47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko otsailaren 20an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aldaketa 2020ko udal aurrekontuan, aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak onesteari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2003028