47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2020ko otsailaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Urrotz-Hirian, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2002911