47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2019ko aurrekontuko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Abuztuko festetan egindako gastuak estaltzeko kreditu-gehigarria (1-3380-2262001 gastuen partida). Zenbatekoa: 20.000 euro.

Finantzaketa:

1-4508001 diru-sarreren partida (udaletako funtzionarioen montepioaren defizitarako dirulaguntza). Zenbatekoa: 20.000 euro.

4/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Igerilekuak zaintzean eta konpontzean izandako gastuen finantzaketa osatzeko kreditu-gehigarria (1-3420-121200 gastuen partida). Zenbatekoa: 8.000 euro.

Finantzaketa:

1-5542001 diru-sarreren partida (herri-lurzatien enkantea). Zenbatekoa: 8.000 euro.

5/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

Udalaren igerilekuetako obretan izandako gastuen finantzaketa osatzeko kreditu-gehigarria (1-3400-62200 gastu partida). Zenbatekoa: 11.000 euro.

Finantzaketa:

1-1510-6210001 gastuen partida (Aragoi ibaiaren pasealekuko obra). Zenbatekoa: 11.000 euro.

6/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Bideak zaintzean eta hobetzean izandako gastuen finantzaketa osatzeko kreditu-gehigarria (1-4121-21000 gastuen partida). Zenbatekoa: 3.000 euro.

Finantzaketa:

1-45000 diru-sarreren partida (Toki Ogasunen Funtsa). Zenbatekoa: 3.000 euro.

7/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Lan-kontratudunen eta administrazio-kontratudunen ordainsariei dagozkien gastuen finantzaketa osatzeko kreditu-gehigarria (1-9200-13100 gastuen partida). Zenbatekoa: 23.000 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 23.000 euro.

8/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Udalkideek osoko bilkuretara joateagatik izandako gastuen finantzaketa osatzeko kreditu-gehigarria (1-9120-10000 gastuen partida). Zenbatekoa: 4.500 euro.

Finantzaketa:

1-5990001 diru-sarreren partida (Partaidetza zentralaren ekoizpenean). Zenbatekoa: 4.500 euro.

Murillo el Fruton, 2020ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2002985