48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2020rako karga-tasak

Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearekin, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hots, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

1.–Onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak:

–Ezartzea %0,15eko karga-tasa hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunentzat.

–Aplikatzea %1,10eko karga-tasa ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.

–Aplikatzea %3,00ko karga-tasa lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.

–Ezartzea %12ko karga-tasa hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergan.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bidaurretan, 2020ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2003006