48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza, 2020rako ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 19an egindako saioan, hitzartu zuen hasiera batean onestea 2020rako ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza.

Onespenaren erabakia 2019ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituta, behin betiko onetsita gelditu da ordenantza eta testu osoa argitara ematea agindu da, egokiak diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 19an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

UR-HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOZKION BESTE JARDUKETA ETA ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TRIBUTU IZAERA EZ DUTEN ONDARE-PRESTAZIO PUBLIKOAK ARAUTZEKO ORDENANTZA 2020RAKO

I. TITULUA

Iruñerriko zerbitzuak saren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak, uraren ziklo integralari dagokionean

I. KAPITULUA

Xedea, aplikazio eremua eta izaera

1. artikulua. Ordenantza honek Iruñerriko Mankomunitatea osatzen duten Udalen eremuetan ematen diren ur-hornidura, estolderia, saneamendu eta arazketa zerbitzuengatiko tarifak eta Uraren Ziklo Integralarekin lotuta ematen diren jarduerengatiko beste eskubide ekonomiko batzuk arautzen ditu, non arau-testu honek hartzen eta arautzen dituen zerbitzuak ematen diren, bai eta, halakotan, integraturik egon gabe ere, ur-hornidura egiten edota ur-isurpenak biltzen diren beste haietan ere.

Estatutuen 9. artikuluaren arabera, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean -Kontzeju batean edo zenbaitetan- ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

Aipatutako zerbitzu eta eskubide ekonomiko horiek Iruñerriko Zerbitzuak SA (SCPSA) sozietateak eman eta kudeatzen ditu, Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetan eta Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen arteko harremanen erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera.

2. artikulua. Ur-hornidura, estolderia, saneamendu eta arazketa zerbitzuengatiko tarifak eta gainerako eskubide ekonomikoak eta Uraren Ziklo Integralarekin lotuta ematen diren jarduerengatiko beste eskubide ekonomiko batzuk tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak dira.

II. KAPITULUA

Emandako zerbitzuak

3. artikulua. Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren gertatzezko edo ahalbidezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.

b) Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den diru-saria uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.

d) Edateko ur-hornidura edo/eta hondar-uren hustuketaren behin-behineko edo behin-betiko kontratazioa egiteko beharrezko jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.

Ez dira ordaintzekoak izanen erabilera aldaketagatiko kontratuen izapideak eta burutzapena, baldin eta titularitatea aldatzen ez bada, hala nola beste kontratu bateko titularitatearen aldaketa edo subrogazioa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren 101. eta 102. artikuluek arauturikoarekin bat. Halaber, dagokion bajaren ondorengo 30 egun naturaleko epean egiten diren alta kasuetan, honetatik kanpo geratzen direlarik Ordenantza horren 98. artikuluko 1c, e eta f ataletakoren bat aplikatzearen ondorioz egindakoak. Era berean, baja eman zaion erabiltzaileak egunean eduki behar ditu SCPSArekiko betebehar ekonomikoak behin igaro direnean bankuko helbideratzearen bidez ordaindutako fakturak itzultzeko legezko epeak.

e) Edateko uren distribuzio sare edota hondar-ur hustuketa sareetara lotzeko eskubidea. Hornidura edota saneamendu zerbitzuak egitez eskura izatearen gertakariaz zehazten da.

f) Ikuskapen-lana, enpresaren langileek burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, beroietan arauturikoaren infrakzioa edo ez-betetzea gertatzen den kasuetan.

g) Ur-hornidura eteteko eta berriro konektatzeko lanak, Uraren Ziklo Integrala arautzeko ordenantzan zerbitzuak lortzeko ezarritako baldintzak ez betetzeagatik edo arau-hausteagatik ur-hornidura justifikatuta eten den kasuetan.

h) Ur-lotuneak egitea, bai edateko ura banatzeko sareetara, bai eta hondakin-urez husteko sareetara ere, kontagailuak kokatu eta ordeztea, edo beste lan batzuk, lan horiek SCPSAk gauzatu behar dituen kasuetan.

III. KAPITULUA

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Ordaintzera beharturik daude:

a) Ordenantza honetako 3. artikuluaren a), b), c) eta d) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra. Kontraturik gabeko ur-hartunea baimentzeko eskaerak egiten badira, baimen hori eskatzen duenak ordaindu behar du.

b) Ordenantza honetako 3. artikuluaren e) eta h) ataletan zehazten diren zerbitzuak direnean:

b.1) Etxebizitzetako ur-lotuneak: Etxebizitzen sustatzailea izanen da ordaintzera beharturik, eta, halakorik egon ezean, 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatzeko unean egoera horretan dagoena.

Etxebizitza-promozioak. Nolanahi ere, sustatzaileak ordainduko ditu promozioko lotune guztiak.

b.2) Merkataritza zentroetarako higiezinetako ur-lotuneak edo bulegoak dituzten eraikinetakoak, jarduketa bakarra eskatzen eta zenbait lokal hartzen dituztenak: sustatzailea izanen da ordaintzera beharturik, eta, halakorik egon ezean, 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatzeko unean egoera horretan dagoena.

Gainerako ur-lotuneak: ur-lotunea eskatu duenak edo 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatu dituenak.

c) 3. artikuluaren f) eta g) ataletan zehazten diren jardueren eta lanen kasuan, arau-haustea eragin duten edo hornidura eten zaien pertsona fisiko edo juridikoak.

Hornidura-kontraturik ez dagoen kasuetan, ordaintzera beharturik egonen dira ikuskapena dagokieneko lursail, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta bestelako higiezinen jabeak, errentariak, edo edonolako erabiltzaileak, beti ere zehaturiko gertakaria dela edo Uraren Ziklo Integrala arautzeko ordenantzan zerbitzuak lortzeko ezarritako baldintzak ez betetzea dela eta onuradun suertatu izan direnean.

IV. KAPITULUA

Kuotaren oinarria

5. artikulua. 3. artikuluan zerrendaturiko zerbitzuetako bakoitzari dagokion kuota kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:

a) 3. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzurako: kontagailuaren ur-emari nominalaren edo Q3 ur emari iraunkorraren araberako kuota finkoa, edo kontraturik gabeko ur-hartunea egiteko emandako baimen-motaren arabera.

b) 3. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako: hornidura-kontadorearen ur-emari nominalaren edo Q3 ur emari iraunkorraren araberako kuota finkoa.

c) 3. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kuboen kopurua.

d) 3. artikuluaren d) atalean aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa, kontagailuaren emari nominalaren edo hornidurako Q3 ur-emari iraunkorraren arabera.

e) 3. artikuluaren e) atalean aipatutako zerbitzurako: ur-lotunearen edo deribazioaren diametroaren araberako kuota finkoa, edo diferentzia handiagotze kasuan. Kuota honi koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, Eranskinean ezartzen diren erabilpen ezberdinen edo eta eraikinen motaren arabera.

f) 3. artikuluaren f) atalean ezarritako jardueretarako: egindako ikuskapenen kopurua.

g) 3. artikuluaren g) atalean ezarritako jardueretarako: justifikatutako etete baten ondoren hornidura berrezartzeko egin diren lanak.

h) 3. artikuluaren h) atalean ezarritako jardueretarako: kuota finkoa, egin beharreko lanaren arabera.

V. KAPITULUA

Tarifak

6. artikulua. Kuota kalkulatzeko oinarriei aplikagarri zaizkien tarifak Eranskinean ageri direnak dira, zerbitzu bakoitzerako.

VI. KAPITULUA

Kuotak

7. artikulua. Zerbitzu bakoitzari egokituko zaion kuota, bere oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen emaitza izanen da.

8. artikulua. Aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

VII. KAPITULUA

Sortzapena

9. artikulua. 1.–3. artikuluaren a) eta b) ataletan ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak hil edo lauhileko natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, sareetara lotura eginik duten erabiltzaile guztiendako.

Zerbitzuari atxikitzen diren erabiltzaileendako ere, tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak atxikipena egiten den egunean sortuko dira, nolaz eta, ordaintzera behartutakoak, hil horri geratzen zaizkion egunen proportzio-zatia eta geratzen diren egunei dagokiena, fakturazio-aldia bukatu arteraino, ordain dezan.

Kontraturik gabeko ur-hartuneak eskatu dutenendako, tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ur-hartunea baimentzen den unean bertan sortuko dira.

2.–3. artikuluaren c) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ur erabilpena egiten deneko momentuan bertan sortuko dira

3.–3. artikuluaren d) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak edateko ur-hornidura edota hondar-uren hustuketa-kontratua egiten denean sortuko dira.

4.–3. artikuluaren e) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sortuko dira:

a) Eraikinetako ur-lotuneetan, eraikuntza lanerako lotura eskatzen den unean edo eraiketa lanetarako ur-hornidura kontratua gauzatzen den momentuan, nahiz eta ur-lotuneak lehenago eginak izan daitezkeen, poligono baten urbanizatze aldian.

b) Bestelako ur-lotureetan, delako lotura baimendua izan orduko.

5.–3. artikuluaren f) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak, ordenantzen infrakzioa gertatu izan den kasuetan, Enpresak baimendutako langileek ikuskapen edo egiaztapen bisitaldia egiten duten momentuan sortuko dira.

6.–3. artikuluaren g) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sortuko dira hornidura berriz ezartzea baimentzen den unean, behin konpondu direnean etetea ekarri zuten arrazoiak.

7.–3. artikuluaren h) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sortuko dira eskatutako lanak egitea baimentzen den unean.

VIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

10. artikulua. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ondoko arauei jarraituz ordainaraziko dira:

1.–3. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren diru-sariak honela ordainaraziko dira:

a) 2,5 m³/h edo ur-emari nominal txikiagoko edo 4 m³/h edo ur emari iraunkor (Q3) txikiagoko kontsumoen kontrolerako kontagailuak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, lau hilabetean behin.

b) 2,5 m³/h baino ur-emari nominal handiagoko edo 4 m³/h edo ur emari iraunkor (Q3) handiagoko kontsumoen kontrolerako kontagailuak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, baita kontraturik gabeko ur-hartuneak eskatu dituzten erabiltzaileen kasuan ere, hilabetean behin.

2.–3. artikuluaren d), e), g) eta h) ataletan aurreikusitako tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sortzapena egiten den momentuan ordainaraziko dira.

3.–3. artikuluaren f) atalean aurreikusitako tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaion momentuan ordainaraziko dira.

IX. KAPITULUA

Diru-bilketa

10. artikulua. 1.–Ordenantza honetan zehazten diren zerbitzuak ematetik sortzen diren zorrak “jakinarazpen gabeko” kontsideratuak izanen dira, 3. f) artikuluan aipatzen diren jardueretatik sortzen direnak izan ezik.

2.–3. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, sortzapena izan eta ondorengo hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

3.–3. artikuluaren d) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira, baldin eta 12. a) artikuluan aurreikusten den ordaintzeko era eskatu ez bada, halakoetan 30 egun naturaleko epean ordaindu beharko baitira.

4.–3. artikuluaren e) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren araberakoan behin ur-lotunea egiteko eskubidea ezagutua izan eta gero, sortzapena egiten denean ordaindu beharko dira. 9.4 artikuluaren b) lerroaldean zehazten den kasuan, obrarako hornidura-kontratua eratzen den momentuan ordaindu beharko dira.

5.–3. artikuluaren f) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak, ordaintzaileari jakinarazten zaion egunetik aurrera kontaturik, hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

6.–3. artikuluaren g) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira.

7.–3. artikuluaren h) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira.

8.–Ezarritako epean ordainduak ez diren tritutu izaera ez duten ondare-prestazio publikoei dagozkien zenbatekoak urteko legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berandutze-korrituak ez zaizkie aplikatuko administrazio publiko, erakunde autonomo eta zuzenbide publikoko entitateen zorrei, baldin eta lege-ordenamendu pribatuari egokituta jarduten badute.

12. artikulua. 1.–Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten ordaintzaileendako, beraiek seinalatutako banku entitatean eta kontuko zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten ordaintzaileendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe gera litezkeen kasuetan, Iruñerriko Zerbitzuen bulegoetan.

2.–9.1 artikuluan ezarritakoa gorabehera, kontratuaren deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ordaintzaileari itzuli beharko zaizkio.

II. TITULUA

Saneamendu kanonari buruz

13. artikulua. Saneamendu kanona 10/1988 Nafarroako hondar-uren saneamenduari buruzko abenduaren 29ko Foru Legean eta apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bitartez onartutako garapen araudian arauturik dago.

14. artikulua. Kanonaren zenbatekoa azaroaren 26ko 34/2013 Foru Legearen arabera geldituko da finkatuta. Foru lege horrek, hain zuzen, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea aldatzen du.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra ordenantza honek.

1. ERANSKINA

Tarifak

1.–3.a) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

1.1. Kuota finkoak hornidura: ezarritako kontagailuaren ur-emari nominalaren edo ur emari iraunkorraren (Q3) arabera.

KONTAGAILUAREN
UR-EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA
(Q3)

LAUHILEKOKO KUOTA

1,5 m³/ordu arte

2,5 m³/ordu arte

10,32 euro

2,5 m³/ordu arte

4,0 m³/ordu arte

25,48 euro (*)

(*) 1,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua (edo baliokidea Q3 ur emari iraunkorrean) ezarririk dagoen kasuetan, beti ere etxeko erabilpenerako, hots, 1. Tarifakoa esklusiboki, 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da.

KONTAGAILUAREN
UR-EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA
(Q3)

HILEKO KUOTA
(**)

3,5 m³/ordu arte

6,3 m³/ordu arte

22,35 euro

6 m³/ordu arte

10 m³/ordu arte

31,93 euro

10 m³/ordu arte

16 m³/ordu arte

47,77 euro

15 m³/ordu arte

96,15 euro

25 m³/ordu arte

127,60 euro

40 m³/ordu arte

236,68 euro

60 m³/ordu arte

330,44 euro

100 m³/ordu arte

516,50 euro

150 m³/ordu arte

1.258,39 euro

250 m³/ordu arte

1.498,01 euro

400 m³/ordu arte

2.334,47 euro

(**) Hornidura zerbitzuaren kontrol orokorreko arrazoiak direla-eta, SCPSAk instalatu ahal izango du erabiltzaileak eskatutako ezaugarriez bestelakoak dituen beste kontagailu bat, baldin eta horrek ez badu eragiten kontratatutako zerbitzua ematean kalitatea galtzea. Kasu horretan, erabiltzaileari eragindako eta ordainarazitako kuota finkoa izango da ordenantza hau indarrean sartzen denean dagoena.

1.2. Suteetarako ur-hargune zigilatuengatiko kuotak.

Kuota finkoak, ur-lotunearen diametroaren arabera.

UR-LOTUNEAREN DIAMETROA

LAUHILEKOKO KUOTA

30 mm are

11,49 euro

40 mm-koa

22,06 euro

50 mm-koa

34,43 euro

65 mm-koa

46,11 euro

80 mm-koa

86,16 euro

100 mm-koa

120,61 euro

125 mm-koa

189,55 euro

150 mm-koa

465,29 euro

200 mm-koa

550,83 euro

250 mm-koa

860,71 euro

1.3. Kuotak sarean kontraturik gabeko ur-hartunea izateagatik

Kuota finkoak, emandako baimen-motaren arabera.

UR-HARTUNEA

HILEKO KUOTA

Ureztatze-ahoko hartunea

22,35 euro

Ura zisternetan kargatzea

31,93 euro

2.–3.b) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

2.1. Kuota finkoak -saneamendua, estolderia.

Ezarritako hornidura-kontagailuaren ur-emari nominalaren edo ur emari iraunkorraren (Q3) arabera.

KONTAGAILUAREN
UR-EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA
(Q3)

LAUHILEKOKO KUOTA
(**)

1,5 m³/ordu arte

2,5 m³/ordu arte

10,32 euro

2,5 m³/ordu arte

4,0 m³/ordu arte

25,48 euro (*)

(*) 1,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua (edo baliokidea Q3 ur emari iraunkorrean) ezarririk dagoen kasuetan, beti ere etxeko erabilpenerako, hots, 1. tarifakoa esklusiboki, edo bestela etxeko erabilpena edo ureztapen pribaturako esklusiboki, hots, 4.3 tarifa konbinatukoa 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da.

KONTAGAILUAREN
UR-EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA
(Q3)

HILEKO KUOTA
(**)

3,5 m³/ordu arte

6,3 m³/ordu arte

22,35 euro

6 m³/ordu arte

10 m³/ordu arte

31,93 euro

10 m³/ordu arte

16 m³/ordu arte

47,77 euro

15 m³/ordu arte

96,15 euro

25 m³/ordu arte

127,60 euro

40 m³/ordu arte

236,68 euro

60 m³/ordu arte

330,44 euro

100 m³/ordu arte

516,50 euro

150 m³/ordu arte

1.258,39 euro

250 m³/ordu arte

1.498,01 euro

400 m³/ordu arte

2.334,47 euro

(**) Hornidura zerbitzuaren kontrol orokorreko arrazoiak direla-eta, SCPSAk instalatu ahal izango du erabiltzaileak eskatutako ezaugarriez bestelakoak dituen beste kontagailu bat, baldin eta horrek ez badu eragiten kontratatutako zerbitzua ematean kalitatea galtzea. Kasu horretan, erabiltzaileari eragindako eta ordainarazitako kuota finkoa izango da ordenantza hau indarrean sartzen denean dagoena.

3.–3.c) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak- kontsumoa

3.1. Kuota aldakorra: m3-ko prezioa.

1. tarifa.–Etxeko erabilpena, zerbitzu publikoko erabilpena (Administrazio Publikoak) eta gizarte-interesekoa eta iturriak: 0,2965 euro.

2. tarifa.–Industria erabilpena, merkataritza erabilpena, nekazaritza eta abeltzaintza erabilpenak eta suteen aurkako erabilpena: 0,4508 euro.

3. tarifa.–Ureztapen pribatuko erabilpena eta aisia-baratzetako erabilpena: 0,8668 euro.

4. tarifa.–Erabilpen konbinatuen tarifak

4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztapena.

  • 14 m³/hil arte: 0,2965 euro.
  • 14-25 m³/hil: 0,4508 euro.
  • Gainerako kontsumoa: 0,8668 euro.

4.2. Etxekoa-Merkataritza:

  • 14 m³/hil arte: 0,2965 euro.
  • Gainerako kontsumoa: 0,4508 euro.

4.3. Etxekoa-ureztapena:

  • 14 m³/hil arte: 0,2965 euro.
  • Gainerako kontsumoa: 0,8668 euro.

4.4. Merkataritza-ureztapena:

  • 12 m³/hil arte: 0,4508 euro.
  • Gainerako kontsumoa: 0,8668 euro.

5.1 tarifa.–Zerbitzu publikoko erabilpena (Iruñerriko Udal Zerbitzuak): 0,2758 euro

5.2 tarifa.–Eremu publikoak ureztatzeko erabilpena: 0,3241 euro.

5.3 tarifa.–Udalaren ureztatze-erabilpena: 0,3100 euro.

6. tarifa.–Mankomunatu gabeko Udal-Entitateei eman ur-hornidura –zisterna bidezko hornidura barne–: 0,3575 euro.

7. tarifa.–Obrak burutzeko erabilpena, behin-behineko zerbitzu berezitako erabilpena, eta zisterna bidezko hornidura: 0,7824 euro.

8. tarifa.–Ezkutuko ur-ihesagatik gertaturiko kontsumoak: 0,1483 euro.

8. tarifa (ezkutuko ur-ihesengatik gertatutako kontsumoak) aplikatuko da ordainarazpen-aldi bakoitzean (hilekoa edo lauhilekoa) kontsumoa 50 m³ baino handiagoa den kasuetan, eta lehen 50 m3-ak kontratatutako tarifari fakturatuko zaizkio. Ordainarazpen-aldietako bakoitzerako irakurketa-indizerik ez dagoen kasuetan, erregistratutako kontsumoa hainbanatu egingo da igarotako ordainarazpen-aldien artean. Tarifa hau aplikatzea ez da 8 hilabete baino gehiagoko epe baterako izango, ordainarazpena lau hilean behin egiten den kasuetan, ez eta 2 hilabete baino gehiagoko epe baterako, ordainarazpena hilean behin egiten den kasuetan, kontsumoak normalizatutzat jotzen diren likidazioaren aurretiko likidaziotik aurrera zenbatuta, eta ondorengo zirkunstanzia guztiak gertatzen direlarik egin ahal izanen da, egokiro egiaztaturik direnean:

1.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak aldez aurretik tutuerian edo neurgailuetan matxuraren berririk ez duelako moduan.

2.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeria egon, ihesa gertatzeko unean, halakotan, ez eta gertatutako unearen ondoren ere.

Ur-ihesa eragin zuen hautsi edo matxuratutako instalakuntzaren konponketa hura bazela jakin eta ondorengo 7 eguneko gehienezko epean egina beharko du.

3.2.–Mugagabeko iraupena duen hornidura eta saneamendu kontratu batengatiko zerbitzuen erabilpenean erabilera aldaketa egiaztatuko bada, Iruñerriko Zerbitzuak SAk tarifa aldatzeari ekingo dio, nolaz eta begiraturiko benetako erabilera fakturatzeko xedez.

4.–3.d) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Kontratazioa.

KONTAGAILUAREN
EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA
(Q3)

KUOTA

2,5 m³/ordu arte

4,0 m³/ordu arte

139,40 euro

3,5 m³/ordu arte

6,3 m³/ordu arte

174,25 euro

6 m³/ordu arte

10 m³/ordu arte

209,10 euro

10 m³/ordu arte

16 m³/ordu arte

278,80 euro

10 m³/ordutik aurrera

348,50 euro

5.–3.e) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Ur-hartzeko lotura-eskubidea.

5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara ur hartzeko lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarra, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko baitzaizkio:

LOTUNEAREN DIAMETROA

OINARRIA
(euro)

KOEFIZIENTE ZUZENTZAILEA

(1”) arte

25 mm

732,98

Etxebizitza libreak eta prezio mugatuko libreak (*)

0,45

(1” 1/4)

30 mm

1.387,03

BOE (*)

0,3

(1”1/2)

40 mm

2.775,50

Prezio tasatuko etxebizitzak eta eraikinak berritzea (*)

0,35

(2”)

50 mm

4.260,11

Lursaila duen etxebizitza (BOE izan ezik)

0,8

65 mm

5.674,94

Lotune eskaerak, sareak berritzeagatik

0,8

80 mm

7.090,52

Industria, merkataritza eta igerileku pribatuak

1

100 mm

9.934,03

Nekazaritza eta abeltzaintza. Aisiarako baratzeak

125 mm

18.641,24

Jabari publikoko ondasunak, erabilera edo zerbitzu publikokoak

0,2

150 mm

37.975,01

Interes sozialeko erabilerari atxikitako higiezinak

200 mm

68.089,74

Obrak eta behin-behineko erabilera, iragankorra. Gehienez 2 urte

250 mm

106.387,56

Ureztatze pribatua

2

–Ateratzen den zenbatekoa %40az gehitua izanen da ur-lotunea bulego edo etxazpiak dituen etxebizitzarako den kasuetan.

5.2. Suteen aurkako jarduneko kontsumorako ur-lotunea egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

UR-LOTUNEAREN
DIAMETROA

ZENBATEKOA

80 mm artekoa

402,58 euro

100 mm

731,08 euro

125 mm

1.147,18 euro

150 mm edo handiagoa

2.816,89 euro

5.3. Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko ur-lotunea egiten den kasuetan, deribazio bakoitza lotura ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik lotura nagusia tramita dadin bere nahia adierazi ahal du, deribazioak alde batera utziz, eta halakoetan 1 koefizientea aplikatuko delarik.

5.4. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.

5.5. Ur-lotune bati edo ur-lotune deribatu bati koefiziente zuzentzaile bat baino gehiago aplikagarri zaionetan, zerbitzuan erabilera desberdinak batera egiten direlako, lotura-eskubideen zenbaketa lotura horretatik hornitzen diren etxebizitza guztien gainean koefiziente zuzentzaileak aplikatzean ateratzen den batuketa izanen da, koefiziente bakoitza erabilerak duen proportzioan.

5.6. Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera ur-hartze lotunea egiteko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera lotura egiteko eskubidea eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:

a) Hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa globalaren %50ari dagokiona izanen da. Kasu honetakotzat hartzen dira ureztapenerako lotura-eskariak.

b) Saneamendu sarera lotura batua (hondar-ur eta euri-urak aldi berean) egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

LOTUNEAREN
DIAMETROA

OINARRIAK

160 mm

373,84 euro

200 mm

1.041,02 euro

250 mm

1.654,58 euro

315 mm

2.565,76 euro

400 mm

4.164,09 euro

500 mm

6.504,76 euro

Oinarriei 5.1 atalean ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.

c) Hondar-ur edo euri-uretako lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) atalean aurreikusten denaren %50ari dagokiona izanen da.

6.–3.f) artikuluan aurreikusitako jarduerak.

Egindako ikuskapen bakoitzarengatik 66,69 euro.

7.–3.g) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

Egindako etete eta berriro konektatze lan bakoitzarengatik 62,00 euro

8.–3.h) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak

8.1. Lotuneak eta konexioak egitea

8.1.1. Ur hornidurako lotune berriak egiteko lanen tarifak

a) Lotune berriak egiteagatiko tarifak. Lan normalizatuak diren kasuetan, hau da, lotunearen luzera osoa 15 metro baino handiagoa ez den kasuetan eta eskatzaileari edo egin beharreko obraren izaerari egotzi ezin zaizkion alderdi bereziak batera gertatzen ez direnetan, prezio itxi moduan tarifen taula hau aplikatuko da, egin beharreko lotunearen diametroaren arabera:

LOTUNEAREN
DIAMETROA

TARIFA EUROTAN
(15 m arte)

25 mm (1”)

375,00

30 mm (1 ¼”)

419,00

40 mm (1 ½”)

464,00

50 mm (2”)

615,00

80 mm

1.556,00

100 mm

1.675,00

150 mm

2.170,00

200 mm

3.286,00

250 mm

4.543,00

300 mm

10.032,00

400 mm

15.504,00

b) Lotunearen luzera gainditzen delako ordaindu beharreko gehigarriak. Lan normalizatuak diren kasuetan baina egin beharreko lotunearen luzera osoa 15 metro baino handiagoa den kasuetan, aurreko a) paragrafoan jarri den tarifen taula aplikatuko da, baina gehigarri bat gehitu beharko zaio aipatutako 15 metroak gainditzen dituen metro lineal edo frakzio bakoitzeko, beheko taula honen arabera:

LOTUNEAREN
DIAMETROA

GEHIGARRIA (euroak),
15 METROAK
GAINDITZEN
DITUEN METRO
BAKOITZEKO

25 mm (1”)

5,64

30 mm (1 ¼”)

8,91

40 mm (1 ½”)

13,48

50 mm (2”)

21,21

80 mm

36,03

100 mm

44,43

150 mm

62,53

c) Eskatzaileari edo egin beharreko obraren izaerari egotzi ezin zaizkion alderdi bereziak batera gertatzen ez diren lanak. Lan horretarako aurrekontu itxi baten arabera fakturatuko dira (materialen kontsumoa, makineria, langileak, zerbitzuak eta gastu orokorren eragina), bezeroak onartutako aurrekontua, eta, horrenbestez, ez dira aplikatuko lehenago adierazi diren tarifak.

d) Kontagailuak instalatu behar izatea ez dago kontuan hartuta aurreko tarifa horietan, eta, beraz, instalatu behar badira, bereiz ordaindu behar da (ikusi 2. atala), kontagailurako 55 cm x 25 cm-ko erregistro homologatua bezala (146,66 euro), 600 mm-ko diametroko hornitze markoa eta estalki zirkularra (100,77 euro) eta maniobra tranpa (26,18 euro).

8.1.2. Galeriara konektatzeagatiko tarifak.

Lotunearen behin betiko konexioa Iruñeko Alde Zaharreko zerbitzuen galeriara, helburu horretarako dagoen aurreinstalazioa erabilita eta barne hartuta ebakitze giltza jartzea eta konexionatua galeriaren barnean eta galtzadako giltza baliogabetzea eta horren kutxatila, 683,76 euro-ko tarifaren arabera fakturatuko da.

8.1.3. Saneamendu sarera lotuneak egiteko daratulu zuloak egiteagatiko tarifak.

Saneamendu sarera lotuneak egiteko daratulu zuloak egiteko lanetan, tarifa hauek aplikatuko dira modu finkoan eta behin betikoan, lotunearen diametroaren arabera:

LOTUNEAREN
DIAMETROA

TARIFA
(eurotan)

160 mm

160,10

200 mm

166,60

250 mm

173,50

8.1.4. Lotuneen adarrak egiteagatiko tarifa.

Lotune nagusia egiteaz gain (1.1 atalean adierazi diren tarifak aplikatuko lirateke) aldi berean lotunearen adar bat egitea eskatzen den lanetan, aplikatuko litzatekeen tarifa hau izango litzateke, egindako adar bakoitzarengatik eta haren diametroaren arabera:

LOTUNEAREN
DIAMETROA

TARIFA
(eurotan)

25 mm (1”)

106,30

30 mm (1 ¼”)

119,50

40 mm (1 ½”)

133,20

50 mm (2”)

165,00

8.1.5. Lotuneen behin-behineko murrizteak.

Lotune nagusia egiteaz gain (1.1 atalean adierazi diren tarifak aplikatuko lirateke), lotunearen behin-behineko murriztea eskatzen den kasuetan (ohikoa izaten da urbanizatze obretan, murriztea eskatzen baita obretako ur hornidurarako), aplikatuko diren tarifak hauek izango dira, 25 mm-ko (1”) edo 30 mm-ko (11/4”) diametrora murrizteetarako:

TARIFA
(eurotan)

Murriztea, 100 mm-ko hoditik

103,20

Murriztea, 80 mm-ko hoditik

97,60

Murriztea, 50 edo 40 mm-ko hoditik

57,20

8.1.6. Lotuneak buxatzea.

Erabiltzen ez diren lotuneak nahitaez buxatzea erabakitzen den kasuetan eta eskatzaileari edo egin beharreko obraren izaerari egotzi ezin zaizkion alderdi bereziak batera gertatzen ez direnetan, prezio itxi moduan tarifen taula hau aplikatuko da, buxatu beharreko lotunearen diametroaren arabera. Dena den, prezioek ez dute barne hartzen beharrezkoak diren obra zibilak (lur erretena egitea, ixtea eta/edo berriro zolatzea), eta eskatzaileak ordaindu beharko ditu horiek:

LOTUNEAREN DIAMETROA

TARIFA
(eurotan)

25 mm eta 50 mm artean (1” eta 2” artean)

215,80

80 mm

224,00

100 mm

227,50

150 mm

285,40

200 mm

343,60

250 mm

373,70

300 mm

469,70

8.1.7. Konexioak.

Taula desberdinak aplikatuko dira, egin beharreko lanaren arabera:

–Egin beharreko lana bada gure sareetako adar bat desbideratzea, “T” moduan konektatzea, 1.1 puntuan lotuneetarako adierazi diren tarifak aplikatuko dira. Konektatu beharreko hodien diametroa desberdina bada, adar berriaren diametroaren arabera baloratuko da, baldin eta diametro hori 400 mm-koa edo txikiagoa bada. Handiagoa bada, balorazio espezifikoa egin beharko da.

–Egin beharreko lana linean konektatzea bada, diametro handieneko hodiari dagozkion tarifak aplikatuko dira, taula honen arabera:

DIAMETROA

TARIFA
(eurotan)

80 mm

607,00

100 mm

649,00

150 mm

853,00

200 mm

1.022,00

250 mm

1.433,00

300 mm

1.783,00

350 mm

2.125,00

400 mm

2.417,00

8.1.8. Hodien ibilbideak desbideratzeko eta berregituratzeko lanak, beste hirugarren batzuek eskatutakoak, beren eraikitze premietarako.

Beste batzuek eskatutako lanak, lotune berriak egitea izan gabe, eta SCPSAko langileek hodien ibilbideak desbideratzeko eta berregituratzeko lanak egin behar izatea dakartenak, eskatzaileen eraikitze premietarako badira, fakturatuko dira, izaten ahal den kasu jakin bakoitzean batera gertatzen diren gorabeherak desberdinak direnez, lan horretarako aurrekontu itxi baten arabera (materialen kontsumoa, makineria, langileak, zerbitzuak eta gastu orokorren eragina). Bezeroak formalki onartu beharko du aurrekontu hori.

8.2. Kontagailuak.

8.2.1. Kontagailu berriak instalatzea.

13 eta 100 mm arteko kalibreko kontagailu berrien instalazio eta hornidura tarifak taula honen arabera aplikatuko dira. Prezioek ez dute barne hartzen kontagailuaren kalibre edo luzera berrietara egokitzea. 100 mm-tik gorako kalibreen kasuan eta instalazioak egokitzeko, berariazko balorazioa egingo da, instalatu beharreko kontagailuaren ezaugarrien arabera.

1. Multzoa: kontagailuak, errakoreetara konexioa dutenak.

KALIBREA,
mm-tan

KONTAGAILU MOTA

TARIFA
(eurotan)

13

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

57,71

20

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

70,26

25

Lastertasuna, zurrusta askoko motakoa

120,46

25

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

152,68

30

Lastertasuna, zurrusta askoko motakoa

169,31

30

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

208,65

40

Lastertasuna, zurrusta askoko motakoa

261,81

40

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

339,86

50

Lastertasuna, zurrusta askoko motakoa

448,83

50

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

561,41

2. Multzoa: kontagailuak, bridetara konexioa dutenak.

KALIBREA,
mm-tan

KONTAGAILU MOTA

TARIFA
(eurotan)

50

Lastertasuna, woltman motakoa

561,41

50

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

722,23

50

Elektromagnetikoa

2.373,22

65

Lastertasuna, woltman motakoa

661,86

65

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

841,13

65

Elektromagnetikoa

2.520,32

80

Lastertasuna, woltman motakoa

714,06

80

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

973,89

80

Elektromagnetikoa

2.624,73

100

Lastertasuna, woltman motakoa

772,36

100

Lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

1.085,75

100

Elektromagnetikoa

2.729,14

8.2.2. Kontagailuak aldatzea 55 x 25 edo 50 x 21 cm-ko erregistro homologatuetan.

Kontagailuari aurreko eta atzeko balbulak handitzeko edo murrizteko lanak erregistro homologatuetan prezio hauek aplikatuta fakturatuko dira (prezioek ez dute barne hartzen kontagailuaren prezioa):

  • Handitzea 13/15etik 20 mm-ra: 93 euro.
  • Txikitzea 20tik 15/13 mm-ra: 93 euro.
  • Handitzea 13/15/20tik 25 mm-ra: 93 euro.
  • Txikitzea 25etik 13/15/20 mm-ra: 93 euro.

8.2.3. Irrati moduluak kontagailuetarako.

SCPSAk urrutiko irakurketarako sistema jartzea erabakitzen duen kasuetan, kontagailuetarako irrati moduluz hornitzeak eta hori instalatzeak 76 euro balioko du.

Modu gehigarrian, 56 euro gehiago ordaindu beharko dira, modulu igorleaz hornitze eta hori instalatze gisa, irrati moduluaren eta kontagailuaren artean konexionatuko eta/edo bihurketako bitarteko elementuak behar diren kasuetan (kable igorleak edo bihurgailuak).

8.2.4. Ur-hornidura eteteko eta berriro konektatzeko lanak (3.g) artikulua).

62 euro ur-hornidura eteteko eta berriro konektatzeko lanek eragindako gastuengatik.

9.–Diru-behar handiko egoeran dauden zerbitzu-erabiltzaileentzako kuota berezia.

Ordenantza honetan arautzen diren etxeko edo etxeko-ureztatzeko tarifetako hornidura- eta saneamendu-zerbitzuak emateari aplikatzekoak zaizkion prezioen kuota osoa era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izango da, kasu hauetan:

a) Kontratuaren titularra Gizarte Segurantzaren pentsio baten onuraduna denean, edo Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak edo Gizarte Segurantzak gizarte-bazterketako egoeratzat jotako batean egoteagatik onetsitako prestazio baten onuraduna denean.

b) Kontratuaren titularrak ez duenean diru-sarrera ekonomikorik eta gizarte-zerbitzuek justifikatu dituztenean premia ekonomiko handiko egoeraren arrazoiak.

c) Kontratuaren titularra sartuta dagoenean administrazio desberdinek sustatutako enplegu sozial babestuko edo gizarteratzeko eta laneratzeko programetan.

Tarifa honi heldu ahal izango diote, aurreko baldintza horietako bat beteta, Errenta Bermatuaren jasotzaile izateko eskubidea ematen duten zenbatekoen berdinak edo txikiagoak diren baliabide ekonomikoak, une bakoitzean indarrean dagoen legeriak finkatzen dituenak, dituen familia-unitate bateko kide direnek.

Eskatzaileek ondokoak aurkeztu beharko dituzte:

1.–Eskaera orria.

2.–Eskatzailearen eta bizikideen ondasunak eta diru-sarrerak egiaztatzen dituzten dokumentuak, aginduzkoa den kasuetan, edo halakorik ez dagoela.

3.–Udal erroldatik eratorritako bizikidetza egiaztagiria.

Adierazitako dokumentazioaz gain, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak eskatu ahal izango dio eskatzaileari dokumentazio osagarria, eskatzailea adierazitakoa bere behar ekonomikoko benetako egoerarekin bat datorrela egiaztatze aldera.

Nolanahi ere, tarifa honen onuraduna izango da ur horniduraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra edo haren ezkontidea edo bizikidetza harreman analogoko pertsona, eta soil-soilik aplikatuko zaio familia unitatearen ohiko etxebizitzari.

Tarifa hau 12 hilabeteko aldi baterako ematen da. Kontratuaren titularrari prestazioa ematea aldi luzeago baterako ezarri den kasuetan, tarifa emateko epea egokitu egingo zaio prestazioa ematearen epeari. Iruñerriko Zerbitzuak SAk, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izango du, eta baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei (hori egiteko emandako epeak igaro direnean) tarifa osoa aplikatuko die.

10.–Irabazteko asmorik gabeko jardueran, hirugarren munduarentzako laguntzak biltzen aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeendako kuota berezia.

Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari %10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

Iragarkiaren kodea: L2002623