47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Ordenantzak, arau fiskalak eta aldaketak 2020rako. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea zenbait ordenantza fiskal, eta eta indarra duten ordenantza eta arau fiskal batzuei dagozkien tarifak aldatzea, 2020ko ekitaldian aplikatzeko.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2020ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an, eta legeak ezarritako jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Horien testu berria edo onetsitako aldaketak jarraian ematen dira.

Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean jarraituko dute, 2019ko ekitaldiko tarifa berberekin.

Larragan, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

34. ORDENANTZA FISKALA, TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautuko da bat etorriz Toki Ogasunei buruzko apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin.

2. artikulua. Hobariak.

1. Zergaren kuotari aplikatuko zaizkio jarraian ageri diren hobariak, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoarekin:

a) %50eko hobaria “EKO ibilgailuetarako”.

b) %100eko hobaria “0 isurtze ibilgailuetarako”.

2. Hobarirako eskubidea eduki ahal izateko, ibilgailuak dagokion bereizgarria izan beharko du, bat etorriz 2016an trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituen Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren VIII. eranskinean edo haren ordezko arauan xedatutakoarekin.

3. Zerga-onura horiek erreguzkoak dira, eta eskabidea egin eta hurrengo sortzapenetik aurrera izanen dituzte ondorioak. Hortaz, ez zaizkie aplikatuko eskaera egin aurretik sortutako kuotei, ibilgailua lehen aldiz matrikulatzen denean izan ezik, horrek zergaren lehen sortzapenean izango baititu ondorioak.

4. Hobaria eskuratzeko, interesdunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

–Eskabidea.

–Zirkulatzeko baimenaren fotokopia.

–Ibilgailuaren ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia. Txartelean, hala badagokio, ibilgailuaren erreforma eta haren data adieraziko dira.

–Ibilgailuak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak. Baldintza horiek ikuskapen teknikoaren txartelean ageri badira, ez dira berriro egiaztatu beharko.

–Zinpeko aitorpena, honako hau adierazteko: ibilgailuaren titularrak egunean dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak eta zuzenbide publikokoak ez diren beste batzuk hobaria eskatzen den ekitaldiko urtarrilaren 1ean.

3. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

7. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA (1997KO 154. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN ARGITARATUA, ABENDUAREN 27AN)

5. artikuluko (tarifak) a) eta b) apartatuak aldatzen dira. Testu hau izanen dute:

Udalaren kirol instalazioak (5. artikulua):

a) Armairua:

ADIN TARTEAK

10 EGUNEKO ABONAMENDUA IGERILEKUAK

IGERILEKUAK, EGUNEKO SARRERAK

INSTALAZIOETARAKO ABONAMENDUAK (*)

URTEAN

HILEAN

15 egun

30 egun

2010-2015 tartean jaiotakoak

14,50 euro

3,00 euro

24,00 euro

12,00 euro

22,50 euro

2005-2009 tartean jaiotakoak

24,00 euro

4,00 euro

31,00 euro

14,00 euro

27,00 euro

1955-2004 tartean jaiotakoak

32,50 euro

5,00 euro

54,00 euro

20,00 euro

39,00 euro

1954an eta lehenago jaiotakoak

14,50 euro

3,00 euro

24,00 euro

12,00 euro

22,50 euro

b) Udala: tarifa bereziak (tramitazioa Udalaren bulegoetan).

Desgaitasuna duten pertsonak

(%50 baino gehiago)

14,50 euro

2,00 euro

24,00 euro

12,00 euro

22,50 euro

Desgaitasuna duten pertsonak (%50 baino gutxiago)

Adin tarteari dagokion tarifaren %50eko beherapena

Desgaitasuna duten pertsonak (%50 edo gehiago)

Salbuetsirik

Familia ugariak

Kategoria orokorra (3-5 seme-alaba)

Adin tarteari dagokion tarifaren %20ko beherapena, baldin eta familiako kide guztiek abonamendua egiten badute

Familia ugariak

Kategoria berezia (5 seme-alaba edo gehiago)

Adin tarteari dagokion tarifaren %50eko beherapena

Iraupen luzeko langabetuak (12 hilabete edo gehiago)

Adin tarteari dagokion tarifaren %50eko beherapena, baldin eta familia-unitatean inolako diru-sarrerarik ez badago

(*) Abonamenduek eskubidea ematen dute igerilekua eta kiroldegia (pilotalekua) urte osoan erabiltzeko (ez bakarrik igerilekuak udaldian).

c) Pilotalekua alokatzea (kantxa ordu bakoitzeko) eta dutxa zerbitzua:

ERABILTZAILEA

KIROL JARDUERAK

Pilota

Besteak

Abonatua

5,00 euro

10,00 euro

Abonatu gabea

15,00 euro

30,00 euro

d) Argiztapena:

Pilotalekua

2,50 euro/ordua

Padel pista

2,00 euro/ordua

e) Padel pista alokatzea (kantxa ordu bakoitzeko) eta dutxa zerbitzua:

Padel pista

8,00 euro/ordua

8. ARAU FISKALA, IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA (1998KO 106. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN ARGITARATUA, IRAILAREN 24AN)

Tarifei buruzko 5. artikulua aldatu da, eta honela utzi:

5. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

Ikastaroetan matrikulatzeko eskubideengatik, oro har: 77,20 euro/ikaslea/ikastaroa.

Udako eta Aste Santuko kirol ikastaroak: 5,00 euro/ pertsona/eguna.

31. ARAU FISKALA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA (2017KO 55. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN ARGITARATUA, MARTXOAREN 20AN)

Tarifen eranskina aldatu da, eta honela utzi:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Udalaren areto eta lokalak erabiltzea gizarte, kultura, hezkuntza eta kirol arloetako jardueretarako, agur zibilak eta ezkontza zibilak barne:

1.1. Iraupenaren arabera tarifa hauek aplikatuko dira:

ERABILERA MOTA

HILABETEKO TARIFA

1-6 ordu hilean

10 euro

7-50 ordu hilean

25 euro

50 ordutik gora hilean

40 euro

1.2. Lokalen azalera eta bestelako ezaugarriak kontuan hartuz, aurreko tarifak igo eginen dira koefiziente hauek aplikatuta:

LOKALA EDO ARETOA

KOEFIZIENTEA

Kultur Etxeko 1 zenbakidun aretoa

1,2

“Casa de las Monjas” balio anitzeko aretoa

1,5

Gainerako lokal eta aretoak

1,0

1.3. Kultur Etxeko areto nagusia:

Kultur Etxeko areto nagusia

300 euro

II. epigrafea.–Errekarguak eta murrizketak.

II.–Jaiegunetan edo 21:00etatik aurrera erabiltzeagatik, prezio publikoak gehikuntza hau izanen du: %20.

32. ARAU FISKALA, EGUNEKO ARRETARAKO LANDA ZENTROKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA (2017KO 55. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN ARGITARATUA, MARTXOAREN 20AN)

11. artikulua eta tarifen eranskina aldatu dira, eta honela utzi:

11. artikulua.

11.1. Erabiltzaileek Udaletik kanpoko laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte zerbitzua erabiltzeagatik, prezio publikoa ordaintzeko sistemak ezarri ahalko dira pertsona horiek aldez aurreko ordainketa ez egiteko.

11.2. Plaza hitzartuen kasuan, zeinak adjudikatzen baitzaizkio Eguneko Zentroaren Zerbitzu Publikoa kudeatzeko kontratuaren enpresa adjudikazio-hartzaileari (Larragako Eguneko Zentroari esleituak), betiere Nafarroako Gobernuak onesten dituen esparru-akordioen kontestuan (Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia), zeinak onesten baitira Foru Komunitatean mendekotasuna duten adineko pertsonendako eguneko zentroaren zerbitzua eskaintzen duten enpresak hautatzeko eta esparru-akordioaren ondoriozko kontratuak adjudikatzeko, bada plaza horien kasuan enpresa adjudikazio-hartzaileak zuzenean kobratuko dio tarifa erabiltzaileari, esparru-akordioan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei jarraituz.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Zuzeneko zerbitzu arruntak, mendekotasunik gabeko pertsonak:

MODALITATEA

TIPOLOGIA

KOEFIZIENTEA

HILABETEKO KUOTA

Egonaldi osoa

8 ordu egunean, jatekoa barne

1,0

700,00

Egun erdia

4 ordu egunean, jatekoa barne

0,5

425,00

Egun erdia

4 ordu egunean, jatekorik gabe

0,5

350,00

Egonaldi murriztua

3 ordu

0,375

262,50

Egonaldi murriztua

2 ordu egunean edo lantegia

0,25

175,00

Egonaldi murriztua

2 ordu egunean, jatekoa barne

0,25

250,00

Noizean behin joatea

Ordu 1 egunean, jatekorik gabe

0,125

87,50

2. epigrafea.–Zuzeneko zerbitzu arruntak, mendekotasuna duten pertsonak:

MODALITATEA

HILABETEKO KUOTA

Egonaldi osoa

1.068,92

Egun erdia

534,46

3. epigrafea.–Garraio zerbitzua, zentroaren eraginpeko eremuan (gehieneko distantzia 20 km):

Garraio zerbitzua

Hileko kuota

165,78

4. epigrafea.–Jantokiko zerbitzua.

Jantokiko zerbitzua

Hileko kuota

87,50

5. epigrafea.–Arropa garbitu eta lisatzeko zerbitzua:

Garbitzea

Lisatzea

6. epigrafea.–Ikastaroak/Lantegiak:

MODALITATEA

TIPOLOGIA

IRAUPENA

KUOTA
(euroak)

Ikastaroa edo lantegia

Astean ordu 1

6 hilabete

Astean 2 ordu

6 hilabete

Astean ordu 1

3 hilabete

Astean 2 ordu

3 hilabete

Iragarkiaren kodea: L2002876