47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko plantilla organikoa.

Jendaurreko epea ireki zen, iragarkia 2020ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 9an.

Haren aurkako erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu plantilla organikoa behin betiko onetsirik geratu da. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (271. eta 276. artikuluei dagokienez) eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin.

Beraz, 2019ko plantilla organikoa argitara ematen da, baita Udaleko lanpostuen zerrenda, jarraian datozen arauotan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, eta aurretik aipatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen artikuluak.

2019ko plantilla organikoaren behin betiko onespen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan jasotako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egin ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

MAILA / TALDEA

SARBIDEA

LANPOSTUAREN LANSARI OSAGARRIAK

EGOERA

Bateraez. osag.

Lanp.

Mailako osag.

C mailako SOI

01

Idazkari/kontu-hartzailea

1

F

A

OL - 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa

35

43,72

-

-

BETEA

02

Administrari laguntzailea

1

F

D

O/OL

-

19,59(5)

12

14,95(4)

HUTSIK

03

Zerbitz. anitz. enpleg.

1

F

D

OL

-

46,74

12

-

BETEA

04

Zerbitz. anitz. enpleg.

1

F

D

OL

-

28,33(1)

12

-

BETEA

05

Administrari laguntzailea

1

LK-LP

D

-

-

63,21

12

14,95(4)

BETEA

06

Administrari laguntzailea

1

LK

D

O/OL

-

19,59(5)

12

14,95(4)

HUTSIK

07

Administrari laguntzailea

1

F

D

O/OL

-

2,99

12

14,95(4)

HUTSIK

08

Zerb. anitz. enplegatua (parkeak eta lorategiak)

1

LK

D

OL

-

25,33(2)

12

-

HUTSIK

09

Liburutegiko arduraduna

1

LK-LP

C

OL

-

3,36

12

-

HUTSIK

10

Zerb. anitz. enplegatua (bide garbitzailea)

1

LK-LP

E

OL

-

25,33(3)

15

-

HUTSIK

OHARRAK:

(1) %10: Larragako Eguneko Zentroa funtzionamenduan hastearen ondorioz handituko diren eginkizunak eta horrek dakarren erantzukizuna kontuan harturik; atxikiko da, soil-soilik, eginkizun horiek lanpostu horri esleiturik dauden bitartean (2017-12-21eko osoko bilkuraren erabakia). %3 AEUArekin sinatutako hitzarmenaren ondoriozko eginkizunak eta erantzukizunak kontuan harturik; atxikiko da, soil-soilik, eginkizun horiek lanpostu horri esleiturik dauden bitartean (2018-12-20ko osoko bilkuraren erabakia).

(2) %10: Landazaintza arloan eta herri-lurren kudeaketan laguntzearen ondorioz handituko diren eginkizunak eta horrek dakarren erantzukizuna kontuan harturik; atxikiko da, soil-soilik, eginkizun horiek lanpostu horri esleiturik dauden bitartean (2017-12-21eko osoko bilkuraren erabakia).

(3) %12,12: Ingurumen arloan eta hondakinen kudeaketan handituko diren eginkizunak eta horrek dakarren erantzukizuna kontuan harturik; atxikiko da, soil-soilik, eginkizun horiek lanpostu horri esleiturik dauden bitartean (2018-12-20ko osoko bilkuraren erabakia).

(4) C maila/taldean sartu bitarteko osagarri iragankorra, D maila/taldeko administrari laguntzaileentzat (urriaren 24ko 1/2018 Foru lege-dekretuaren 1. artikulua, maiatzaren 15eko 2/2019 Foru lege-dekretuaren 1. artikulua eta 2018-12-20ko eta 2019-12-19ko osoko bilkuretako erabakiak).

(5) %2,99, 19/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako lanpostuetarako osagarrien gehikuntzari dagokio.

ARAUBIDE JURIDIKOAREN LABURDURAK:

F = Funtzionarioa; LK = Lan-kontratuduna; AD = Administrazio-kontratuduna. LK-LP = Lan-kontratuduna, lanaldi partzialean. Aldizk. LK LP = Aldizkako lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa. L-LP = Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna. BLK = Bitarteko lan-kontratuduna.

LABURDURAK: SARBIDEA:

–Sarbidea:

OP = Oposizioa; OL = Oposizio-lehiaketa; O/OL= Oposizioa edo oposizio-lehiaketa; O/OLM = Oposizioa edo oposizio-lehiaketa murriztua; LL = Lekualdatze-lehiaketa; IL = Izendapen librea.

Funtzionarioen izenen zerrenda

KODEA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

ZERB. ONART.

GRADUA

ANTZINATASUNA

(Bosturtekoa)

EGOERA
ADMINISTRATIBOA

1

CARLOS MANUEL SORLI PEÑA

Idazkari/kontu-hartzailea

A

1993-06-22

5

5

JARDUNEAN

3

RAMÓN LABIANO ARMENDÁRIZ

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

1995-6-8

4

4

JARDUNEAN

4

CARLOS NIETO CACHO

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

2001-4-26

3

3

JARDUNEAN

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

KODEA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

ZERB. ONART.

ANTZINATASUNA

(Hirurtekoak)

EGOERA ADMINISTRATIBOA

5

PEDRO JOSÉ MOLINERO GONZÁLEZ

Administrari laguntzailea

D

1984-2-1

11

JARDUNEAN

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

ZERB. ONART.

ANTZINATASUNA

(Hirurtekoak)

ORDAINSARI OSAGARRIAK

Lanpost.

SOI C maila

Mailako osag.

MARIA CRISTINA ARGUIÑARIZ LAMBERTO

Administrari laguntzailea

D

2008-05-05

3

19,59 (1)

14,95 (4)

12

ELISA GATO PUENTE

Administrari laguntzailea

D

2008-05-05

3

19,59 (1)

14,95 (4)

12

JAVIER ANGEL VIDARTE YOLDI

Zerbitz. anitz. enpleg.

D

2007-09-10

4

25,33 (2)

-

12

LORENA ARIZCUN GONZALEZ

Administrari laguntzailea

D

2019-11-13

-

2,99

7,04

12

Aldi baterako administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

ZERB. ONART.

GRADUA

ANTZINATASUNA

(Bosturtekoak)

ORDAINSARI OSAGARRIAK

Lanpost.

Mailako osag.

ELENA ÚRIZ OLÁIZ

Liburutegiko arduraduna

C

2009-09-22

2017-09-01 (*)

2

2

3,36

12

ANA MARÍA RODRIGUEZ TABAR

Zerb. anitz. enplegatua (bide garbitzailea)

E

2017-07-01

1

-

25,33 (3)

15

(*) 2009/09/22tik 2016-06-14ra bitartean eta 17/09/01etik hasita.

OHARRAK:

(1) Honako hauek sartzen dira: %2,99, 19/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako lanpostuetarako osagarrien gehikuntzari dagokio.

(2) %10: Landazaintza arloan eta herri-lurren kudeaketan laguntzearen ondorioz handituko diren eginkizunak eta horrek dakarren erantzukizuna kontuan harturik; atxikiko da, soil-soilik, eginkizun horiek lanpostu horri esleiturik dauden bitartean (2017-12-21eko osoko bilkuraren erabakia).

(3) %12,12: Ingurumen arloan eta hondakinen kudeaketan handituko diren eginkizunak eta horrek dakarren erantzukizuna kontuan harturik; atxikiko da, soil-soilik, eginkizun horiek lanpostu horri esleiturik dauden bitartean (2018-12-20ko osoko bilkuraren erabakia).

(4) C maila/taldean sartu bitarteko osagarri iragankorra, D maila/taldeko administrari laguntzaileentzat (urriaren 24ko 1/2018 Foru lege-dekretuaren 1. artikulua eta maiatzaren 15eko 2/2019 Foru lege-dekretuaren 1. artikulua eta 2018-12-20ko eta 2019-12-19ko osoko bilkuretako erabakiak).

Iragarkiaren kodea: L2002875