak jartzea abereengan, instalazioetako sentsoreak, neurgailuak, mugimenduen kontrola).

7.–Energia berriztagarriak.

7.1. Energia berriztagarria produzitzeko ekipamendua, ustiapenean bertan kontsumitzeko.

Iragarkiaren kodea: F2002950