47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2020. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuak

Idazkaria: Idazkari eta kontu-hartzailearen eginkizunak Bortzirietako udaletako baten idazkariak beteko ditu. Lanpostuaren diru-ordainketa: %30, A mailaren oinarrizko soldataren gainean. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

Funtzionarioak

Administrari-ofizial bat. C maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Sarbidea: Lehiaketa-oposizioa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

Lan kontratudun finkoak

Hondakinen teknikari bat. B maila. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: Lehiaketa-oposizioa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

Zerbitzuen arduraduna. C maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,52. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatzizkoa B2).

LANGILEEN IZEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Administrari-ofiziala: Ramona Olaziregi Mitxelena. C maila. 5. gradua. Lanpostuko osagarria (kontabilitatea eta beste eginkizunak): %15. Egungo egoera: Lanean.

Lan kontratudun finkoak

Hondakin teknikaria: Txomin Elgorriaga Astondoa. Egungo egoera: Eszedentzian.

Aldi baterako kontratuduna

Zerbitzuen arduraduna: Mikel Sanchez Etxegia. Egungo egoera: Lanean.

Etxalarren, 2020ko otsailaren 24an.–Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2003104