47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2020rako karga-tasak

2018ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zen honako hau:

“Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz, Udalaren osoko bilkuran, aho batez eta legeak eskatzen duen gehiengoa izanik,

ERABAKITZEN DA:

1.–Onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,1.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Karga-tasa: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %3,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza. Zerga-oinarria, denbora tarte guztietan: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak. Karga-tasa: %10,00.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Aritzalan (Deierri), 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2002912