47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

1. eta 2. goranzko doikuntzak 2020ko ekitaldiko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2020ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen goranzko doikuntzak (1. eta 2. espedienteak) Udalaren 2020ko aurrekontu luzatuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

Olaztin, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2002899