48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, 2020. urtean dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdi publikoarena. Haren bidez, taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak emanen dira, mugitzeko desgaitasun handia dutenek beraiei egokitutako beste garraiobide bat izan dezaten

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko otsailaren 21ean onetsi ondotik, deialdiaren laburpena ematen da argitara. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (kodea): 498071.

–Onuradunak eta helburua:

Ordenantza honen xedea da prozedura juridikoa arautzea, dirulaguntzak/gizarte laguntzak emateko norgehiagokako araubidean, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonek garraiobide egokitua erabili ahal izateko, garraio publiko kolektiboa erabiltzerik ez badute.

Laguntza hauen xedea da Burlatako bizilagunei, mugitzeko arazoak dituztenei, joan-etorriak egiten laguntzea taxiaren zerbitzu publikoa erabiliz. Joan-etorriak eskualdeko garraio publikoaren hiri arteko eremuaren barrenean eginen dira, eta sartuko dira ere eremu horretatik kanpo dauden gizarte eta osasun eta gizarte eta hezkuntza zentro eta zerbitzuetarako bidaiak baldin eta horiek gehienez ere Burlatatik 15 kilometrotara badaude.

–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 498071) eta Udalaren web-orrian: www.burlada.es.

–Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:

Deialdiko gehieneko kopurua, guztira: 9.500,00 euro, Taxi-bonurako laguntzen 2311 480000 aurrekontuko partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

–Laguntzen zenbatekoa:

eskabide guztiak baloratu ondotik, eta kontuan hartuz dirulaguntza honetarako dagoen partidaren zenbatekoa eta onuradunen kopurua, diruz lagundu daitekeen hilabeteko gehieneko zenbatekoa kalkulatuko da. Onuradun guztiei zenbateko bera emanen zaie.

Diruz lagunduko da justifikatutako hilabeteko kostuaren %75. Justifikatutako zenbatekoa handiagoa bada hilabeterako ezarri den gehienekoa baino, hilabeterako ezarri den gehienekoaren %75erako dirulaguntza emanen da soilik; gainerako %25 onuradunen kargura izanen da.

–Eskabideak aurkezteko epea:

20 egun baliodun, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2003153