48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, 2020. urtean dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdi publikoarena. Haren bidez, Podologia Zerbitzurako dirulaguntzak emanen dira

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko otsailaren 21ean onetsi ondotik, deialdiaren laburpena ematen da argitara. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 498092.

–Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea Burlatako bizilagun erroldatuei Podologia Zerbitzua erabiltzeagatik gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak/aldi baterako laguntzak norgehiagokako araubidean emateko. Podologia Zerbitzua emateko enpresa adjudikazio-hartzaileak entitate laguntzaile moduan jardungo du.

Podologia zerbitzurako dirulaguntza jasotzeko aukera biztanleriaren halako sektore bati ematen zaio; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta beren adinaren kariaz zerbitzu horien beharrean daudenendako, baldin eta haien diru-sarrera mailak ezarritako baremoarekin bat egiten badu.

–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 498092) eta Udalaren web-orrian: www.burlada.es.

–Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:

Deialdiko gehieneko kopurua 12.000,00 eurokoa da, Podologiarako laguntzen 23111 480005 aurrekontuko partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

Diruz lagunduko da, gehienez, zerbitzuaren kostuaren %85, erreferentziatako harturik Podologia Zerbitzuak ezarritako prezioa, kontratazioa arautzen duten funtsezko baldintzen agiriarekin bat.

Inork ezin izanen du hilebetean zerbitzu bat baino gehiago hartu. Onuradun bakoitzak gehienez ere 6 aldiz erabili ahalko du Podologia Zerbitzua kontzesioaren urtean, urteko lehen egunetik hasita.

–Eskabideak aurkezteko epea:

20 egun baliodun, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2003154