47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udalaren eta erakunde autonomoen 2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2020ko otsailaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Alesbesko Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2020ko aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2020ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Alesbesen, 2020ko otsailaren 25ean.–Alkatea, M. Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2002983