48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2020ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa, bai Udalarena bai haren erakunde autonomoarena, hots, San Raimundo zahar etxearena. Era berean, erabaki zuen horren espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, 15 egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2020ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2003033