48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2020ko plantila organikoa. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitateko Batzar Orkorrak, 2020ko otsailaren 19ko osoko bilkuran, 2020. urteko plantila organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantila organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2020ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2002990