48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELTZABURU

Aldaketa, Herri-ondasunen aprobetxamendua arautzen
duen ordenantzan. Hasierako onespena

Eltzaburuko Udalak, 2020ko otsailaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, legezko gehiengoarekin, aldaketa egitea Herri-ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hura argitaratu zen 1998ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 19an.

Onetsitako protokoloaren helburua da aipatutako ordenantza osatzea, jakiteko nola jokatu baldin, 8 urteko epearen barnean, lurzati edo baratze baten adjudikaziodun batek utzi nahi badu berari adjudikatutako herri-ondasun bat.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, Kontzejuaren bulegoetan, herritarrek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta aurkeztu ahal ditzaten erreklamazioak, kexak ego oharrak.

Epe hori igarota, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da, eta ordenantza osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eltzaburun, 2020ko otsailaren 25ean.–Kontzejuko burua, Lourdes Aranguren Barbería.

Iragarkiaren kodea: L2003037