47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2020ko lan egutegia

Ikusirik 117/2019 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena,

ERABAKI DUT:

Lehena.–Onestea Olaztiko Udalaren zerbitzuko langileek 2020an izanen duten jaiegunen egutegia. Horren arabera, honako hauek ezartzen dira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun gisa 2020rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 20a: San Jose zubia.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Jasokundeko Andre Maria.

–Irailaren 29a: San Migel.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 4a: Nafarroaren eguneko zubia.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2020ko lan egutegian.

Jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izango da.

Baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Bigarrena.–Udaleko langileendako, lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izango da eta honela banatuko da.

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da. Laneko ordutegiaren zati finkoa 8:00etatik 15:00etara bitartekoa izango da, eta eguneko lanaldia osatu arte geratzen den denbora, 20 minutu, 7:40tik 8:00etara eta 15:00etatik 15:20ra arte egingo da, enplegatuak aukeratzen duenaren arabera, malgutasunez.

–Ordutegi malgutasuna ezartzen da lan bizitza eta familiakoa bateragarri egiteko neurri gisa. Laneko ordutegiaren zati finkoa 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izango da, eta eguneko lanaldia osatu arte geratzen den denbora, 7:00etatik 9:00etara eta 14:00etatik 16:30era arte egingo da, enplegatuak aukeratzen duenaren arabera, malgutasunez.

–Langile bakoitzak 6 ordu eta 40 minutuko poltsa bat izango du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaztiko Udaleko iragarki-taulan argitara dadila agintzea eta udal honetako langileen ordezkariei igortzea.

Olaztin, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2003211