47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2020rako tasak, prezio publikoak eta zergak. Udalaren, Musika Eskolaren eta Zahar Etxearen egutegi fiskala. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2020ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta abar bitarteko direla.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Legearen bidez aldatua).

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Alesbesen, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, M. Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2002982