48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Orikaingo 12. poligonoko 111. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Orikaingo 12. poligonoko 111. lurzatian, Mejana Orfei SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Ezkabarten, 2020ko otsailaren 6an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2002396