47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2020rako plantilla organikoa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2020ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2020ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Irurtzunen, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2002897