47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean, 3/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

9200.1200000 aurrekontu aplikazioa.–Idazkariaren soldata: 1.500 euro.

9200.1310002 aurrekontu aplikazioa.–Administrari laguntzailearen soldata: 15.200 euro.

1510.1310003 aurrekontu aplikazioa.–Aldi baterako langileak zenbait obratarako: 2.000 euro.

1510.160001 aurrekontu aplikazioa.–Gizarte Segurantza: 5.610 euro.

Gastuak, guztira: 24.310 euro.

DIRU-SARRERAK:

1510.640000 aurrekontu aplikazioa.–“Udal Plan Orokorraren idazketa”: 18.410 euro.

920.640000 aurrekontu aplikazioa.–“Balorazio txostena”: 5.900 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 24.310 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz Alloko Udaleko Osoko Bilkuran, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Allon, 2020ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2002773