47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2020ko ekitaldirako lan egutegia

Irurtzungo Udalak, 2020ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Irurtzungo Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2020an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, larunbata: Jaunaren Agerkundearen festa (Errege eguna).

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 16a eta 17a: Irurtzungo festak.

–Urriaren 12a, ostirala: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 11a: Trinitate festak.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 8a, larunbata: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 25a, asteartea: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Irurtzungo Udaleko urteko lanaldiak 1.592 lanordu izanen ditu, honela banatuta:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, 07:30etik 15:20ra bitarte.

a) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30ak arte izanen da.

b) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi eta urtean zehar hartzeko egun solte batzuk baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.

Horrez gainera, langileek probesteko 3 egun izanen dira, norberaren aferetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

c) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Irurtzunen, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2002903