47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren I. eranskinean. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren I. eranskina aldatzeko espedientea.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita geratuko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2003139