47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udalaren eta erakunde autonomoen 2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2020ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Alesbesko Udalaren eta erakunde autonomoen 2020ko plantilla organikoa.

Indarra duten xedapenak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2002984