47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, 4/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

9200.1200000 partida.–Idazkariaren soldata: 2.700,00 euro.

9200 9200.1310002 partida.–Administrari laguntzailearen soldata: 7.033,00 euro.

1510.1310003 partida.–Aldi baterako langileak zenbait obratarako: 8.430,00 euro.

1510.1600001 partida.–Aldi baterako langileen Gizarte Segurantza: 7.330,00 euro.

Gastuak, guztira: 25.493,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1510.640000 partida.–“Udal Plan Orokorraren idazketa”: 3.940,00 euro.

3420.6320001 partida.–“Toki Inbertsioetarako Planeko obrak, kiroldegiko estalkia”: 10.000,00 euro.

3420.6230000 partida.–“Kiroldegiko makinak eta itxitura”: 11.553,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 25.493,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz Alloko Udaleko Osoko Bilkuran, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Allon, 2020ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2002774