47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, igeltsero-ofizial izateko C mailako hiru lanpostu barne igoera murriztuaren bidez betetzeko. Behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2020ko otsailaren 26ko 385. Ebazpenaren bidez, onetsi zen onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, igeltsero-ofizial izateko C mailako hiru lanpostu oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiari dagokiona. Hori dena, Tuterako Udalaren 2016ko lan publikoaren eskaintzaren esparruan. Deialdia 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an.

“Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Aipatutako deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

–Onartuak:

HERNÁNDEZ VALLÉS, MIGUEL ANGEL

IRISARRI SAMANES, JUAN CARLOS

MUÑOZ CASTELLANO, FRANCISCO JAVIER

–Baztertuak:

ENCISO LÓPEZ, JOSÉ LUIS

Bigarrena.–Izangai onartuei adieraztea, ezen deialdiko lehenbiziko ariketa, teoriko-praktikoa (test motako galdetegia) 2020ko martxoaren 17an eginen dela, goizeko 9:00etan, Herriko Etxeko 4. solairuko bilkura aretoan.

Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo horren legezko baliokidea daramatela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

Hirugarrena.–Herriko Etxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, Udalaren webgunean (www.tudela.es) ere ikusi ahalko da, “Lan eskaintzak” izeneko atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.”

Tuteran, 2020ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2003106