47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2020ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko otsailaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoaren aldaketa, garbiketako langileei dagokienez.

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Beran, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2003218