48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

1/2020, 2/2020 eta 3/2020 aldaketak Udalaren aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, 1/2020, 2/2020 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak onetsi zituen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldaketa horiek idazkaritzan egongo dira ikusgai hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ahal izan ditzaten.

Burlatan, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2003311