47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea

Beteluko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 1/2020 espedientea eta hura 2020ko martxoaren 2an Beteluko Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Miguel Javier Recalde Goldarazek ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren otsailaren 28ko 30/2020 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi María Concepción Arraztio Saralegi eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Betelun, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2003150