47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal ordenantza, arautzen dituena hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruko jarduketei lotutako hirigintza-eginbeharren monetizazioaren prozedura eta kalkulua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruko jarduketei lotutako hirigintza-eginbeharren monetizazioaren prozedura eta kalkulua arautzen dituen udal ordenantzaren espedientea.

Espediente hori jendaurrean egongo da 30 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eta haren aurka egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira, jendea hartzeko orduetan.

Jendaurreko epea amaitu eta alegaziorik aurkeztu ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2003167