47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2020ko sanferminetako kartela aukeratzeko lehiaketa.
Laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identif.): 498255.

Iruñeko Udalak 2020ko sanferminetako kartela aukeratzeko lehiaketarako deia egiten du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatzen duenarekin bat; 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.

1. Xedea:

2020ko sanferminak iragarriko dituen kartel ofiziala hautatzea eta saritzea da lehiaketa honen xedea.

2. Sari-modalitateak:

Hona hemen sari-modalitateak: sari bakarra.

3. Diru-zuzkidura:

Deialdi honi, gehienez ere, 3.600 euro esleituko zaizkio sarietarako, udalaren aurrekontuko honako partida honen kargura: 50/33800/480000. Sari hau ezarri da, 2. klausulan jasotakoaren arabera: 3.600 euroko sari bakarra. Diru kopuru horri PFEZ dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio.

4. Hautagaien betekizunak:

Lehiaketan nahi duen orok hartzen ahal du parte.

Egile bakoitzak kartel bakarra aurkezten ahalko du, jatorrizkoa, argitaragabea eta teknika librekoa.

Ezin izanen dute parte hartu lehiaketaren aurreko edizioetan hogei aurrefinalisten artean hautatutako obrek.

Iruñeko udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorraren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, laguntza hauen izaera berezia dela-eta onuradunei aplikagarri zaizkie arau horretan ezarritako debekuak: bai.

Iruñean, 2020ko martxoaren 2an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2003190