47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2020ko lan egutegia

Alloko Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Alloko Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2020an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.

–Uztailaren 22a, ostirala: Herriko jaia.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 4a, Nafarroaren eguneko zubia.

–Abenduaren 7a, astelehena: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Gainera, ezarri dira beste 3 jaiegun eta sei ordu gehiago herriko festengatik, hots, abuztuaren 18a (sei ordu), 19a, 20a eta 21a.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Alloko Udaleko urteko lanaldiak 1.592 lanordu izanen ditu, honela banatuta:

a) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:20ra bitarte.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 11:00etatik 14:30ak arte izanen da.

c) Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, enplegatuak aldez aurretik eskatuta, zerbitzuaren beharrek horretarako bide ematen badute.

Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

d) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2020rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Allon, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2002772