48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Soraurengo (Ezkabarte)
26. poligonoko 14. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko otsailaren 6an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Soraurengo (Ezkabarte) 26. poligonoko 14. lurzatian, Elisabet Lizarraga Oteizak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Ezkabarten, 2020ko otsailaren 6an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2003053