48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Virgen del Portal zahar etxean zaintzaile laguntzailearen uko egitea

2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an, Alesbesko Virgen del Portal zahar etxean zaintzaile laguntzaile izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Hautaprobak buruturik, kalifikaziorik hoberenak eskuratu zituzten bost pertsona izendatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean, eta pertsona horiek izendatu ziren 2020ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 4an.

Halaber, 2020ko otsailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendaturiko pertsona baten uko egitea argitaratu zen, bai eta gaindituen zerrendan hurrengo notarik hoberenarekin ageri zen haren ondokoaren izendapena ere. Azken hori, hain zuzen, Sara Ortega Ardaiz zen.

2020ko otsailaren 11n, Sara Ortega Ardaizek lanpostuari uko egin eta horixe sartu zuen Udalaren Erregistroan. Uko egitea onarturik, 2020ko otsailaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horrela gertaturik, hori aipatu zitzaion gaindituen zerrenda argitaratuetan hurrengo notarik hoberenarekin ageri zenari, hain zuzen ere Pilar Pascual Monroyri. Haren izendapena 2020ko otsailaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

2020ko otsailaren 25ean Pilar Pascual Monroyk uko egitea aurkeztu zuen Alesbesko Udalaren bulegoetan.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen didan ahalmena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Pilar Pascual Monroyren uko egitea onartzea Alesbesko Virgen del Portal zahar etxean zaintzaile laguntzaile izateko bost lanpostu finkoren kontratazioan.

Bigarrena.–Pilar Pascual Monroyri uko egitearen onarpen hau jakinaraztea.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Alesbesen, 2020ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2003043