48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNANU

Aurrekontuko 01/2020 aldaketa. Hasierako onespena

Unanuko Kontzejuak, 2020ko otsailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 01/2020 aldaketaren espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.

Ergoienan, 2020ko martxoaren 2an.–Presidentea, Jesús M.ª Balda Mercero.

Iragarkiaren kodea: L2003215