47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, otsailaren 11n, urte bereko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu eta, beraz, behin betiko onetsitzat jo da; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Hala, bada, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 39.750,00 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 80.700,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 8.200,00 euro.

5.–Kontingentzia funtsa: 16.803,50 euro.

6.–Inbertsio errealak: 117.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 262.953,50 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 56.800,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 1.500,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.220,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 14.370,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 133.243,50 euro.

7.–Kapital transferentziak: 50.820,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 262.953,50 euro.

Petilla Aragoin, 2020ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2003251