47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-28 lurzatiarena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko otsailaren 21ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko H-28 lurzatiaren xehetasun-azterketaren espedientea, Abaigar Promoción y Construcción SLUk sustatua, eraikuntzako lerrokadurak berregokitzeko eta eraikinaren bolumenak antolatzeko, kontuan hartuz unitate morfologikorako ezarritako determinazioak.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Zizur Nagusian, 2020ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2002955